{"id":124727,"date":"2024-02-17T14:05:00","date_gmt":"2024-02-17T13:05:00","guid":{"rendered":"https:\/\/bizkeliza.org\/noticia\/on-joan-maria-uriarte-donostiako-gotzain-erretiratu-eta-bizkaitar-argia-hil-da\/"},"modified":"2024-02-17T16:24:26","modified_gmt":"2024-02-17T15:24:26","slug":"on-joan-maria-uriarte-donostiako-gotzain-erretiratu-eta-bizkaitar-argia-hil-da","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/bizkeliza.org\/eu\/noticia\/on-joan-maria-uriarte-donostiako-gotzain-erretiratu-eta-bizkaitar-argia-hil-da\/","title":{"rendered":"On Joan Maria Uriarte Donostiako gotzain erretiratu eta Bizkaitar Argia hil da"},"content":{"rendered":"\n<p><p><strong>On Joan Maria Uriartek<\/strong> karisma eban, argia zan, sentsibilitate erlijiso sakonekoa eta eredu fededunentzat eta fedebakoentzat, bere jakituriagaitik eta etorkizun-senagaitik. Berak, bere buruarengan, <em>\u201cunibertsoa barne hartzen\u201d<\/em> ebala dinoe.\u00a0<\/p><\/p>\n\n<p><p>Baina, bere bizitzan, gauza bat nabarmendu zan gainerako guztien gainetik: <strong>Jesukristogazko<\/strong>\u00a0<em>\u201catxikimendua\u201d<\/em>. Oso gogoko eban hori eta, bere esanetan, horrexek emoten eutsan adore <em>\u201cfedea bizteko eta bakea sustatzeko\u201d<\/em><\/p><\/p>\n\n<p><p>Seminarioan sartu zanean, bere bizitzako <em>\u201caurkikuntzarik handiena\u201d<\/em> egin eban eta horrek <em>\u201cegundoko poza\u201d ekarri eutsan. Bere bizitzako azken urteetan, \u201cotoitz luzeari\u201d<\/em> esker egoala \u201csasoian\u201d esaten eban. Baina otoitz egiteaz gaineta, gogotsu lantzen eban bizitza intelektuala be. Idatzi egiten eban, berbaldiak emon, arreta eskaintzen eutsen aholku bila joaten jakezanei, bake eta adiskidetzearen aldeko ekitaldietan parte hartzen eban\u2026 Hain zuzen be, otsailaren 3an agertu zan azkeneko aldiz jentaurrean, 1937 eta 1940 bitartean Itaka-eskolapioak ikastetxean preso egon ziran lagunen oroimenezko ekitaldian.<\/p><\/p>\n\n<h3 class=\"wp-block-heading\"><p><strong>90. urteurreneko ospakizuna<\/strong><\/p><\/h3>\n\n<p><p>Joan dan ekainaren 7an, <strong>Uriarte gotzainak<\/strong> bere bizitzako ibilbideko une batean edo bestean ondoan izan dituan pertsonakaz ospatu gura izan eban bizia. Egunari hasiera emoteko, esker oneko Eukaristia ospatu zan Bego\u00f1ako basilikan eta ospakizunak Derioko seminarioa izandakoan izan eban jarraipena mahaiaren inguruan, bidelagun askogaz bazkalduz, berba eta barre artean.<\/p><\/p>\n\n<p><p>Oroitzapenak eta esker ona nagusitu ziran egun haretan eta opari berezia jaso eban egun baten abade izatera bultzatu eban <strong>Bilboko gotzainaren<\/strong> eskutik: Fruiz jaioterriagaz zerikusia dauan eraztuna, gotzain-eraztuna ostu egin eutselako: <em>\u201cen Fruiz hay un capitel con una persona que mira de frente en medio de dos caballeros armados. Esto tiene muchas interpretaciones. Juan Mari mediador ser\u00eda una, pero no creo que sea la m\u00e1s relevante. Hay otras, como, por ejemplo, Cristo Pr\u00edncipe de la Paz y haciendo que los adversarios puedan dejar las armas y puedan construir algo juntos\u2026O el trabajo que ha realizado de acompa\u00f1amiento a muchas personas, esto es, la fuerza de la gracia del Evangelio de Jes\u00fas que pone dentro de cada uno esas dos fuerzas- una buena y otra no tanto- y que intenta articularlas\u2026\u201d.<\/em> Labur-labur, Eleizaren historian arrasto sakona itzi dauan pertsonaren ezaugarriak batzeko era izan zan.<\/p><\/p>\n\n<h3 class=\"wp-block-heading\"><p><strong>Fededun bizitzaren zertzeladak<\/strong><\/p><\/h3>\n\n<p><p>Bere larogeta hamargarren urteurreneko ospakizunean egin eban homilian, bizkaitar gotzainak bere fededun ibilbideko une gogoangarriak errepasatu ebazan. Erlejino esnatze goiztiarra izan eban, bere esanetan, horretarako <em>\u201caproposa zan gizarte eta familia giroan\u201d.<\/em> Beranduago, pubertarora iritzi zanean izan ebazan<em> zalantzak be aitatu ebazan edo bere<\/em> \u201cidealismoa\u201d seminarioan sartzean, bertan, \u201c<em>beranduago, beranduegi\u201d<\/em> behartsuenganako sentiberatasuna sortu jakolarik<\/p><\/p>\n\n<p><p><strong>Kristoganako sugarra ez da moteldu nire zahartzaroan ere. Ezta bereganako eraspena askori adiorazotzeko gogoa ere<\/strong><\/p><\/p>\n\n<p><p>Lovaina eta Parisera psikologia ikastera joan zan sasoia be aitatu eban. Orduan agertu jakozan barriro bere fedearen <em>\u201cbenetakotasunari<\/em>\u201d buruzko zalantzak. Hasieran, zalantza horreek \u201c<em>bere onetik atara\u201d<\/em> ebe<em>la autortu eban, baina, bero fede<\/em> \u201caraztu eta bizia\u201d sortu jakola barriro.<\/p><\/p>\n\n<p><p>Berrogeta hiru urte ebazala gotzain izendatu eben eta <em>\u201cbihotz-bihotzez\u201d<\/em> jardun eban egiteko horretan, baina, lehenengotan, <em>\u201clarregizko estutasunaz\u201d.<\/em> Autortu ebanez, apezpikualdian \u201c<em>makina bat poz espiritual eta pastoral\u201d<\/em> bizi izan eban, baina baita <em>\u201cnahigabe ugari\u201d<\/em> be<\/p><\/p>\n\n<p><p>Gotzain izan zan aldian, askori lagundu eutsan eta, autortu ebanez, beste batzuei <em>\u201csufriarazo\u201d<\/em> egin eutsen eta horreei parkamena eskatu eutsen danen aurrean.\u00a0<\/p><\/p>\n\n<p><p>Erretiroa hartu ondoren, <em>\u201cnire bizitzako Jaunagazko behin betiko Bategite Handirako<\/em>\u201d prestatzea hartu eban bere bizitzako azken txanparako helburu nagusitzat. Eta horretan igaro dau aldi hau, esker onez, <em>\u201claburragoa izango zala\u201d<\/em> pentsatzen ebalako.<\/p><\/p>\n\n<h3 class=\"wp-block-heading\"><p><strong>Azken hamarkada<\/strong><\/p><\/h3>\n\n<p><p>Azken urteetan, akonpainamendua eskaini deutse abade eta erlijiosoei, zerbitzu espiritual eta pastorala emonez. Espainiako Eleizbarruti guztietan izan da eta sarritan joan zan Portugal eta Erromara be. Berak kontatzen ebanez, 15 bider zeharkatu eban ozeanoa Hego Amerikako Eleizak zerbitzatzeko. Hainbat liburu argitaratu eban, <em>\u201cgure Eleizaren eta gertuko eta urrineko gizadiaren\u201d<\/em> nondik norakoaz jarduteko<\/p><\/p>\n\n<p><p>Bere urteurrenaren ospakizunean, Paulok Tesalonikarrei esan eutsezan berbek biziki kontsolatzen ebela esan eban: <strong>\u201cJaunarekin betirako izango gara\u201d.<\/strong> Oihartzuna dau gaur be homiliaren azkenean egin eban otoitzak: <em>\u201cHartu, Jauna, nire heriotza eta Berbizkunde bihurtu eizu\u201d.<\/em><\/p><\/p>\n\n<h3 class=\"wp-block-heading\"><p><strong>Autorpenak<\/strong><\/p><\/h3>\n\n<p><p>Bere biografia zabalean, <strong>On Joan Maria Uriartek<\/strong> hainbat autorpen jaso dau Eleizaren eskutik zein beste hainbat erakunde publikotik be. 2010ean, <strong>\u2018Bizkaitar Argia\u2019<\/strong> izendatu eben,<em> \u201cLurralde Historikoa eta bere balioak sustatzen laguntzeagaitik\u201d.<\/em> 2018an, Bego\u00f1azpi ikastolak <strong>\u2018Gazte Role Model\u2019 <\/strong>sari solidarioa emon eutsan eta 2021ean, \u2018<strong>Carmelo Etxenagusia Ohorezko Aitamena\u2019<\/strong> jaso eban, <em>\u201cBizkaiko Eleizan, baketzearen alde eta fedearen arloan eta kultur sustapenean egindako lanagaitik\u201d<\/em><\/p><\/p>\n\n<p><p>Gizon konprometitua izan zan euskeragaz, kulturagaz, heziketagaz eta komunikabideakaz eta\u00a0<em>&#8220;tankera barriko Caritas&#8221;\u00a0<\/em>sustatu eban erabaki handiz. <em>Labayru Institutua<\/em> (gaur Labayru Fundazinoa) sustatu eban, <strong>Radio Popular-Herri Irratiaren<\/strong> alde egin eban, <em>Bizkaia Irratiaren<\/em> sorrera ahalbideratu eban eta <strong>Eleizbarrutiko ikastetxeen<\/strong> barrikuntza sakona bultzatu eban eta baita <strong>BAM Irakasleen Unibertsitate Eskola<\/strong> be. Gazteek, abadegaiek, abadeek&#8230;, sasoi askotako jenteak jaso ditu bere heziketan eta laguntasuna etaguztiei lagundu deutse bizitzei zentzuna emon eta gizarte sano eta etikoaren eragile izan daitezan.\u00a0<\/p><\/p>\n\n<h3 class=\"wp-block-heading\"><p><strong>Biografia<\/strong><\/p><\/h3>\n\n<p><p><strong>On Joan Maria Uriarte<\/strong> gotzaina Fruizen jaio zan 1933.eko ekainaren 7an eta 1957.eko uztailaren 28an abade egin zan.<\/p><\/p>\n\n<p>Teologian lizentziatu zan Comillaseko Pontifize Unibertsitatetik eta Psikologian Lovainako Unibertsitatetik. Hezitzaile izan zan Bilboko Seminario Txikian eta zuzendari espirituala Bilboko Seminario Nagusian (1963-70). Gero, hezitzaile izango zan bertan (1968-70) eta, azkenik, Lovaina eta Parisetik bueltan, Errektore (1974-1976).<\/p>\n\n<p><p>1976.eko irailaren 17an Bilboko gotzain laguntzaile izendatu eben eta urte bereko urriaren 11an gotzain sagaratu eben. Bilboko Eleizbarrutiko administratzaile apostoliko izan zan <strong>On Antonio A\u00f1overosek<\/strong> 1978.eko irailaren 25ean karguari uko egin egutsanetik 1979.eko otsailaren 16an<strong> On Luis Maria Larrea<\/strong> gotzain izendatu eben arte. Beste hamabi urtez Bilboko gotzain laguntzaile izan zan, 1991ean Zamorako gotzain izendatu eben arte.<\/p><\/p>\n\n<p><p>2000.eko urtarrilaren 13an Donostiako gotzain izendatu eta <strong>On Joan Maria Setienen<\/strong> lekua hartu eban. Urte bereko otsailaren 27an jabetu zan karguaz eta 2020era arte egon zan Donostiako Eleizbarrutian. Xede kanonikoak betez, karguari uko egin eutsan Aita Santuaren aurrean 2008an eta 2010ean eskaria onartu ondoren, erretiroa hartu eban Donostiako gotzain lez.<\/p><\/p>\n\n<p><p><strong>On Joan Maria Uriartek<\/strong> Gotzainen Sinodoaren Europarako II. Batzar Nagusi Berezian parte hartu eban Vatikanoan, 1999.eko irailaren 26tik urriaren 17ra, Gotzainen Batzarrak aukeratutako kide lez.<\/p><\/p>\n\n<p><p><strong>Espainiako Gotzainen Batzarrean,<\/strong> Irakaskuntza eta Katekesirako Gotzain Batzordeko kide izan zan (1978-1981); Unibertsitateetarako Gotzain Batzordeko kide (1978-1990); Klerorako Gotzain Batzordeko kide (1990-1993) eta Batzorde honetako kide 1993tik 1999ra arte. EGBeko Batzorde Eragileko kide be izan zan (1999-2002).<\/p><\/p>\n\n<h3 class=\"wp-block-heading\"><p><strong>Bilboko Gotzain laguntzailea, \u2018Bizkaitar Argia\u2019<\/strong><\/p><\/h3>\n\n<figure class=\"wp-block-embed is-type-video is-provider-youtube wp-block-embed-youtube wp-embed-aspect-16-9 wp-has-aspect-ratio\">\r\n<div class=\"wp-block-embed__wrapper\">https:\/\/www.youtube.com\/watch?v=qlfhA9i1eeY<\/div>\r\n<\/figure>\n\n<h3 class=\"wp-block-heading\"><strong>Karmelo Etxenagusia saria-biografia<\/strong><\/h3>\n\n<figure class=\"wp-block-embed is-type-video is-provider-youtube wp-block-embed-youtube wp-embed-aspect-16-9 wp-has-aspect-ratio\">\r\n<div class=\"wp-block-embed__wrapper\">https:\/\/www.youtube.com\/watch?v=whU53KC5oUc&amp;t=88s<\/div>\r\n<\/figure>\n\n<p><p>Omenaldia: <a href=\"https:\/\/www.youtube.com\/watch?v=jGjb1_syrLc&amp;t=1312s\">https:\/\/www.youtube.com\/watch?v=jGjb1_syrLc&amp;t=1312s<\/a><\/p><\/p>\n\n<p>Bizkaitar Argi<\/p>\n\n<figure class=\"wp-block-embed is-type-wp-embed is-provider-bilboko-elizbarrutia-di-cesis-de-bilbao wp-block-embed-bilboko-elizbarrutia-di-cesis-de-bilbao\">\r\n<div class=\"wp-block-embed__wrapper\">https:\/\/bizkeliza.org\/noticia\/monsenor-juan-maria-uriarte-nombrado-ilustre-de-bizkaia\/<\/div>\r\n<\/figure>\n\n<h3 class=\"wp-block-heading\"><p><strong>Carmelo Echenagusia Ohorezko Aitamena<\/strong><\/p><\/h3>\n\n<figure class=\"wp-block-embed is-type-video is-provider-youtube wp-block-embed-youtube wp-embed-aspect-16-9 wp-has-aspect-ratio\">\r\n<div class=\"wp-block-embed__wrapper\">https:\/\/www.youtube.com\/watch?v=qlfhA9i1eeY<\/div>\r\n<\/figure>\n\n<figure class=\"wp-block-embed is-type-video is-provider-youtube wp-block-embed-youtube wp-embed-aspect-16-9 wp-has-aspect-ratio\">\r\n<div class=\"wp-block-embed__wrapper\">https:\/\/youtu.be\/GcCRAM5WITo<\/div>\r\n<\/figure>\n\n<h3 class=\"wp-block-heading\"><p><strong>Erreportajea abadetzaren 60. urteurrenean<\/strong><\/p><\/h3>\n\n<figure class=\"wp-block-embed is-type-video is-provider-youtube wp-block-embed-youtube wp-embed-aspect-16-9 wp-has-aspect-ratio\">\r\n<div class=\"wp-block-embed__wrapper\">https:\/\/youtu.be\/whU53KC5oUc<\/div>\r\n<\/figure>\n\n<h3 class=\"wp-block-heading\"><p><strong>Gazte Role model Saria Bego\u00f1azpi ikastolaren eskutik<\/strong><\/p><\/h3>\n\n<figure class=\"wp-block-embed is-type-video is-provider-youtube wp-block-embed-youtube wp-embed-aspect-16-9 wp-has-aspect-ratio\">\r\n<div class=\"wp-block-embed__wrapper\">https:\/\/youtu.be\/kywTTFF74Ow?si=u0mPkBmqvrpOa_yd<\/div>\r\n<\/figure>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>On Joan Maria Uriartek karisma eban, argia zan, sentsibilitate erlijiso sakonekoa eta eredu fededunentzat eta fedebakoentzat, bere jakituriagaitik eta etorkizun-senagaitik. Berak, bere buruarengan, \u201cunibertsoa barne hartzen\u201d ebala dinoe.\u00a0 Baina, bere bizitzan, gauza bat nabarmendu zan gainerako guztien gainetik: Jesukristogazko\u00a0\u201catxikimendua\u201d. Oso gogoko eban hori eta, bere esanetan, horrexek emoten eutsan adore \u201cfedea bizteko eta bakea sustatzeko\u201d [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":19,"featured_media":124549,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"_acf_changed":false,"_et_pb_use_builder":"off","_et_pb_old_content":"","_et_gb_content_width":"","footnotes":""},"categories":[506],"tags":[],"class_list":["post-124727","post","type-post","status-publish","format-standard","has-post-thumbnail","hentry","category-lehenengo-orrialdea"],"acf":[],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO Premium plugin v27.2 (Yoast SEO v27.2) - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-premium-wordpress\/ -->\n<title>On Joan Maria Uriarte Donostiako gotzain erretiratu eta Bizkaitar Argia hil da - Bilboko Elizbarrutia - Di\u00f3cesis de Bilbao<\/title>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/bizkeliza.org\/eu\/noticia\/on-joan-maria-uriarte-donostiako-gotzain-erretiratu-eta-bizkaitar-argia-hil-da\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"eu_ES\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"On Joan Maria Uriarte Donostiako gotzain erretiratu eta Bizkaitar Argia hil da\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"On Joan Maria Uriartek karisma eban, argia zan, sentsibilitate erlijiso sakonekoa eta eredu fededunentzat eta fedebakoentzat, bere jakituriagaitik eta etorkizun-senagaitik. Berak, bere buruarengan, \u201cunibertsoa barne hartzen\u201d ebala dinoe.\u00a0 Baina, bere bizitzan, gauza bat nabarmendu zan gainerako guztien gainetik: Jesukristogazko\u00a0\u201catxikimendua\u201d. Oso gogoko eban hori eta, bere esanetan, horrexek emoten eutsan adore \u201cfedea bizteko eta bakea sustatzeko\u201d [&hellip;]\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/bizkeliza.org\/eu\/noticia\/on-joan-maria-uriarte-donostiako-gotzain-erretiratu-eta-bizkaitar-argia-hil-da\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Bilboko Elizbarrutia - Di\u00f3cesis de Bilbao\" \/>\n<meta property=\"article:publisher\" content=\"https:\/\/www.facebook.com\/DiocesisBilbao\/\" \/>\n<meta property=\"article:published_time\" content=\"2024-02-17T13:05:00+00:00\" \/>\n<meta property=\"article:modified_time\" content=\"2024-02-17T15:24:26+00:00\" \/>\n<meta property=\"og:image\" content=\"https:\/\/bizkeliza.org\/wp-content\/uploads\/JM_Uriarte.webp\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:width\" content=\"693\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:height\" content=\"800\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:type\" content=\"image\/webp\" \/>\n<meta name=\"author\" content=\"dalberdi\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:creator\" content=\"@DiocesisBilbao\" \/>\n<meta name=\"twitter:site\" content=\"@DiocesisBilbao\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\/\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"Article\",\"@id\":\"https:\/\/bizkeliza.org\/eu\/noticia\/on-joan-maria-uriarte-donostiako-gotzain-erretiratu-eta-bizkaitar-argia-hil-da\/#article\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\/\/bizkeliza.org\/eu\/noticia\/on-joan-maria-uriarte-donostiako-gotzain-erretiratu-eta-bizkaitar-argia-hil-da\/\"},\"author\":{\"name\":\"dalberdi\",\"@id\":\"https:\/\/bizkeliza.org\/eu\/#\/schema\/person\/acc5e302cb1997bd56026a6980544228\"},\"headline\":\"On Joan Maria Uriarte Donostiako gotzain erretiratu eta Bizkaitar Argia hil da\",\"datePublished\":\"2024-02-17T13:05:00+00:00\",\"dateModified\":\"2024-02-17T15:24:26+00:00\",\"mainEntityOfPage\":{\"@id\":\"https:\/\/bizkeliza.org\/eu\/noticia\/on-joan-maria-uriarte-donostiako-gotzain-erretiratu-eta-bizkaitar-argia-hil-da\/\"},\"wordCount\":1085,\"publisher\":{\"@id\":\"https:\/\/bizkeliza.org\/eu\/#organization\"},\"image\":{\"@id\":\"https:\/\/bizkeliza.org\/eu\/noticia\/on-joan-maria-uriarte-donostiako-gotzain-erretiratu-eta-bizkaitar-argia-hil-da\/#primaryimage\"},\"thumbnailUrl\":\"https:\/\/bizkeliza.org\/wp-content\/uploads\/JM_Uriarte-e1708329389225.webp\",\"articleSection\":[\"Lehenengo Orrialdea\"],\"inLanguage\":\"eu-ES\"},{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\/\/bizkeliza.org\/eu\/noticia\/on-joan-maria-uriarte-donostiako-gotzain-erretiratu-eta-bizkaitar-argia-hil-da\/\",\"url\":\"https:\/\/bizkeliza.org\/eu\/noticia\/on-joan-maria-uriarte-donostiako-gotzain-erretiratu-eta-bizkaitar-argia-hil-da\/\",\"name\":\"On Joan Maria Uriarte Donostiako gotzain erretiratu eta Bizkaitar Argia hil da - Bilboko Elizbarrutia - Di\u00f3cesis de Bilbao\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\/\/bizkeliza.org\/eu\/#website\"},\"primaryImageOfPage\":{\"@id\":\"https:\/\/bizkeliza.org\/eu\/noticia\/on-joan-maria-uriarte-donostiako-gotzain-erretiratu-eta-bizkaitar-argia-hil-da\/#primaryimage\"},\"image\":{\"@id\":\"https:\/\/bizkeliza.org\/eu\/noticia\/on-joan-maria-uriarte-donostiako-gotzain-erretiratu-eta-bizkaitar-argia-hil-da\/#primaryimage\"},\"thumbnailUrl\":\"https:\/\/bizkeliza.org\/wp-content\/uploads\/JM_Uriarte-e1708329389225.webp\",\"datePublished\":\"2024-02-17T13:05:00+00:00\",\"dateModified\":\"2024-02-17T15:24:26+00:00\",\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\/\/bizkeliza.org\/eu\/noticia\/on-joan-maria-uriarte-donostiako-gotzain-erretiratu-eta-bizkaitar-argia-hil-da\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"eu-ES\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\/\/bizkeliza.org\/eu\/noticia\/on-joan-maria-uriarte-donostiako-gotzain-erretiratu-eta-bizkaitar-argia-hil-da\/\"]}]},{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu-ES\",\"@id\":\"https:\/\/bizkeliza.org\/eu\/noticia\/on-joan-maria-uriarte-donostiako-gotzain-erretiratu-eta-bizkaitar-argia-hil-da\/#primaryimage\",\"url\":\"https:\/\/bizkeliza.org\/wp-content\/uploads\/JM_Uriarte-e1708329389225.webp\",\"contentUrl\":\"https:\/\/bizkeliza.org\/wp-content\/uploads\/JM_Uriarte-e1708329389225.webp\",\"width\":693,\"height\":800,\"caption\":\"Juan Mar\u00eda Uriarte\"},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\/\/bizkeliza.org\/eu\/noticia\/on-joan-maria-uriarte-donostiako-gotzain-erretiratu-eta-bizkaitar-argia-hil-da\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Portada\",\"item\":\"https:\/\/bizkeliza.org\/eu\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"On Joan Maria Uriarte Donostiako gotzain erretiratu eta Bizkaitar Argia hil da\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\/\/bizkeliza.org\/eu\/#website\",\"url\":\"https:\/\/bizkeliza.org\/eu\/\",\"name\":\"Bilboko Elizbarrutia - Di\u00f3cesis de Bilbao\",\"description\":\"Di\u00f3cesis de Bilbao\",\"publisher\":{\"@id\":\"https:\/\/bizkeliza.org\/eu\/#organization\"},\"alternateName\":\"Di\u00f3cesis de Bilbao\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\/\/bizkeliza.org\/eu\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"eu-ES\"},{\"@type\":\"Organization\",\"@id\":\"https:\/\/bizkeliza.org\/eu\/#organization\",\"name\":\"Di\u00f3cesis de Bilbao\",\"alternateName\":\"Di\u00f3cesis de Bilbao\",\"url\":\"https:\/\/bizkeliza.org\/eu\/\",\"logo\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu-ES\",\"@id\":\"https:\/\/bizkeliza.org\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/\",\"url\":\"https:\/\/bizkeliza.org\/wp-content\/uploads\/2022\/06\/Logo-nuevo_2024-1-scaled.jpg\",\"contentUrl\":\"https:\/\/bizkeliza.org\/wp-content\/uploads\/2022\/06\/Logo-nuevo_2024-1-scaled.jpg\",\"width\":2560,\"height\":1024,\"caption\":\"Di\u00f3cesis de Bilbao\"},\"image\":{\"@id\":\"https:\/\/bizkeliza.org\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/\"},\"sameAs\":[\"https:\/\/www.facebook.com\/DiocesisBilbao\/\",\"https:\/\/x.com\/DiocesisBilbao\",\"https:\/\/www.instagram.com\/obispadobilbao\/\",\"https:\/\/www.youtube.com\/user\/bilbokoelizbarrutia\"],\"description\":\"Iglesia local de Bilbao perteneciente a la Iglesia Cat\u00f3lica\"},{\"@type\":\"Person\",\"@id\":\"https:\/\/bizkeliza.org\/eu\/#\/schema\/person\/acc5e302cb1997bd56026a6980544228\",\"name\":\"dalberdi\"}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO Premium plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"On Joan Maria Uriarte Donostiako gotzain erretiratu eta Bizkaitar Argia hil da - Bilboko Elizbarrutia - Di\u00f3cesis de Bilbao","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/bizkeliza.org\/eu\/noticia\/on-joan-maria-uriarte-donostiako-gotzain-erretiratu-eta-bizkaitar-argia-hil-da\/","og_locale":"eu_ES","og_type":"article","og_title":"On Joan Maria Uriarte Donostiako gotzain erretiratu eta Bizkaitar Argia hil da","og_description":"On Joan Maria Uriartek karisma eban, argia zan, sentsibilitate erlijiso sakonekoa eta eredu fededunentzat eta fedebakoentzat, bere jakituriagaitik eta etorkizun-senagaitik. Berak, bere buruarengan, \u201cunibertsoa barne hartzen\u201d ebala dinoe.\u00a0 Baina, bere bizitzan, gauza bat nabarmendu zan gainerako guztien gainetik: Jesukristogazko\u00a0\u201catxikimendua\u201d. Oso gogoko eban hori eta, bere esanetan, horrexek emoten eutsan adore \u201cfedea bizteko eta bakea sustatzeko\u201d [&hellip;]","og_url":"https:\/\/bizkeliza.org\/eu\/noticia\/on-joan-maria-uriarte-donostiako-gotzain-erretiratu-eta-bizkaitar-argia-hil-da\/","og_site_name":"Bilboko Elizbarrutia - Di\u00f3cesis de Bilbao","article_publisher":"https:\/\/www.facebook.com\/DiocesisBilbao\/","article_published_time":"2024-02-17T13:05:00+00:00","article_modified_time":"2024-02-17T15:24:26+00:00","og_image":[{"width":693,"height":800,"url":"https:\/\/bizkeliza.org\/wp-content\/uploads\/JM_Uriarte.webp","type":"image\/webp"}],"author":"dalberdi","twitter_card":"summary_large_image","twitter_creator":"@DiocesisBilbao","twitter_site":"@DiocesisBilbao","schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"Article","@id":"https:\/\/bizkeliza.org\/eu\/noticia\/on-joan-maria-uriarte-donostiako-gotzain-erretiratu-eta-bizkaitar-argia-hil-da\/#article","isPartOf":{"@id":"https:\/\/bizkeliza.org\/eu\/noticia\/on-joan-maria-uriarte-donostiako-gotzain-erretiratu-eta-bizkaitar-argia-hil-da\/"},"author":{"name":"dalberdi","@id":"https:\/\/bizkeliza.org\/eu\/#\/schema\/person\/acc5e302cb1997bd56026a6980544228"},"headline":"On Joan Maria Uriarte Donostiako gotzain erretiratu eta Bizkaitar Argia hil da","datePublished":"2024-02-17T13:05:00+00:00","dateModified":"2024-02-17T15:24:26+00:00","mainEntityOfPage":{"@id":"https:\/\/bizkeliza.org\/eu\/noticia\/on-joan-maria-uriarte-donostiako-gotzain-erretiratu-eta-bizkaitar-argia-hil-da\/"},"wordCount":1085,"publisher":{"@id":"https:\/\/bizkeliza.org\/eu\/#organization"},"image":{"@id":"https:\/\/bizkeliza.org\/eu\/noticia\/on-joan-maria-uriarte-donostiako-gotzain-erretiratu-eta-bizkaitar-argia-hil-da\/#primaryimage"},"thumbnailUrl":"https:\/\/bizkeliza.org\/wp-content\/uploads\/JM_Uriarte-e1708329389225.webp","articleSection":["Lehenengo Orrialdea"],"inLanguage":"eu-ES"},{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/bizkeliza.org\/eu\/noticia\/on-joan-maria-uriarte-donostiako-gotzain-erretiratu-eta-bizkaitar-argia-hil-da\/","url":"https:\/\/bizkeliza.org\/eu\/noticia\/on-joan-maria-uriarte-donostiako-gotzain-erretiratu-eta-bizkaitar-argia-hil-da\/","name":"On Joan Maria Uriarte Donostiako gotzain erretiratu eta Bizkaitar Argia hil da - Bilboko Elizbarrutia - Di\u00f3cesis de Bilbao","isPartOf":{"@id":"https:\/\/bizkeliza.org\/eu\/#website"},"primaryImageOfPage":{"@id":"https:\/\/bizkeliza.org\/eu\/noticia\/on-joan-maria-uriarte-donostiako-gotzain-erretiratu-eta-bizkaitar-argia-hil-da\/#primaryimage"},"image":{"@id":"https:\/\/bizkeliza.org\/eu\/noticia\/on-joan-maria-uriarte-donostiako-gotzain-erretiratu-eta-bizkaitar-argia-hil-da\/#primaryimage"},"thumbnailUrl":"https:\/\/bizkeliza.org\/wp-content\/uploads\/JM_Uriarte-e1708329389225.webp","datePublished":"2024-02-17T13:05:00+00:00","dateModified":"2024-02-17T15:24:26+00:00","breadcrumb":{"@id":"https:\/\/bizkeliza.org\/eu\/noticia\/on-joan-maria-uriarte-donostiako-gotzain-erretiratu-eta-bizkaitar-argia-hil-da\/#breadcrumb"},"inLanguage":"eu-ES","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/bizkeliza.org\/eu\/noticia\/on-joan-maria-uriarte-donostiako-gotzain-erretiratu-eta-bizkaitar-argia-hil-da\/"]}]},{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu-ES","@id":"https:\/\/bizkeliza.org\/eu\/noticia\/on-joan-maria-uriarte-donostiako-gotzain-erretiratu-eta-bizkaitar-argia-hil-da\/#primaryimage","url":"https:\/\/bizkeliza.org\/wp-content\/uploads\/JM_Uriarte-e1708329389225.webp","contentUrl":"https:\/\/bizkeliza.org\/wp-content\/uploads\/JM_Uriarte-e1708329389225.webp","width":693,"height":800,"caption":"Juan Mar\u00eda Uriarte"},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/bizkeliza.org\/eu\/noticia\/on-joan-maria-uriarte-donostiako-gotzain-erretiratu-eta-bizkaitar-argia-hil-da\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Portada","item":"https:\/\/bizkeliza.org\/eu\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"On Joan Maria Uriarte Donostiako gotzain erretiratu eta Bizkaitar Argia hil da"}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/bizkeliza.org\/eu\/#website","url":"https:\/\/bizkeliza.org\/eu\/","name":"Bilboko Elizbarrutia - Di\u00f3cesis de Bilbao","description":"Di\u00f3cesis de Bilbao","publisher":{"@id":"https:\/\/bizkeliza.org\/eu\/#organization"},"alternateName":"Di\u00f3cesis de Bilbao","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/bizkeliza.org\/eu\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"eu-ES"},{"@type":"Organization","@id":"https:\/\/bizkeliza.org\/eu\/#organization","name":"Di\u00f3cesis de Bilbao","alternateName":"Di\u00f3cesis de Bilbao","url":"https:\/\/bizkeliza.org\/eu\/","logo":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu-ES","@id":"https:\/\/bizkeliza.org\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/","url":"https:\/\/bizkeliza.org\/wp-content\/uploads\/2022\/06\/Logo-nuevo_2024-1-scaled.jpg","contentUrl":"https:\/\/bizkeliza.org\/wp-content\/uploads\/2022\/06\/Logo-nuevo_2024-1-scaled.jpg","width":2560,"height":1024,"caption":"Di\u00f3cesis de Bilbao"},"image":{"@id":"https:\/\/bizkeliza.org\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/"},"sameAs":["https:\/\/www.facebook.com\/DiocesisBilbao\/","https:\/\/x.com\/DiocesisBilbao","https:\/\/www.instagram.com\/obispadobilbao\/","https:\/\/www.youtube.com\/user\/bilbokoelizbarrutia"],"description":"Iglesia local de Bilbao perteneciente a la Iglesia Cat\u00f3lica"},{"@type":"Person","@id":"https:\/\/bizkeliza.org\/eu\/#\/schema\/person\/acc5e302cb1997bd56026a6980544228","name":"dalberdi"}]}},"jetpack_featured_media_url":"https:\/\/bizkeliza.org\/wp-content\/uploads\/JM_Uriarte-e1708329389225.webp","_links":{"self":[{"href":"https:\/\/bizkeliza.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/124727","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/bizkeliza.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/bizkeliza.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/bizkeliza.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/19"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/bizkeliza.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=124727"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/bizkeliza.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/124727\/revisions"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/bizkeliza.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/124549"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/bizkeliza.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=124727"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/bizkeliza.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=124727"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/bizkeliza.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=124727"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}