Barriak
Erakusketa 'mugan' dagozan artelanakaz
Bilboko Eleiz Museoak sute, abandonu eta lekualdatzeen ostean bizirik irautea lortu eben artelanei buruzko erakusketa zabalduko dau bihar -urriak 8, eguena-, 10:30etan. Inaugurazino ofiziala barrikuz izango da, goizeko hamarretan, Begoña Ibarra Kulturarako Bizkaiko Foru Aldundiko zuzendaria eta Raquel Cilla Eleiz Museoko zuzendaria bertan dirala.
Langile Pastoraltzaren deia lan eta etxebizitzari lehentasuna emoteko
"Eleiza Gizalegezko Lanaren alde" ekimenetik dei egin jako kristau alkarteari urriaren 7an, "Bazterketaren aurrean, gizalegezko lana" goiburuaren haritik ospatuko dan Gizalegezko Lanaren aldeko Munduko Egunagaz bat egin dagian.
Gotzainak emongo deutsoe hasiera Eleizaren Sostenguari buruzko Jardunaldiei
Eleizaren Sostengurako Idazkaritzako aurreko arduraduna izan zan On Joseba Segura Bilboko gotzainak be jardungo dau Sostengurako Espainiako Gotzainen Batzarreko (EGB) V. Jardunaldietan. Madrilen izango dira urriaren 8 eta 9an.
Otxarkoagako ikasleek SEAT 600 autoa zirkulazinoan jarri dabe
Erabat hondatuta heldu zan tailerrera eta, hiletako lanaren ostean, bere sasoian izan eban distira berreskuratu Ibilgailuen Mantentze-lanetarako Otxarkoaga ikastegiko Gradu ertaineko ikasleek 1970eko SEAT 600 bat barriztatu dabe.
"Mufungaren Adiskideak" fundazinoak Kongoko EDan bizi izandako esperientzia azalduko dau
'Mufungaren Adiskideak fundazinoko kideek joan dan maiatzean Kongoko Errepublika Demokratikora egin eben bidaiaren inguruko berbaldia eskeiniko dabe bihar -urriak 6, martitzena-, 19:00etan, Bilboko Abandoko San Bizente Martiria parrokiako Bengo Leku lokaletan.
Astekoak, asteko barrien laburpena
Astekoak, astean zehar bizkeliza-org webean argitaratutako barri nagusien ikus-entzunezko laburpena.
'BIzkaia isilik' ekimenaren 10. urteurrena
Bihar -urriak 4, domeka-, aurton "Txikien honeetariko bati be" goiburuaren haritik ospatuko dan Etorkin eta Errefuxiatuaren Munduko Eguna dala-eta, Eukaristia ospatuko da Deustuko San Pedro eleizan, 17:30etan, eta, bide batez, afrikar, latinoamerikar, txinatar eta filipinar alkarteen kulturarteko ospakizunei hasiera emongo jake. Gainera, Bizkaia isilik bilkuren 10. …
Bizkaiko diakonoak gotzainagaz batzartu dira
Bilboko eleizbarutiko diakonoak On Joseba Segura gotzainagaz batzartu ziran atzo, datorren domekaz, urriak 4, ospatuko dan Diakonotzaren XII. Eguna dala-eta. Aurtengo jardunaldia Frantziskotar Jubileu Urtearen testuinguruan ospatuko da.
Alkartuta bide egitera dei eginez ekin deutso kurtsoari Alkarren Barri aldizkariak
«Alkartuta», hau da, alkarregaz, goiburua gailentzen da Alkarren Barri Bilboko Eleizbarrutian argitaratzen dan aldizkariaren kurtsoko lehenengo alean. Azalean, joan dan irailaren 26an, Goazen ekitaldia zala-eta, Durangon batu zan jentetza agertzen da. Aldizkaria eskuragarri da multimedia edukiagaz.
Gaur, kurtsoko lehenengo 'Bizkaia isilik' bilkura
Udako etenaldiaren ostean, 'Bizkaia isilik' bilkurei ekingo deutse barriro gaur, irailak 30. Bilkurak 19:30etan izango dira, ohiko lekuetan: Bilbon, Arriaga antzokiaren plazan eta Ibarrekolandako plazan; Galdakaon, Iturrondo plazan (lekukotasun-bilkura); Durangon, Andra Mari eleizpean; Balmasedan, San Severino plazan; Portugaleten, Gregorio Uzkiano kalean; Barakaldon, Bide …
"El reloj de la familia" se pone en marcha
Una exposición con obras `al límite´
Pastoral Obrera llama a poner el trabajo y la vivienda en el centro
El obispo abre las Jornadas de Sostenimiento de la Iglesia
El alumnado de Otxarkoaga pone en circulación un SEAT 600
La Fundación "Amigos de Mufunga" comparte su experiencia en RD del Congo
Astekoak, resumen de la semana
Astekoak, es resumen de la semana en formato audiovisual, y recoge las noticias más significativas publicadas en bizkeliza.org



