Elizbarrutiaren Eguna

On Joseba Segura, Bilboko Gotzainaren gutuna
Fedea, nagusiengandik jaso dogun altxorra, helarazoten dauan alkartearen doe lez iristen da guregana. Alkartean baino ezin dogu gaurkotu, Apostoluen Eginak liburuan kontatzen danez, “apostoluen irakaspenak entzuten…, alkartuta bizi ziran, dana danentzat eukien, eta euren lur eta ondasunak saldurik, guztien artean banatzen eben” (Eg 2, 42. 44-45) hasierako kristauen esperientzia.
Azaroaren 6an, domekaz, Eleizbarrutiaren Eguna ospatuko dogu. Jainkoak dei egiten deusku herri bakarra, lekuko Eleizetan buztartzen dan bere Eklessia eraiki daigun. Lekuko Eleiza bakotxak bere berariazko historia eta ezaugarriak ditu. Kide garan askotariko parrokia eta alkarteei esker, gure eleiz bizitza gertuko eta esanguratsu bihurtzen da. Esperientzia zehatz hau Eleizbarrutia osatzen daben karisma, ministerio eta talde anitzetan aberastu eta osatu egiten da. Bertan bakarrik bizi eta ospatu daikegu bere betetasun eta aberastasun osoan jaso eta batera jarri dogun fedea.
Aurtengo goiburuak hauxe nabarmentzen dau beren-beregi: “Eskerrik asko hainbesterengaitik”. Gaur, eskatu ez ezik, eskertu egin gura dogu. Kristau fedea, itxaropena eta maitasuna bere aberastasun betean ospatzeko eta helarazoteko ezinbesteko doguna izaten laguntzen deuskun hainbeste emakume eta gizonen ahalegina autortu eta eskertu. Eta Jainkoari eskerrak emon, bere Espirituak Eleizan, otoitz eginez, denpora eta gaitasunak beste batzuen esanetara jarriz eta ezinbesteko diru bitartekoekin askotariko jarduerak sustatuz, bizigarri izateko nahia bizten dihardualako bihotz askotan.
Gero eta lagun gehiagok Jainkoaren maitasunaren esperientzia bizi daiala gura dogu. Nahi horrek “alkartuta bizitzera” (Eg 2, 46) garoaz eta bat egindako Eleizbarruti egiten gaitu.
Bilboko Eleizbarrutian, askotariko gizarte testuinguruetan kokatutako alkarte handi eta txikiak dagoz. Alkarte batzuek, besteek baino bitarteko gehiago dabe, baina danek dabe ezinbesteko arreta eta laguntasuna jasoteko eskubidea. Lortzeko, hasierako Eleizan lez, geuk
+ Joseba Segura
Bilboko Gotzaina
2022.eko azaroaren 6a, domekea