27-04-2024 Sábado, IV semana - pascua
Bizkeliza 5 Ebanjelizazinoa 5 Liturgia 5 Elizbarrutiko bBerariazko egutegia

Bilboko Elizbarrutiko Berariazko Egutegia

Bilboko Eleizbarrutiko Berariazko Liturgia Egutegiari Buruzko Oharra:

2020.eko azaroaren 27an, gotzain Administratzaile Apostolikoak agindua sinatu eban eta, horren bitartez, Jainkozko Gurtzarako Kongregazinoak 2020.eko urriaren 2an onartu eban Bilboko Eleizbarrutiko berariazko Liturgia Egutegiaren aldaketak azaroaren 29an indarrean sartzen dira.

Aldi batez, Kongregazinoak Bilbao, Donostia eta Gasteizko eleizbarrutietako egutegiak aztertu ditu eta, ondoren onartu, hainbat ospakizun eleizbarruti bati baino gehiago dagokiola eta ospakizun bakotxak eleizbarruti bakotxagaz dauan lotura kontuan hartuta.

Liturgia-egutegia onartzeko dekretua

MARIO ICETA GABICAGOGEASCOA,
JAINKOAREN ETA AULKI SANTUAREN GRAZIAZ,
BILBOKO GOTZAIN ADMINISTRATZAILE APOSTOLIKO DANAK

AGINTZEN DOT

1978.eko urtarrilaren 28an (Prot.C.D. 97/98), Jainkozko Gurtzarako Kongregazino Santuak Eskualdeko Liturgia Egutegia onartu eban Iruña eta Tutera, Bilbao eta Donostiako Eleizbarrutietarako.

Aitatutako egutegi horretan eragin dauan beste hainbat agindu:

Ohikuneetarako Kongregazino Santuaren aginduak Begoñako Andra Mari Bizkaiko Zaindari Nagusiari buruz (1903.eko maiatzaren 13a; 1914.eko martxoaren 24a; 1922.eko maiatzaren 29a; 1932.eko maiataren 21a).
Jainkozko Gurtzarako Kongregazinoaren 1989.eko abuztuaren 18ko agindua Berriotxoako San Balendini buruz (Prot. C.D. 90/89). Azken urteetan, dohatsu autortzeak gehitu egin dirala-eta, gure Eleizbarrutian erregistratu beharreko berariazko ospakizunen kopuruak gora egin dauala kontuan hartuta eta 1997.eko irailaren 20ko Notificazione su alcuni aspetti dei calendari e dei testi liturgici propi agirian (Prot. N. 1280/02/L) jasotako xedapenak aintzat hartu ziranez, 2011.eko azaroaren 29an onartu zan Liturgia Egutegiaren aldaketa (Prot. N. 569/11/L).

Oraintsu, Jainkozko Gurtzarako Kongregazinoak Bilbao, Donostia eta Gasteizko eleizbarrutietako berariazko egutegien azterketa egin eban, berariazko ospakizunak finkatuz.

AGINTZEN DOT: Jainkozko Gurtzarako eta Sakramentuen Diziplinarako Kongregazinoak 2020.eko urriaren 2an onartutako (Prot. N. 536/17( Bilboko Eleizbarrutiko Berariazko Liturgia Egutegia 2o2o.eko azaroaren 29an, Abendu aldiko I. Domekaz, indarrean sartu daitela.

Bilbon emonda, 2020.eko azaroaren 27an.

Mario Iceta Gabicagogeascoa
Bilboko Gotzaina

Gotzainaren aginduz

Félix Mª Alonso Alonso
Agirizaina

itxi

Hona hemen Abendu aldiko I. Domekaz indarrean sartzen diran aldaketak:

1. Otsailaren 23an Rafaela Ybarra dohatsua, dohatsuen kasuan ohikoa danez, oroimen libre lez ospatuko da. Egun berean, orain arte 24ra atzeratzen zan san Polikarporen bete beharreko oroimena da. Aurrerantzean, san Policarpo oroimen libre lez ospatuko da bere berariazko egunean. Honan, 23an, oroimen bietako bat aukeratu ahal izango da.

2. Apirilaren 28an Armentiako san Prudentzio oroimen libre lez ospatuko da san Pedro Chanel eta san Luis maria Grignion Montforten egunez. Hiru oroimenetako bat aukeratu daiteke.

3. Maiatzaren 13an kendu egiten da San Migel Garikoitzen oroimena.

4. Maiatzaren 25ean santa Vicenta Maria Lopez Vicuña memoria libre lez ospatuko da san Beda Beneragarriaren, san Gregorio VII.aren eta Pazziko santa Maria Magdalenaren egun berean. Hiru oroimenetako bat aukeratu daiteke.

5. Uztailaren 7an san Fermin memoria libre lez ospatuko da.

6. Abuztuaren 30ean kendu egiten da Esteban Zudaire, Juan Mayorga eta kide dohatsuen ospakizuna.

7. Urriaren 11 gaur egungo Begoñako Andra Mari izenaren ordez «Begoñako Maria Birjina Dohatsua» erabiliko da.

8. Abenduaren 3an, san Frantzisko Xabier bete beharreko oroimen lez ospatuko da, egutegi orokorrean jasoten dan lez. Horregaitik ez da berariazko egutegian agertzen, dagoeneko ez dalako jai.

9. Gainerakoa orain arte lez izango da.

 

Gainera, kontuan hartu beharko dogu:

1. Aurrerantzean apirilaren 12an ez da On Mario Izetaren gotzaingintzaren urteurrena ospatuko.

2. Bilboko gotzain barria izendatu daienean bere urteurrena ospatuko da dagokion egunean.

3. Martirologioan inskribatutako santuak leku guztietan ospatu daitekez oroimen lez, baldin eta beste ospakizunen batek galarazten ez badau, nahiz eta berariazko egutegian ez agertu. San Migel Garikoitzen kasua litzateke. Eta ez dohatsuena, honeek berariazko egutegian inskribatuta egon behar dabe-eta ospatu ahal izateko.

4. Sagaratutako eleizek urtero ospatzen dabe urteurrena festaburu lez sagarapen-egunean edo aukeratzen dan beste batean.

Bilboko Elizbarrutiko berariazko egutegia

Urtarrila

  • 10
    Dolores Rodriguez Sopeña dohatsua, birjina *

Otsaila

  • 6
    Asentsioko Martin, abadea, Pablo Miki
    eta kide martiriak, santuak - Oroimena
  • 23
    Rafaela Ybarra eta Arambarri dohatsua, monja
    San Polikarpo, gotzain eta martiria

Martxoa

  • 1
    Baionako San Leon, gotzain eta martiria
  • 3
    Emeterio eta Zeledonio santuak, martiriak

Apirila

  • 28
    Armentiako San Prudentzio, gotzaina
    San Pedro Chanel, abade eta martiria
    San Luis Maria Grignion Montfort, abadea

Maiatza

  • 11
    Sakramentu Guztiz Santuaren Domingo Iturrate, abadea
  • 18
    Jesusen Bihotzaren Santa Maria Josefa
    Sancho Guerra, birjina - Oroimena
  • 19
    San Joan I.a, aita santu eta martiria
  • 25
    Santa Vicenta Maria Lopez Vicuña, birjina
    San Beda Beneragarria, abade eta Eleizako doktorea
    San Gregorio VII.a, aita santua
    Pazziko Santa Maria Magdalena, birjina

Uztaila

  • 4
    BERRIOTXOAKO SAN BALENDIN, GOTZAIN ETA MARTIRIA
    Eleizbarrutiko Bigarren Zaindaria - Jaia
  • 5
    San Antonio María Zaccaría, abadea
    Portugaleko Santa Isabel
  • 7
    San Fermin, gotzain eta martiria
    24
    Margarita Maria Lopez de Maturana eta Ortiz de Zarate, birjina
    San Sarbelio Makhlûf, abadea
  • 31
    LOIOLAKO SAN INAZIO, ABADEA
    ELEIZBARRUTIKO ZAINDARI NAGUSIA - Festaburua

Iraila

  • 10
    Francisco Garate Aranguren dohatsua, frailea

Urria

  • 11
    BEGOÑAKO MARIA BIRJINA DOHATSUA
    BIZKAIKO ZAINDARIA - Festaburua
  • 13
    Santa Maria Soledad Torres Acosta, birjina
    San Joan XXIIIa, aita santua

Azaroa

  • 6
    Leon Inchausti Minteguia, abadea,
    eta kideak**, dohatsu eta martiriak - Oroimena
  • 29
    San Saturnino, gotzain eta maritiria

Abendua

  • 30
    Katedralaren Sagarapenaren urteurrena - Jaia
    Katedrale eleizan - Festaburua

* Ospakizunaren maila aitatzen ez danean, oroimen librea da.

** Pedro Asua eta Mendia, Juan Mendibelzua Ocerin, abadeak; Karmeneko Andra Mariaren Feliciana Uribe eta Orbe, santa Teresaren Francisca Amezua Ibaibarriaga, Maria Consuelo Cuñado Gonzalez, Jesusen Bihotzaren Manuela Arriola Uranga, san Bernaberen Daniela Achurra Gogenola, Victoria Arregui Guinea, birjinak; Cesareo Elexgaray Otazua, Luis Aguirre Bilbao, Cristobal Iturriaga-Echevarría Irazola, Antonio Cid Rodríguez, fraileak; Felipe Basauri Altube etaEduardo Campos Vasallo.