27-04-2024 Sábado, IV semana - pascua

Pastoral Azpimarrak

Eleizbarrutiak Karidade eta Zuzentasunaren arloan dituan konpromisoa beteteko helburuen garapenerako ordezkaritzatik era biko jarduera eta ekimenak bultzatzen dabez: iraunkorrak eta unean uneko beharrizan, aukera eta erronkei erantzuten deutsienak. Bigarren multzo honetan sartu daitekez “PASTORAL AZPIMARRAK” deitutakoak, hau da, errealidadeari begiratu eta aldi jakin baterako jarten diran jardunbideak, eleizbarrutiak hainbat arlotan dituan apustuei aurre egiteko.

Aldi honetarako, pastoral azpimarra bi proposatzen dira Karidade eta Zuzentasunaren eremuan: Osoko Ekologia eta adiskidez eta senidez osatutako alkarteak.