Bizkeliza 5 Karidade eta Zuzentasunak 5 Ahalmen-Urritasunak 5 Desgaitasuna daben Pertsonen Eguneko Eukaristiaren zuzeneko emonaldia
28.11.2026

Desgaitasuna daben Pertsonen Eguneko Eukaristiaren zuzeneko emonaldia

Datorren abenduaren 3an ospatuko da Desgaitasuna daben Pertsonen Nazinoarteko Eguna eta Bilboko Eleizbarrutian gaur, azaroak 28, egingo da eleizkizuna 19:00etan, Santiago katedralean. Web orrialde honen bidez zuzenean jarraitu ahal izango da Kerman Lopez bikario nagusia buru dala ospatuko dan Eukaristia. 


Karidade eta Zuzentasunerako Eleizbarrutiko Ordezkaritzak, FRATER alkarteagaz (Desgaitasuna daben Pertsonen Ermandadea), Gor eta Gor-itsuen Pastoraltzagaz, CECO alkarteagaz (Espainiako itsu katolikoak) eta FEDE eta ARGIA alkarteagaz (Adimen- edo ezagumen-desgaitasuna eta buruko gaixotasuna daben pertsonak) batera, dei egin deusku gogoan izan dagiguzan desgaitasunen bat daben pertsonak eta eurakaz ospatu dagigun gure fedea. 

Desgaitasuna daben Pertsonen Nazinoarteko Eguna

www.bizkeliza.org