Eleizbarrutirako Ebanjelizatze Egitasmoa (EEE) 2022-2027
“LA FUERZA DEL TESTIMONIO – LEKUAN LEKUKO”
Autormen egingo dozue, Neugaz zagoze-eta (Jn 15, 27)
Gure Eleizbarrutiak esker onez jaso dau Jesus Jaunaren deia alkarte abegitsu biziak, Barri Onaren pozaren adierazle diran, Jainkoaren esperientzia batera jarriz, bere Erreinuaren etorrera irrikatzen daben eta, Espirituaren eraginez eta indarrez, gure gizartearen eraldaketan lagunduko daben alkarteak eraikitzeko.

Bitarteko eta lagungarriak
Pazkoaldiko lagungarriak
Pazkoaldian Plana lantzeko lagungarriak
Pazkoaldi honetan, ez badozu oraindino egin, Ebanjelizazino Planaren inguruan zeure aportazinoa egiteko konbitea luzatzen deutsugu.
Zure pastoral eremuak aukeratu dituan ekint¬zetatik, ze ekintzatan edo ekintzetan parte hartuko zeunke? Erantzuna idatzita gero, zeure parrokian itxi zeinke..
Garizuma aldiko lagungarriak
Garizumako kubo magikoa: Jesusegaz HOBE!
Jolas hau katekesian, ikastetxean, ikastolan edo etxean egiteko jolasa da. Ume bakoitzak plantila bat eukiko dau eta katekistak, andereñoak edo gurasoak Markosen ebanjelioa irakurriko dau. Jesusen bizitzan egun bat zelakoa zan ikusiko dogu eta ea guk eta gura taldeak, ikasgelak edo familiak zer egin daikegun Jesusen antzeko izateko Garizuma honetan.
Urdina: Jesus ikusten dogu bere herriko sinagogan (parrokian) eta mendian otoitzean (Mk 1,21.35). O handi bat daukagu.
Berdea: Jesusek barri ona iragarten dau, ebanjelioa, Hitza iragarri, zabaldu (Mk 1,22.38). H handi bat daukagu.
Gorria: San Pedroren emaztearen ama (Mk 1,30) gaixorik dago. B handi batek behartsuak eta baztertuak gogoratzen deuskuez.
Horia: Jesus ez dabil bakarka. (Mk 1,16-20.36). Elkartean gara Eliza. E handi bat dauka gure garizumako kuboak.