04-11-2024 Lunes, XXXI semana - tiempo ordinario

Liturgia

 «Liturgian jotzen du Elizaren jardunak bere gailurra, eta, era beran, liturgia da Elizaren indar guztiaren iturri. Bada, apostolutza-lanak honetara zuzenduak daude: guztiak, fedearen eta bataioaren bidez, Jainkoaren seme-alaba eginak izan ondoren, batzarrean bil daitezen Elizaren baitan, Jainkoa gorets dezaten, oparian esku hartu eta Jaunaren afaria jan dezaten»  (Sacrosanctum Concilium 10, Liturgia Santuaren konstituzinoa)..

«Liturgia egitekoak kristau misterioen ospakizunaren alderdi guztiak barne hartzen ditu. Kristau kultua ospatzea da bere xedea. Itxaropen-zerbitzua da. Jainkoari esker ona erakusten deutso eta mundua ez dala hondamendia erakusten. Jesus agertzen da itun berriko abade lez. Egiteko honi doxologia doxología be esaten jako.. Liturgia, etimologiari dagokionez, egiten dan zerbait da, hau da, jarduera, ekintza edo praxia. Liturgia batzarraren kristau ekintza sinbolikoa da, sinistedunen alkartearen batzarra une jakin batean. Laburbilduz, Jesu Kristoren pazko-ekintza eguneratzen dauan ekitza sinbolikoa da eta Jesusen jarduera askatzaile osoa (edo bere auziarena) barne hartzen dau heriotzaraino, Jainkoaren ekintza ahaztu barik berbizkundean eta Espirituaren dohaintzan» (Casiano Floristán, Teologia Praktikoa). Liturgiarako Ordezkaritzan, honetan ahalegintzen gara:  

  • Kristau ospakizuna ezagutzen, ulertzen eta pozik bizitzen laguntzen.
  • Pastoral Barruti bakotxeean Liturgiarako taldeak sustatu eta sendotu.

Gehiago jakiteko eta hartu-emonerako

Arduraduna: Jesús Llarena Helbidea: Virgen de Begoña 38. 48006 Bilbao Tl.: 94 466 79 24 Emaila: liturgia@bizkeliza.org

Liturgi lagungarriak

$

Liturgi egutegia

$

Ebenjelioa eta irakurgaiak

$

Bilboko Elizbarrutiko berariazko egutegia

$

Biblia

$

Kanta dagigun danok

$

Estekak

$

Sakramentuak

$

Jaunaren eguna ospatzeko

$