Ospakizun honek, joan dan otsailaren 11an hasita, “Hareen dolua alaitasun bihurtuko dot, atsekabearen ondoren kontsolatu eta alaituko” (Jer 31, 13) gaia lantzen diharduan eta «Tristura itxaropenaz busti – Dar esperanza en la tristeza» goiburua dauan Gaixoaren Munduko Egunari amaiera emongo deutso.
Gaixoaren Pazkoa ospatuko dala-eta, dei egiten jake Osasun Pastoraltzarako Eleizbarrutiko eragileei, ondorengo jarduerotan parte hartu daien:
Datorren eguaztenez, apirilak 17, Marije Goikoetxeak berbaldia eskainiko dau Bilboko Barria eraikineko areto nagusian, “emozino-sufrimentua arindu itxaropena sortuz” goiburuaren haritik, arratsaldeko bostetan.
Apirilaren 18an, eguenez, Eukaristia ospatuko dogu arratsaldeko bostak eta erdietan, Kerman Lopez bikario nagusia dala eta, ostean, kopau bat hartuko dogu gogarte etxean.
Erantsitako agirietan aurkituko dozue informazino guztia:
- Mensaje del Papa Jornada 2024
- Subsidio litúrgico para la celebración del sacramento de la Unción
- Gaixoaren Pazkoa 2024. Liturgia lagungarriak
- Mensaje de los Obispos de la Subcomisión Episcopal para la acción caritativa y social
- Orientaciones Pastorales Pascua del Enfermo 2024
- Cartel
- Estampa euskera
- Estampa castellano
- Materiales campaña CEE
- Contactos SARE