02-07-2022 Sábado, XIII semana - tiempo ordinario

Misinoak

Misinoetarako Eleizbarrutiko Ordezkaritza gure lekuko Eleizaren misiolari alderdia era profetiko eta eraldatzailean eta ikuspuntu orokorragaz antolatzeaz arduratzen dan Bizkaiko Eleizako erakundea da.

Gehiago jakiteko eta hartu-emonerako

Ordezkaria: Feli Martín
Tl.: 94 679 00 43
Emaila: fmartin@bizkeliza.org

Miembros:
Mertxe Aguirre
Tl.: 94 612 46 48
Emaila: magirre@bizkeliza.org

Olga Hoyos
Tl.: 944 013 699
Emaila: ohoyos@bizkeliza.org

Dirección: Plaza Nueva, 4-2º, 48005 Bilbao
Tl.: 944 013 699
Emaila: misiobi@bizkeliza.org

Misinoa

Misinoetarako Eleizbarrutiko Ordezkaritza da Bizkaiko Eleizak misiolari alderdia eta profetiko eta eraldatzailean, errealidadean txertatutako mundu-mailako ikuspuntuagaz eta txirotuak lehenetsiz artikulatzeko dauan bidea. Jainkoaren eta Biziaren Erreinua oparotasunean, orekan, harmonian eta pertsonen arteko eta izadiagazko zaintzan agertzera emoten dogu.

Hedatuta dagoan garapen-ereduaren aurrean, beste hainbat aukera gauzatzen dogu Misiolari Sustapenaren eta Eleizen arteko Kooperazinoaren arloan, heziketarako, sentiberatasuna bizteko prozesuen bidez eta misiolariak bialduz. Iparraldean zein Hegoaldean:

Iparraldean: Bizkaiko kristau alkarteagaz

Hegoaldean: misiolariakaz eta herri txirotuakaz.

Mandatua

Eleizbarrutiaren misiolari alderdia sustatzea da Misinoetarako ordezkaritzaren egitekoa. Misiolari sustapena da jardunbide estrategikoa eta horretarako Aita Santuaren agindupeko Misiolari Egintzak erakundeagaz koordinatzen da eta Eleizek alkarlanean jarduten dabe.

1. Eleizen arteko alkarlana

Honen zeregina:

  • Jatorriz gure eleizbarrutikoak diran edo gure Eleizako pastoralgintzan parte hartu daben eta beste Eleiza batzuetan eleiz zerbitzua eta zerbitzu ebanjelizatzailea gauzatzen daben misiolariakaz hartu-emona izateko bideak ezarri eta bultzatu.

  • Misiolari bokazinoak sortu eta sustatu alkarteko kideen artean, laiko, lekaide, lekaime zein abadeen artean.

  • 1948tik aurrera Donostia eta Gasteizko eleizbarrutiakaz batera egiten diharduan misiolari ibilbidean hartutako konpromisoak hareekaz alkarlanean bete. (Ikusi Bilbao, Donostia eta Gasteizko Gotzainen hitzarmena Eleizbarrutietako Misinoetan lankidetzan jarduteari buruz)

  • Lankidetzarako egitasmoak babestu eta senidetzeak bultzatu, Eleizen arteko lankidetza lez, bardintasunezko hartu-emonetik, egoera zuzen eta anaikorragoari begira aldaketak eragiteko.

2. Misiolari sustapena:

Honen zeregina:

  • Sen misiolari unibertsala bultzatu Eleizbarrutiko ohiko pastoralgintzan kanpainen bitartez

  • Misiolari bokazinoak sortu

  • Heziketa eta sentsibilizazinorako taldeak sortu

  • Munduan dagozan bidegabekeriazko egoerei buruzko gogoetak eragin kristau fedetik

  • Zuzentasuna, bakea, zuzenbidea eta mundu mailan antolamendu barria sustatzen dabezan jarrera eta bizi-aukera ebanjelikoak sustatu.

Honen haritik, Kidenda – Merkatariza zuzena (Misinoen, Caritasen eta Alboanen egitasmoa) sortu da bidezko merkataritza hartu-emonak bultzatzeko, ekoizleei soldata duina ekarriko deutsen, pertsonak eta ingurumena errespetatuko dituan, pobretasuna eragiten daben egituren aldaketan konprometituta dagoan alkarte ekoizpena eta kontsumo arduratsua sustatzeko.

Misinoetarako Eleizbarrutiko Ordezkaritzaren jardunbideak

  • senide lankidetza edo laguntza

  • Eleizen arteko lankidetzazko jardueraren eta misiolari sustapena bat etortea

  • behartsuen aldeko aukera

  • misiolari ekintza kristau alkartearen funtsezko alderdi lez

  • Eleizbarrutien arteko koordinazinoa eta baterako pastoralgintza

  • misiolari-senaren inguruko sentsibilizazinoa eta bere hedapena

  • bidegabekerien salaketa eta fedearen zabalkundea

Honen ondorioak:

  • Ordezkaritzatik eleizbarrutiko misiolari jarduera osoa, bere helburu biak eta egiteko guztiak planifikatu

  • Eleizbarrutiak misiolari jardueraren garapenerako dituan giza bitartekoen eta bitarteko material eta ekonomikoen osoko kudeaketa

  • Pastoral barruti, ikastetxe eta kongregazino erlijiosoakaz koordinatuta eta alkarlanean aritzeko sistemak garatu, ordezkaritzaren antolamendua kontuan hartuz eta gogoeta eta proposamenetarako organo bateratuak sustatuz

Koordinazinoa eta Sareak

Erreinua beste batzukaz batera eraiki behar dogula sinisten dogunez, koordinatuta jarduten dogu, sare zabalak sortu eta alkarregaz bidegabekeria eta pobretasunaren aurrean aukera duinak ahalbideratzeko.

Koordinazinoa:

  • Euskal Eleizbarrutietako Misinoetarako Gasteiz eta Donostiako ordezkaritzakaz (esteka Eleizbarrutietako Misinoetara).

  • ETPI eta Caritasegaz Ipar-Hegoa ikastarorako eta etenbako heziketarako.

  • Laikotzarako Idazkaritzagaz misino-bereizketarako prestatzeko.

  • Caritas eta Alboan erakundeakaz, Kidenda egitasmoan (estekak)

  • Caritasegaz misino eta alkartasunerako parrokietako taldeetarako.

  • OMP erakundearen Ipar inguruko Ordezkaritzakaz: Gasteiz, Donostia, Iurña eta Calahorra-Calzada Logroñoko eleizbarrutiak.

  • Beste hainbat erakundegaz koordinatuta, askotariko kanpaina eta ekimenak babesten doguz: Bidezko Merkataritzaren Nazinoarteko Eguna (Kidendaren bidez zuzenean parte hartzen dogu bidezko merkataritzan); pobretasunaren aurkako nazinoarteko eguna (GGKEen koordinadorak sustatzen dau) ; FIAREren ekimenak… (estekak)

itxi