29-03-2024 Viernes, semana - semana santa
Bizkeliza 5 Karidade eta Zuzentasunak 5 Etorkinek lanean jasaten dabezan baldintza eskasak gogoratuko dira gaur ‘Bizkaia isilik’ bilkura isiletan
30.11.2022

Etorkinek lanean jasaten dabezan baldintza eskasak gogoratuko dira gaur ‘Bizkaia isilik’ bilkura isiletan

Bilkurak ohiko lekuetan egingo dira: Bilbon, Arriaga plazan; Portugaleten, Gregorio Uzquiano kalean; Barakaldon, Bide Onera plazan; Galdakaon, Iturriondo plazan; Durangon, Andra Mari eleizpean; Balmasedan, San Severino plazan eta Getxon, Telletxe plazan, metroaren ondoan.

Hilaren azken eguaztenez ohikoa danez, gaur arratsaldeko zazpiak eta erdietan ‘Bizkaia isilik’ bilkura isilak ospatuko dira. Oraingoan, etorkinek lanean jasaten dabezan baldintza eskasak gogoratuko dabez, osasun-krisiaren eraginez dalako baldintza horreek okerrera egin dabela nabarmenduz. Eta hainbat datu emongo dabe, besteak beste, 2020aren amaieran, etorkinen artean langabezia-tasa bertokoena baino bi bider handiagoa zala.

Apirileko bilkuran, deitzaileek zera nabarmenduko dabe: Nahiz eta funtsezkoak izan, emakume migratu asko esplotazio eta prekarietate egoeran dagozan pertsonak zaintzen dabez. Bat egin gura dogu euren aldarrikapen eta eskaerakaz: erregularizazinoa, gainerako herritarren eskubide berak izatea eta zainketa publikoak, doako eta unibertsalak jadesteko eskubidea”. 

Aurton, gaur egunera arte, 235 etorkin hil dira Mediterraneoa itsasoko uretan

Gaur arratsaldeko bilkuretan, Ukrainako gerra be gogoan izango dabe “euren herrialdetik ihes egin behar izan daben pertsona guztiak”. Eta gogora ekarriko dabez, “aldi berean, mundu osoan, Afrikan, Asian zein Hego Amerikan, indarrean dagozan eta ahaztuta doguzan gerra guztiak eta gure artean bizi dan hainbeste eta hainbeste etorkin eta errefuxiatu”.

Mediterraneoan hildakoak

Migrazinoetarako Nazinoarteko Erakundearen datuen arabera, aurton, gaur egunera arte, 235 etorkin hil dira Mediterraneoa itsasoko uretan, munduko hobi komunik handienean, mendebaldean eta alde atlantikoan, eta Mediterraneo osoa kontuan hartu ezkero, 746tik gora dira hildakoak.

Hurrengo bilkura isila maiatzaren 25ean izango da.

2020aren amaieran, etorkinen langabezia-tasa, bertoko langileenarenagaz alderatuz, bi bider altuagoa zan.