20-04-2024 Sábado, III semana - pascua
Bizkeliza 5 Ebanjelizazinoa 5 Liturgia 5 Ebenjelioa eta Irakurgaiak

Ebenjelioa eta Irakurgaiak

Eguna: 05-02-2023
Domingo
Beste egun batzuk
Tiempo ordinario, III
Evangelio y Lecturas de 05-02-2023

IRAKURGAIA 1

Egunsentia lez zabalduko da zure argia.

Isaias Profetearen liburutik
Is 58, 7-10

Honan berba egiten dau Jaunak:
Emon zeure ogitik gose danari
eta hartu etxean aterperik bako behartsuak;
jantzi biluzik dagoana,
eta ez egin entzungor zeure gizakideari.
Orduan zure argia
egunsentia lez zabalduko da
eta zure osasuna bat-batean erneko;
justizia izango dozu aurretik gidari
eta Jaunaren aintza atzetik babesgarri.
Orduan zuk dei egin, eta Jaunak erantzungo deutsu;
zuk oihu egin, eta Harek esango:
"Hemen nozu!"
Buztarri guztiak, salaketak eta txarto esateak
baztertzen badozuz,
gose danari zeure ogitik emoten
eta behartsuaren preminea asetzen badozu,
zure argia ilunpetan zabalduko da
eta zure ilunaldia eguerdi bihurtuko.

IRAKURGAIA 2

Jesu Kristo kurutzeratua iragarri neutsuen.

San Paulo Apostoluak Korintoarrei egindako lehenengo gutunetik
1 Ko 2, 1-5

Senideok: Niri dagokidanez, Jainkoaren salbamen-asmoa iragartera joan nintxatsuenean, ez neutsuen berba egin giza jakituriazko hizkera landua erabiliz. Izan ere, zuen artean ez neban ezer jakin gura izan Jesu Kristo, eta Berau kurutzeratua, izan ezik.
Horregaitik, makal eta bildurrez dar-dar agertu nintzan zuen aurrean. Nire berbea eta predikua ez ziran giza jakituriazko argudiotan oinarritu, Espirituaren indarrean baino, holan, zuen sinesmena Jainkoaren indarrean oinarritu eitean eta ez giza jakiturian.

SALMOA

Sal 111,4-5.6-7.8a eta 9

R/. Zitzoentzat ilunpetan argia lez sortzen da.

edota Aleluia.

Zintzoentzat ilunpetan argia lez sortzen da;
onbera da, errukitsua eta zuzena.
Zorionekoa, errukitu eta emoten dauana,
bere gauzak zuzen atontzen dituana. R/.

Ez da koloka ibiliko behin ere,
haretaz oroitzeak iraungo dau betiere.
Barri txarrak ez dau bildurtzen,
bizkor dau bihotza Jaunagan itxaroten. R/.

Sendo dau bihotza bildur barik,
zabaltzen deutse eta emoten behartsuei,
beti irautekoa da haren esku zabala,
ospez jagiko da haren ahalmena. R/.

EBANJELIOA

Zuek zaree munduaren argia.

Jesu Kristoren Ebanjelioa San Mateoren liburutik
Mt 5, 13-16

Aldi haretan, Jesusek esan eutsen ikasleei: «Zuek zaree lurraren gatza. Baina gatza gazatzen bada, zelan gazitu barriro? Ez dau dagoaneko ezertarako balio, kanpora bota eta jenteak zapaltzeko baino.
Zuek zaree munduaren argia. Ezin daiteke ezkutatu mendi gainean dagoan herria. Kriseilua ere ez da iziotzen lakaripean ipinteko, argimutilaren gainean ipinteko baino, etxeko guztiei argi egin deioen.
Era berean, zuen argiak danen aurrean egin behar dau argi, zuen egintza onak ikusiz, zeruko zuen Aita goratu dagien».