Hezkuntza
Erlijio klasea
Danok onena nahi dogu geure seme-alabentzat: geure sustraiak ezagutu dagiezala eta, geure gizarte anitzean, besteen kultura ulertuz, baloraten ikasi dagiela. Erlijino ikasgaiak asko emon ahal dau, kultura eta artea ezagutzeko, mundura zabaltzeko, elkarrizketa, errespetu eta tolerantzian hezitzeko…
Zentzua daualako, erlijino ikasgaia, eskubidea izateaz gain, aukera ona da.
Birbaremazioak: Erlijioko ordezkoen zerrenda
Birbaremazioak: Erlijioko ordezkoen zerrenda
EUSKO JAURLARITZAREN HEZKUNTZA SAILEKO ORDEZKOEN ZERRENDEN BIRBAREMAZIOA DATORRELA ETA
ERLIJIO KATOLIKOKO LEHEN HEZKUNTZAKO IRAKASLEEN BAREMAZIOA
Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak, ordezkapenak egiteko hautagaien birbaremazioa laster egingo duela eta, Bilboko Gotzaindegiko Hezkuntza Sailak meritu pertsonalei, formakuntzakoei eta profesionalei dagozkien baremazio-irizpideak jakinarazten dizkie beste ordezkapen-zerrenda batzuetan dauden eta erlijiorako ordezkoen zerrendetarako proposatuak izateko GEI/DEI eta Missio canonica eskatu nahi dutenei.
Aipatu baremazio-irizpideen arabera, hautagai bakoitzak baremo-zenbaki bat lortuko du; eta baremo-zenbaki hau hartuko da kontutan Bilboko Gotzaindegiak hezkuntza administrazioari hautagaiak proposatzerakoan, irakasle-kopuru jakin bat proposatuko delako, zerrenda hornitzeko beharrizanen arabera.
Dokumentazioa ematea eta elkarrizketa, Barria izeneko eraikuntzan burutuko dira, Plaza Nueva 4–2. (Hezkuntza).
Hitzordua hartzeko, deitu 94 466 79 79 telefono-zenbakira.
Epeak:
-
Dokumentazioa ematea eta elkarrizketa: martxoaren 13 ostiralera arte.
-
Erantzunaren komunikazioa,e-postaz: martxoaren 16 astelehenean.
-
Proposatuak izango diren hautagaiei DEI eta Missio canonica agiriak ematea: martxoaren 17 asteartetik aurrera.
Descargar criterios de baremación
Gotzainen Batzarraren webgunean kontsulta daiteke erlijioko eskolak emateko nahitaezkoak diren GEI/DEI eta Missio canonica direlakoei buruzko informazio orokorra.