12-10-2024 Nuestra Señora del Pilar

Ahalmen-urritasuna dabenentzako pastoraltza

Ahalmen-urritasuna daben pertsonak Eleizbarrutian txertatzea eta euren partaidetza betea sustatzea da pastoral honen xedea. Ahalmen-urritasuna dauan pertsona ebanjelizazinoaren jasotzaile izateaz batera, eragile ebanjelizatzaile dala autortuta jokatzen dogu, hiru balio garrantzitsu ahaztu barik:  

  • Pertsonaren duintasun eta nagusitasuna sakramentu lez eta Jainkoaren maitasunaren jasotzaile lez.
  • Tartean dagozan pertsona guztien ardurakidetasuna.
  • Arreta-akonpainamendua, Artzain Onaren ereduaren arabera.

 

Nor gara?

“Jesus… Galileako itsasora bihurtu zan barriro… Gizon gor eta totela eroan eutsoen, eta eskua gainean ezartzeko eskatu. Jesusek, jenteagandik aparte hartuta, atzamarrak belarrietan sartu eutsozan eta txistuaz mihina ikutu. Gero, zerurantz begiratuz, arnasa sakon hartu eta esan eutson: -Effeta! (hau da, Edegi”). Eta une berean, belarriak edegi jakozan, mihina askatu eta garbi berba egiten hasi zan.” Mk 7, 31-34

Orain dala 20 urte hasita, pastoral jarduera bakun eta apala egiten dihardugu gure Eleizbarrutiko gorrakaz, danengana ezin garala iritsi jakinda be. Sakabanatzeak zailtasun handiak dakarskuz, izan be, Eleizbarrutiko hainbat herritan bizi gara. Horregaitik, ezinbestekoa da guztion lankidetza ahalik eta jente gehiagorengana heldu ahal izateko. Gorrak eta entzuten daben pertsonak dagoz pastoraltza hau sustatzen dauan taldean. Abade batek keinu-hizkuntza daki eta gorrei zuzendutako sakramentu-, katekesi- eta ebanjelizatze-zerbitzuetan emoten dau bere jardueraren zati bat.

Gehiago jakiteko eta hartu-emonerako

Arduraduna: Sergio Buiza Tl.: 944 795 987 Emaila: discapacidad@bizkeliza.org Helbidea: Plaza Nueva, 4-2º, 48005 BILBAO

Ahalmen-urritasuna dabenentzako pastoraltzaren barriak

17.04.2023

Eleizbarrutiko ordezkaritza ahalmen-urritasunaren arloko arduradunen biltzarrean, Madrilen

Ebanjelizazino, Katekesi eta Katekumenotzarako Batzordeko ahalmen-urritasunerako Eleizbarrutietako ordezkariak bati ebazan joan dan zapatuz Madrilen heziketarako eta barri emoteko jardunakdian,  "ahalmen-urritasuna dabenakazko sentibera eta abegitsu dan sinodo-seneko Eleiza" gaiaren inguruan. Sergio Buiza ahalmen-urritasunerako arloko arduradun eta I. bikaritzako …
23.02.2023

Ebanjelizatzearen Eleizbarrutiko VI. Egitasmoari buruzko heziketa-saioa CECOrentzat

Aste honetan, Ebanjelizatzearen Eleizbarrutiko VI. Egitasmoari buruzko heziketa-saioa ospatu da ONCEren Bilboko lokaletan, Sergio Buiza I bikaritzako lurralde bikario eta ahalmen-urritasuna daben pertsonakaz eta pertsonentzat Bilboko Eleizbarrutian garatzen dan pastoraltzaren arduradunaren eskutik. Hogeta hamar lagun batu ziran, Buiza bera eta Jose Luis Achotegui CECO …

23.12.2022

Gotzainaren Gabon-agurra ezintasunen bat daben pertsonakaz

Bilboko gotzainak ezintasunen bat daben pertsonakaz batera zoriondu deuskuz Gabonak. Grabazinoa, abenduaren 3an, Desgaitasunaren Nazinoarteko Egunez, egin zan. Gotzainak, bere mezuan, gizarte zuzenago eta inklusiboagoa aldarrikatzen dau. Ezintasunen bat daben pertsonen agurrak osatzen dau Gabonetako zorion-agur hau.

Jarduerak

“Misiolariek bialtzen dabezan herrialdeetako hizkuntza ikasten daben lez, ezinbestekoak dira fedearen edukiak belarrietatik jasotzerik ez daben eta begietatik jaso behar dabezanakaz komunikatzen ikasi daien katekistak”. P. Jaume Clotet, abade klaretarra, XIX. gizaldia

Mundu isil honetan, beren-beregi dituan beharrizanek ezinbesteko arreta eskatzen dabenean, komunikazinorako oztopoak gainditu gura doguz eleiz alkartean, eta Barri Ona zabaltzeko bideak jarri. Gorrei zuzendutako Bilboko Eleizbarrutiko Pastoraltzak pastoral arreta eskaini gura dau parrokietako ohiko jardueretan, baina entzumen-urritasuna daben pertsonek ulertzeko eta adierazteko izan leikiezan zailtasunei egokituta. Eukaristia: zapatu guztietan (uztailean, abuztuan eta irailean izan ezik), arratsaldeko zazpietan, keinu-hizkuntzaz. Gorrak eta entzuten dabenak. Umeen eta gazteen katekesia, hilaren hirugarren zapatuz, arratsaldeko 5:30etatik 6:30etara. Ebanjelioaren azterketa: eguenez, arratsaldeko 5:30etatik 7:00eara. Gehiago jakiteko edo pastoral zerbitzuren bat eskatzeko (Lehenengo Jaunartzeko edo Sendotzako katekesia, Bateo edo ezkontzaren prestaketa, bisitak gaixoei, hileten ospakizunak…) hona jo:  

Sergio Buiza eguen edo zapatu arratsaldez, Santiako Eleiza Katedraleko lokaletan (Santiago plaza, 1. 48005 Bilbao)

Emaila: gorrenpastorala@bizkeliza.org

Ospakizunetan keinu-hizkuntza darabilen Espainiako parrokiak:

Diócesis ORIHUELA – ALICANTE

Parroquia Nuestra Señora de los Desamparados   Calle Gilberto Martínez, 47
03204 – Elche Domingos alternos a las 18:30 y otras celebraciones importantes que se realicen en la parroquia Tlfno: 966 641 010 Fax: 966 641 010

Diócesis BARCELONA

Parroquia de Santa Teresa del Niño Jesús
Vía Augusta, 68  c/ Benet Mercodé, 25 08006 – Barcelona Tlfno: 619 672 691 Sábados y Vísperas de fiesta, a las 18:30 Martes a las 20:00

Diócesis ASIDONIA – JEREZ

Parroquia San Francisco
Calle Corredera, 25 11402 – Jerez de la Frontera Tlfno: 654 982 891

Diócesis GRANADA

Parroquia de San Juan de Letrán
Calle San Juan de Letrán, 1 18012 – Granada Sábados, a las 19:30 Tlfno: 958 274 030

Diócesis MADRID

Parroquia Santa María del Silencio
Calle Bravo Murillo, 93 28003 – Madrid Tlfno: 915 546 236 Fax: 915 546 236 Sábados, a las 19:00 y domingos y festivos a las 12:00.

Diócesis S.C. de Tenerife

Parroquia de Santa Clara
Calle Anchieta, 1 38201 – La Laguna Sábados, a las 19:00

Diócesis S. C. de Tenerife

Parroquia de San Bartolomé
Plaza de la iglesia, s/n 38260 – Tejina Un domingo al mes, a las 13:00 Tlfno: 922 540 133

Diócesis Sevilla

Parroquia San Felipe Neri
Avda. Pino Montano, 21 41008 – Sevilla Viernes, a las 20:00 Tlfno: 954 407 730 Fax: 954 441 914

Diócesis Valencia

Parroquia de Santo Tomás y San Felipe Neri
Calle Conde de Montornés, 4 46003 – Valencia Domingos, a las 17:00 Tlfno: 963 923 383

Diócesis Bilbao

Parroquia de San Pedro Apóstol
Plaza San Pedro, 1 48014 – Bilbao Sábados, a las 19:00 Tlfno: 944 754 964

Itxi