25-04-2024 Marcos evangelista
Bizkeliza 5 Baliabideak 5 Eleizbarrutiko Ebanjelizatze Egitasmoa 5 VI. EEE 5 EEE nork bere egiteko irakurketa

Ebanjelizatzearen Eleizbarrutiko Egitasmoaren aldi barria

EEE nork bere egiteko irakurketa

Eleizbarrutiko hainbat arlotan, egitasmoa nork bere egiteko eta garatzeko irakurketari ekin deutsazue. Ziur gagoz karta-jokoa lagungarri egoki izaten ari dala Egitasmoa ezagutzeko eta datozan urteetan bakotxari dagokion arloan VI. EEEa zehazteko eta garatzeko ekintza errealistak aukeratzeko

Irakurketa hori hirugarren zatiagaz osatuko da: Taldeari eta alkarteari itultzea. Batera jartea.

Arlo bakotxetik bultzatutako ekintzak batzeko bidearen barri emoteko unea da, arlo guztietan osoko ikuspuntua izan daiten. Besteen barri izateak “alkarregaz bidea egitera” eroango gaitu.

Badira alkarteak, hamaika egitekotan korapilatuta, egitasmoa nork bere egiteko eta garatzeko irakurketa 2023a hasi eta gero egitea erabaki dabenak. Sasoiz zabilze eta adore emoten deutsuegu egin daizuen. Ikusi VI. EEEaren haritik zer egiten diharduzuen, datozan kurtso bietan egiteko moduko ekintza zehatzak aukeratu eta batera jarri Bizkaiko Eleiza osoak egindako hautuari gehituz.