01-12-2022 Jueves, I semana - adviento

Pastoral Arloak

Karidade eta Zuzentasunerako ordezkaritzak, Ebanjelioa eta Eleizaren Doktrina Soziala oinarritzat hartuta, hainbat gizarte eremutan esku-hartzen dau eta, askotariko arrazoiengaitik, ohiko pastoraltzan parte hartu ezin daikien norbanako eta gizataldeei laguntasuna eskaintzen deutse. Honen haritik, berariazko pastoral arloak bultzatzen eta koordinatzen dira gizarte-karidade eremuan: langile pastoraltza, osasun pastoraltza, kartzela pastoraltza, desgaitasunak dabezanentzako pastoraltza, migrazinoetarako pastoraltza, bake eta adiskidetzea,…