Elizbarrutiko Misioen Kanpaina
“Alza la Mirada – Ikus Haratago”
Anai-arrebok:
Beste urte batez, Elizbarrutietako Misinoen kanpaina ospatuko dogu, oraindik Jubileu Urtearen eta, testuinguru honetan, Misiolarien Jubileuaren bultzada sentitz. Misinoa, konpromiso eta itxaropena da. Askotariko errealitateen aldeko konpromisotik, misiolariak, herrietan egoten jakinez, herrion ohituretan murgilduta eta bat eginda, bere iturri eta gailurra Jesukristo gure Jaun eta Jainkoarengandik dauan kristau itxaropena gauzatzen dabe.
Ekitaldi honetarako aukeratu dan goiburua, Alza la mirada/Ikus haratago, zentzumenak, bihotza eta burua zabaltzera eta gure ohiko lekuen –etxea, lantokia, parrokia, elizbarrutia eta herrialdea– ertzak gainditzera deitu gura dau. Misino-jarduna batez be norberaren begiratuak atzera eta besteekin bila joatea da be. Apurka-apurka eta etenbarik, norbere buruaren arreta jartzeari iztea da. Errealitate horretan sustraituta bizi dabe misiolariak beti etxean egotearen poza.
Haratago begiratzea, gure lekuko Eleizetan katolikotasuna bizitzea be bada. Zerumuga zabaltzeak gauzak ikuspuntu barriatik testigantza barriak, agertoki zabalagoa, aniztago eta biziagoa, jartzen laguntzen deusku. Gure muga geografiko eta existentzialetatik haratago be Berbiztuaren Espiritua jardunean dala egiaztatzea. Haratago ikustea, alaitasun, poztasun eta goiargiaren iturri bihurtzen da gure alkarteentzat.
Haratago ikustari be lotuta dagoan beste une bat be badago. Gure gertuko eleiz errealitatea be ez dagoala geldirik berrestea. Munduko hainbat lekutatik etorritako anai eta arrebak datoz gure alkartera. Eurak gure artean egotea bizi dogun unearen ageriko ezaugarria da eta abegi egitea eta alkarten ertzetara deitzea dagokigu. Harresirik egon ezkero, zubi bihurtu daigun, alkarregaz bide egiteko eta bat egiteko leku.
Gaur egun desbardin bizi eta pentsatzen da misinoa. Barriak dira erronkak, baina bat bera agindua: “Zoaze mundu guztira eta iragarri Barri Ona izaki guztiei” (Mk 16, 15). Misino-ardura eta irrikak lan-metodo barriak, hartu-emoneko bide barriak, entzute eraginkorrera, Jainkoaren agerpenaren zantzuen bereizketa zorrotzera eta misinoa bihotza daukagunen onenbako heziketara bultzatzen gaitu. Eta guztion hau apaltasunez, Aitaren erinuaren bitarteko eta laguntzaile garala sentituz.
Misino-jarduera, gaur egun, Eleizak aurrez aurre dauan erronkarik handiena dala esan eban behin eta barriro Frantzisko Aita Santuak eta, aldi berean, misino-urtearen da Eleizaren egintza osoaren paradigma. Pozik, konfiantzaz eta alkarregaz aurrera egiten eta eraikitzen jarraituko dogun bidean ilusinoa jarri biz dagigun Elizbarrutietako Misinoen kanpaina hau.
Espiritu Santuak susatu eta adoretu dagiala gure misino-kontzientzia eta kanpaina graziazko une izan daitela gure alkarten bizitzaren suspertzerako.
Manuel de Jesús Heredia Noriega
Delegado de Misiones.
Baliabideak
- Carta Delegado Misiones
- CARTA de los OBISPOS
- MEMORIA 2025
- TXOSTENA 2025
- PRESENTACIÓN DE LA CAMPAÑA – Euskera (Formato Power Point)
- PRESENTACIÓN DE LA CAMPAÑA (Formato Power Point)
- FOLLETO para la Campaña – Gasteiz
- LITURGIA – Jornada de San José (WORD)
- TRIPTICO INFORMATIVO
- ORACIÓN – MARCAPÁGINAS
- CONCURSO DE CANTO – BILBAO
- Cartel
- Colabora
- Flyer Informativo



