09-12-2024 Lunes, II semana - adviento
Bizkeliza 5 Eleizbarrutia 5 Arte-monumentuak

Arte-monumentuak

Bizkaiko ekonomia, XIX. mendeko azken herenera arte, ezegonkorra zanez, ez da erraza eliz arkitektura eta eskulturako ale asko eta aberatsik aurkitzea. Eskultura erromanikoaren barruan, Galdakaoko Andra Mari elizea da garrantzitsuena; ermitarik zaharrena Abrisketako San Pedro da, Arrigorriagan. Era berean, aitagarriak dira Zumetxagako San Migel ermita eta San Pelaio parrokia Bakion.
Estilo berekoak dira geroko eraikinetan barriro jarritako portadak (Fruizko San Salvador, Lemoizko Andra Mari, Artzentalesko Linaresko San Migel, Gautegiz-Arteagako Andra Mari, Balmasedako Kolitza mendiko San Roke eta San Sebastian, Orozkoko Olarteko San Bartolome eta Igorreko Santa Luzia) eta aurreko eraikin batzuetatik hartutako beste hondakin batzuk (leihoak, bataiarriak, e.a) dozenatik gora eliza edo ermitatan.

Bilboko SantiagoTenplu gotikoen artean, Bilboko Santiago, Lekeitioko Santa Maria, Bilboko San Antonio Abade, Gernikako Santa Maria eta Balmasedako San Severino nabarmentzen dira. Errenazimendurako trantsizino aldiko gotikoan, Gueñesko Santa Maria, Bermeoko Santa Eufemia, Erandioko Santa Maria eta Axpe-Busturiako Santa Maria dira aitagarriak. Aldi honetan harrizko gurutzadura ederrak eraiki ziran; Durangoko Kurutziagako kurutzea da adibiderik garrantzitsuena.

Errenazimenduan, XVI. mendean jasotako tenplu batzuk egitura arkitektoniko gotikoak dabez eta “euskal gotikoa” deitutakoaren barruan dagoz. Arte honen adierazle dira: Ondarroako Santa Maria, Mungiako San Pedro, Elorrioko Etxebarriako San Agustin eta Sortzez Garbia, Loiuko San Pedro, Ziortzako Kolegiatako eliza, Xemeingo Santa Maria, Zamudioko San Martin, Deustuko San Pedro, Portugaleteko Santa Maria, Begoñako Santa Maria, Atxuriko Gizakundea eta Abandoko San Bizente Martiria, Bilbon.

Barrokoan, Bilboko Joan Santuak eta San Nikolas, Lezamako Santa Maria, Karrantzako Santa Zezilia, e.a. nabarmentzen dira. Ezin doguz ahaztu dorre barroko ugari eta ederrak: esate baterako, Otxandioko Santa Maria, Iurretako San Migel, Elorrioko Sortzez Garbia, Bilboko San Antonio Abade, e.a.

Bermeoko Andra Mari, Larrabetzuko Andra Mari, Aldeacueva-Karrantzako San Bartolome, Iurretako San Migel eta Nabarnizeko Gorostizako Andra Mari nabarmendu daitekez eleiza neoklasiko lez.

Aldi garaikidean, XIX. mende amaieran, Bilboko Santiagoko dorrea eta fatxada eraikitzen da, Jesuiten Eliza-Egoitza, Bilboko San Frantzisko, e.a.

Lekeitioko erretaulaAzken aipamena, erretaula interesgarrienei buruz. Hispaniar-flandestar estiloaren barruan, Lekeitiokoa, Goikolegeako San Emeterio eta San Zeledoniorena eta Bilboko Museo Arkeologikoan dagoan Gizaburuagakoa nabarmentzen dira. Errenazimenduan, Portugaleteko Santa Maria, Galdakaoko Elexaldeko Andra Mari, Etxebarriako San Agustin, Ziortzako Santa Maria, Xemeingo Santa Maria eta Deustuko San Pedroko alboak aitatu daitekez; geroago, Durangoko Santa Maria, Zeberio, Elorrio, Turtzioz, Karrantza, Deustu, Zeanuri, e.a. Hirurogei erretaula interesgarritik gora aitatu daitekez barroko alditik, Ermukoa, Zornotzakoa, Elorriokoa nabarmenduz, eta neoklasikoan, Errigoitikoa, Begoñakoa eta Abandoko San Bizente Martiria dakarguz gogora.

Begoñako Andra Mari Basilika-elizei dagokienez, honeek dira: Bilboko Santiago (1819), Begoñako Andra Mari (1908), Lekeitioko Santa Maria (1884) eta Portugaleteko Santa Maria (1950). Era berean, Eusko Jaurlaritzak “interes artistiko edo monumentala” daben eraikintzat hartu ditu Elizbarrutiko eraikin erlijioso batzuk; beste batzuk izendapen hori jasotzeko bidean dagoz.

Era berean, Eusko Jaurlaritzak garrantzi artistiko eta monumentala autortu deutso hainbat eraikin erlijiosori eta autorpen hori jasoteko bidean dago beste hainbat.

2001ean, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak monumentutzat katalogatutako erretaulen zerrenda argitaratu eban (Abenduaren 19ko 273/2000 agindua).

Bizkaiko uria izan arren, Gasteizko Elizbarrutian dagoan Urduñan, Santa Maria eta San Joan (Familia Santua) elizak monumentu lez katalogatuta dagoz.

Gainera, parroki elizako Erretaula Nagusia, Antiguako Andra Maria elizakoa eta Josefinoen Ikastetxeko nagusia eta alboak.

Eraikin Erlijiosoak

Aulestia:

  • Iglesia parroquial de San Juan Bautista de Murélaga

Areatza (Villaro)

  • Iglesia parroquial de San Bartolomé

Bakio:

  • Ermita parroquial de San Pelayo

Balmaseda:

  • Iglesia parroquial de San Severino
  • Iglesia de San Juan del Moral

Bermeo:

  • Iglesia parroquial de Santa Eufemia
  • Iglesia de Santa María
  • Antiguo Claustro de San Francisco / Convento de San Francisco

Bilbao:

  • Catedral de Santiago Apóstol
  • Iglesia parroquial de los Santos Juanes
  • Iglesia parroquial de San Antón
  • Iglesia parroquial de San Nicolás
  • Iglesia parroquial de San Francisco de Asís

Busturia:

  • Iglesia parroquial de Santa María
  • Ermita del Santo Cristo

Durango:

  • Iglesia parroquial de Santa María de Uríbarri
  • Iglesia parroquial de Santa Ana

Elorrio:

  • Iglesia parroquial de Purísima Concepción

Galdakao:

  • Iglesia de Andra Mari

Getxo:

  • Iglesia parroquial de San Ignacio
  • Iglesia de Nuestra Señora del Carmen

Güeñes:

  • Iglesia parroquial de Santa María

Larrabetzu:

  • Iglesia parroquial de la Asunción
  • Iglesia parroquial de San Emeterio y San Celedonio (Goikolexea)

Lekeitio:

  • Iglesia parroquial de Santa María
  • Iglesia de San José
  • Convento de Santo Domingo

Markina:

  • Iglesia parroquial de Santa María y su cementerio
  • Colegiata de Zenarruza
  • Iglesia y convento del Carmen
  • Iglesia y convento de San José
  • Iglesia y convento de La Merced
  • Iglesia parroquial Santo Tomás de Bolívar

Otxandio:

  • Iglesia parroquial de Santa Marina

Plentzia:

  • Iglesia parroquial de Santa María Magdalena

Portugalete:

  • Iglesia parroquial de Santa María

Erretaulak

Amorebieta:

  • La Asunción de Nuestra SeñoraErretaula Nagusia-

Arteaga:

  • Santa María de Gautegiz -Erretaula Nagusia

Bermeo:

  • La Asunción de Santa María -Erretaulas S. Juan Bautista, Inmaculada-
  • Concepción, Ntra. Sra. del Rosario y S. José

Berriz:

  • San Juan Bautista -Erretaula Nagusia

Bilbao:

  • Santos Juanes -Erretaula Nagusia alboak-
  • San Nicolás de BariErretaula Nagusia eta La Piedad, S. Blas, S. José-
  • Crispín y Crispiniano

Durango:

  • Santa María de Uríbarri -Erretaula Nagusia

Elorrio:

  • Purísima Concepción -Erretaula Nagusia

Ermua:

  • Santiago -Erretaula Nagusia

Galdakao:

  • Andra Mari de Elexalde -Erretaula Nagusia

Goikolexea:

  • Santos Emeterio y Celedonio -Erretaula Nagusia

Gordexola:

  • San Juan Degollado -Erretaula Nagusia

Güeñes:

  • Santa María -Erretaula Nagusia

Lekeitio:

  • La Asunción de Nuestra Señora -Erretaula Nagusia Tríptico de la Pasión-

Markina:

  • La Asunción de Nuestra Señora -Erretaula Nagusia
  • Convento de Nª. Sª. del Carmen -Erretaula Nagusia alboak

Portugalete:

  • Santa María -Erretaula Nagusia

Zeanuri:

  • La Asunción de Nuestra Señora -Erretaula Nagusia

Zenarrutza:

  • La Asunción de Nuestra Señora -Erretaula Nagusia

Bizkaiko uria izan arren, Gasteizko Elizbarrutian dagoan Urduñan, Santa Maria eta San Joan (Familia Santua) elizak monumentu lez katalogatuta dagoz. Gainera, parroki elizako Erretaula Nagusia, Antiguako Andra Maria elizakoa eta Josefinoen Ikastetxeko nagusia eta alboak.

itxi