27-04-2024 Sábado, IV semana - pascua
Bizkeliza 5 Baliabideak 5 Eleizbarrutiko Ebanjelizatze Egitasmoa 5 Eleizbarrutiko Ebanjelizatze Egitasmo barria prestatzen

Azterraldiko 4. Aldia VI. EEEa prestatzeko prozesuan

Ebanjelizatzearen Eleizbarrutiko VI. Egitasmoa prestatzeko ibilbidean egiten dihardugun azterraldi hau Ekipo Ministerialetara eta Pastoral Kontseiluetara zuzentzen da. Azterraldia egiten dan eremu bakotxeko erantzun bakarra (PB bakotxeko 1) bialduko da. Eleizbarrutiko komunidade, alkarte eta erakundeetako arduradunei be helduko jake eta eurek baloratuko dabe zenbaterainoko partaidetza sustatuko daben horreetan.

2022.eko maiatzaren 19an amaituko da erantzunak bialtzeko epea.

Azterraldi hau beste aldi batzuen (1., 2. eta 3.) ostean egingo dogu. Kronograman ikusi daitekenez, EEE barriaren prestaketari 2020ko maiatzean itzi zan puntuan berrekingo jako. Orduan, Gotzain kontseiluak, aldez aurretik kontsultak egin eta gero, proposamena finkatu eban: Ikuspuntua, 4 erronka eta 12 jardunbide. Testua aurreratu samar egoan, baina Covid-19aren eraginez, prozesua eten egin zan, osasun-egoera gainditu arte.

Pandemiaren aldirik larriena igaro ondoren, Gotzain Kontseiluak VI. EEEaren prestaketari berrekitea erabagi dau, horretarako urrats bi emonez:

Lehenengoan, Eleizbarrutiko Pastoral eta Abade Kontseiluetan kontsulta egin eta VI. EEEaren lehenengo bertsinoa eguneratu egin da pandemiaren esperientziarik ikasitakoa eta sinodo-senari buruko hausnarketatik eratorritakoa gehituz. Prozesu honetan, ikuspuntua, 4 erronkak eta 16 jardunbideak zehaztu eta idatziz jaso dira.

Orain, zirriborro barria abiapuntutzat hartuta, beste azterraldi bat, azkena, egin gura dogu ekintza nabarmenenak zehaztekoe ta garatzeko. Horretarako, erantzun-fitxan agertzen dan lez, hiru egiteko eskatu gura deutsueguz.

Aurreko etapako dokumentuak:

Gotzainaren gutuna

Anai-arreba maiteok.

Ebanjelizatzearen Eleizbarrutiko V. Egitasmoa amaitu eta ebaluatu ondoren, pastoral ekiturte barriari ekin deutsagu Eleizbarruti osorako ibilbidea aurkeztuz, danon artean Egitasmo barria prestatu daigun. Bat egin eta Jaunak gure Eleizbarrutiari zer esan gura deutsan entzuteko bidea da (ik. Ap 1, 11).

Ospatu barri dogun ‘Goazen!’ pastoral ekiturtearen hasierako jardueran aurkeztu neban pastoral idazkian jaso dot gure Eleizbarrutiko bizitzarako oinarrizkotzat joten dodan hainbat bitarteko, izenburu honeen pean: Eukaristia, biziaren iturri eta ebanjelizatzearen sustrai; alkartasuna, ebanjelizatzerako ezinbesteko ekologia; ebanjelizatze-misinorako ikasle eta mandatari izateko era; fedearen berezko gizarte alderdia; ebanjelizatzerako ezinbesteko pedagogia eta jarrerak.

Gotzain Kontseiluak, egitasmo barrirako batzorde teknikoaren laguntzagaz, datozan urteetan bultzatzen saiatuko garan pastoral ekimenak Espirituaren argitan bereizten lagunduko deuskun ibilbidea proposatu gura dau. Frantzisko Aita Santuaren agiriez baliatuko gara bereizketa hau egiteko.

Hastera goazan fasean, Ebanjelizatzearen Eleizbarrutiko Egitasmo barria eratu aurreko azterraldia egingo dogu, ahalik eta partaidetza zabalena bilatuz. 2019.eko urriaren 1ean ekin eta 2020.eko otsailaren 11n amaituko dogu etapa bitan egingo dogun fase hau:

  1. Diagnosi-aldia (urriaren 1etik abenduaren 15era).
  2. Proposizio-aldia(urtarrilaren 1etik otsailaren 11ra): aurretiko faseko emaitzak sistematizatu eta itzuli egingo dira lurralde eta erakundeetan egitasmo barriaren lehentasunak zeintzuk diran zehazten laguntzeko testuingurua eskainiz.

Abian jarriko dan “diagnosi-aldian” parte hartzeko lagungarriak urriko lehenengo astean argitaratuko dira eleizbarrutiko webean, lehenengo eta behin, zeuon inguruabarretara egokitu eta, gero, lekuko Eleizan batera jarri daizuezan zuon hausnarketa eta ondorioak.

Honako honen bitartez, adore emon gura deutsuet bideari ekin deiozuen, Jaunaren deia entzunez eta ebanjelizatzea erantzukizun eta poztasunez nork bere eginez. Eskerrik asko egitasmo barriaren prestaketan parte hartu eta gure Eleizbarrutiko kide eraginkor eta arduratsu izateagaitik. Bereizketa-aldi honetan bedeinkatu eta lagundu gaizala eskatzen deutsat Jaunari. Bihotz-bihotzez.

+ Mario Iceta Gabicagogeascoa

Bilboko Gotzaina

Materiales para participar en la elaboración del nuevo PDE

Fase de consultas previas

(del 1 de octubre 2019 a 11 de febrero de 2020). Esta fase tiene a su vez dos momentos:

Etapa de diagnóstico: (YA FINALIZADO)
del1 de octubre al 15 de diciembre:“Mirada creyente a la realidad social y eclesial“.

Adaptaciones de los materiales territorios

Se recogen aquí algunas adaptaciones que se han elaborado en los territorios a partir de los materiales de preparación del VI Plan Diocesano de Evangelización.

a) Adaptación elaborada desde Vicaría IV-V (Jose Agustín Maiz)

b) Aportación desde Lea-Artibai (Jose Luis Iza)

c) Aportación desde UP Garbealde (Fran Pinilla)

Itxi

Etapa propositiva,

desde el1 de enero hasta el 14 de febrero: los resultados de la primera fase se sistematizan y se devuelven para proporcionar el contexto que ayude a identificar en territorios e instituciones las prioridades del nuevo plan.

Fase de elaboración del nuevo Plan

Discernimiento en Consejos Diocesanos (15 de febrero a 10 de marzo)

Elaboración de borradorde VI PDE (10 de marzo a 30 de mayo)

VI. EEEaren zirriborroa prestetan

Resultados de la consulta sobre Borrador 1 (mayo 2020)

Informes de Respaldo:

Con estos documentos, se suspende el proceso hasta el 2021.

Bozketaren emaitzak

Si. Conviene conceder una pausa al proceso de elaboración del VI PDE: 14 
No: conviene que sigamos adelante con el calendario previsto de elaboración del VI PDE: 8
Abstenciones: 2
No han enviado voto: 5

 

 

Respuestas: 41 de 55 (75%)
Si. Conviene conceder una pausa al proceso: 37 (90% de las respuestas)
No. Conviene que sigamos adelante: 2 (5%)
Abstención: 2 (5%).