11-12-2024 Miércoles, II semana - adviento
Bizkeliza 5 Karidade eta Zuzentasunak 5 Gaixoaren Pazkoa 2024
12.04.2024

Gaixoaren Pazkoa 2024

Datorren maiatzaren 5ean GAIXOAREN PAZKOA ospatuko dogu. Egun horretan, kristau alkarteak gaixo, senide eta osasun-eremuko profesionalengana hurreratzen dira, eurakaz eta euren alde otoitz egiten dabe eta gaixoen oliaduraren sakramentua emoten da.

Ospakizun honek, joan dan otsailaren 11an hasita, “Hareen dolua alaitasun bihurtuko dot, atsekabearen ondoren kontsolatu eta alaituko” (Jer 31, 13) gaia lantzen diharduan eta «Tristura itxaropenaz busti – Dar esperanza en la tristeza» goiburua dauan Gaixoaren Munduko Egunari amaiera emongo deutso.

Gaixoaren Pazkoa ospatuko dala-eta, dei egiten jake Osasun Pastoraltzarako Eleizbarrutiko eragileei, ondorengo jarduerotan parte hartu daien:

  • Datorren eguaztenez, apirilak 17, Marije Goikoetxeak berbaldia eskainiko dau Bilboko Barria eraikineko areto nagusian, “emozino-sufrimentua arindu itxaropena sortuz” goiburuaren haritik, arratsaldeko bostetan.

  • Apirilaren 18an, eguenez, Eukaristia ospatuko dogu arratsaldeko bostak eta erdietan, Kerman Lopez bikario nagusia dala eta, ostean, kopau bat hartuko dogu gogarte etxean.

Erantsitako agirietan aurkituko dozue informazino guztia: