Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Bisita gidatuak Galdakaoko Andra Mari eta Santurtziko San Jurgi eleizetara
25.11.2026

Bisita gidatuak Galdakaoko Andra Mari eta Santurtziko San Jurgi eleizetara

Orain dala hilabete batzuk hasi ziran Galdakaon Andra Mari eleizara, "herriko ondarearen barruan benetako harribitxia dan eraikina,  bisita gidatuak egiten. Udalak eta Andra Mari eleizak alkarregaz antolatu dabe ekiena eta, etenaldi laburraren ostean, barriro egingo dabez bizitan hilaren azken domekaz, 1100etan -hurrengoa, azaroaren 29an-. Doako bisitak dira eta ez da nahitaezkoa aurretik izena emotea. Nahikoa da eleizara hurreratu eta jardueraz gozatzea. Beste alde batetik, lehenengo zikloaren arrakasta ikusita, Santurtziko Udalak, Enkarterriko museoagaz eta San Jurgi parrokiagaz batera, bisita gidatu barriak antolatu ditu agirietan lehenengo aldiz 1075ean aitatzen dan tenpluan 2025 eta 2026an egindako indusketetara.

Galdakao

Galdakaoko Andra Mari eleizara ordubete inguruko bisita gidatua egingo da, tenpluaren xehetasunik nabarmenenak ikusteko, besteak beste, aurrealde erromaniko gotikoa, XII. gizaldiko jatorrizko kanpantorrearen arrastoak, erretaula errenazentista eta Andra Mariaren eskultura erromanikoa, Euskal Herrian iraun dauan Ama Birjinaren irudi erromaniko bakarretakoa. Hurrengo bisitak: azaroak 29 eta abenduak 27.

Galdakaoko Andra Mari eleiza
Galdakaoko Andra Mari eleiza

Santurtzi

Jesus Muñiz Petralanda euskal ondare erlijiosoaren ikertzaile entzutetsuak gidatuko ditu bisitak, gaurtik hasi -azaroak 25- eta domekara arte -azaroak 29.

Izena emotea:

  • Santurtziko turismo-bulegoagaz hartu-emonean jartzeko: 94 483 94 94

  • Santurtziko turismo-bulegoagaz hartu-emonean jartzeko emaila: turismo@santurtzi.eus

Hauxe da egutegia:

2026ko azaroa

Egunak

Azaroak 25, eguaztena

Azaroak 26, eguena

Azaroak 27, barikua

Azaroak 28, zapatua

Azaroak 29, domeka

Ordutegiak

18:00-19:00 (gaztelaniaz)18:00-19:00 (gaztelaniaz)18:00-19:00 (gaztelaniaz)10:00-11:00 (euskeraz) – 11:00-12:00 (gaztelaniaz)10:00-11:00 (gaztelaniaz) -11:00-12:00 (gaztelaniaz)
Indusketak San Jurgi eleizan

Indusketak:

Indusketen ondorioz, IX. eta XII. gizaldi bitartekoa izan daiteken harlauzazko hilobia agertu da, eta zutoinak sartzeko zuloak, bizileku edo ekoizpenerako leku izan eitekearen zantzu, gotiko berantiareko (1470-1530) eleizaren askotariko osagaiak -egiturak, kaperak, kapitelak…- eta XIX. gizaldiaren hasierako eraikinei lotutako askotariko egiturak. Gainera, alkarren gainean jarritako hainbat alditako ehorzketak dokumentatu dira, eta elizaren kanpoaldeko kanposantu zaharrarenak -denporaren buruan tenpluaren barrualdean txertatu zan- emoten dben arrastoak. Azterketa antropologikoa egin da eta Santurtziko antxinako biztanleen inguruko argibideak atara dabez.

Horri esker, gaur egun, geroko azterlanek gehitu daikienaren zain, eleiza erromanikoa (XIII. gizaldia) egoala baieztatu daiteke -lehendik ezagutzen dan tinpanoari esker-, beste bat gotikoa (XV. gizaldia) eta geroagokoa, barrokoa (XVII-XVIII gizaldiak), hainbat barritze izan ondoren, gaur arte iraun dauana.

www.bizkeliza.org

Galdakaoko Andra Mari eleiza

Hemen argitaratuta: Lehenengo Orrialdea

Honan etiketatuta: Ondarea, Parrokiak