Fede-Zabalkunde eta Katekesia

Fede-zabalkunde eta Katekesirako ELEIZBARRUTIKO ORDEZKARITZAK Zerbitzu hurko eta probetxugarria eskaintzen deutso Eleizbarruti osoari eta batez be ondorengo egitekoak dabezan lurraldeetako pastoral errealidadeei:

 

  1. Ebanjelioa iragarri honen barri ez daukienei.
  2. Fedean sarbidea eskaini, bila diharduenak bere egin daian.
  3. Fededunei laguntza pastorala emon euren bizitzan.

Gehiago jakiteko eta hartu-emonerako

Responsable: Clara Arza
Dirección: Plaza Nueva, 4-2º, 48005 BILBAO
Tel.: 944 795 618
Emaila: anuncioycatequesis@bizkeliza.org

Haurtzaro eta Gaztaroa

$

Familia eta Helduak

$

Fede-zabalkunde eta Katekesirako Ordezkaritzaren barriak

27.06.2026

Belaunaldi arteko talde batek otoitz esperientzia eukiko dau Taizé-n

Bagilaren 28tik garagarrilaren 5era bitartean, gure Eleizbarrutiko hainbat lagunek otoitz, isiltasun, gogoeta pertsonal, bizikidetza eta zerbitzu astea biziko dabe Taizeko (Frantzia) komunidadeagaz batera. Hurrengo urteetan errepikau gura dan jarduera baten lehen edizinoa izango da hau. Oraingoan, belaunaldien arteko talde batek parte hartuko dau -17 eta 85 urte bitartean- …

19.05.2026

Zuen ezkontzaren urteurrena beste bikote batzukaz batera ospatzerik nahi? Zatpze!

Maiatzaren 29an, barikuz, hitzordu berezia izango da eleizbarrutiko senar-emazteentzat Begoñako basilikan: Ezkontzaren Urrezko eta Zidarrezko Ezteguak. Fede-zabalkunde eta Katekesirako ordezkaritzako Helduak eta Familia sailetik deialdia egin dabe, gura daben senar-emazte guztiek, Urrezko eta Zidarrezko Ezteguak zein beste urteurren bat ospatu, eleizkizunean parte hartu …

07.05.2026

Biziko zeunke udako esperientzia Taizen?

Fede-zabalkunde eta Katekesirako Ordezkaritzako ume eta gazteei zuzendutako sailetik Taize-seneko proposamen berezia helarazo deuskue: "udako esperientzia lehenetsiz, bat egiteko, eta fedean hazteko eta fedea bizitzeko aukera ederra".  Dei egiten dabe, ekainaren 28tik uztailaren 5era Taize esperientzia bizitzera. Azaldu dabenez, "aste horretan, adin, herrialde eta kultura …