Barriak
Etiquetado como: Ondarea
Marinelei lotutako zin-oparirik zaharrena Muskizeko ermita baten dago
Bizkaiko ermitek arte eta debozinoari lotutako ondarearen benetako bitxiak gordetzen dabez; asko eta asko altxor ezezagunak, esate baterako marinel-inguruko zin-oparirik zaharrena, Muskizen, Pobeñako Sokorruko Andra Mari ermitan dagoana. Pieza berezi honen inguruko artikulua jaso dau Alkarren Barri aldizkariaren azken aleak.
Aste Santuan, bisita gidatuak Elorrion
Elorrioko udalak antolatuta, Aste Santuan bisita gidatuak egingo dira herrian, historia eta kultur ondarea ezagutzeko. Apirilaren 2 eta 6 bitartean egingo diran bisitaldiak gaika egingo dira ibilbide desbardinakak, euskeraz zein gaztelaniaz. Parte hartu gura dabenek lekua gorde edo argibide gehiago eskatu daikie 946 820 164 edo 688 776 270 telefonoetako batera deituz edo …
Bisita gidatuak Galdakaoko Andra Mari eleizara, hilaren azken domekaz
Azaroaren 30etik hasita, bost bisita dagoz progamatuta Galdakaoko Andra Mari eleizara, "herriko ondareko harribitxietako batera", udalak eta Andra Mari eleizak antolatuta. Ekainera arte izango dira, hilaren azken domekaz, 11:00etan -hurrengoa, datorren domekaz, hilak 28-. Doakoak dira eta ezinbestekoa da izena emotea. Nahikoa da eleizara joan eta jardueraz gozatzea.
35 kilometroko ibilbidea Zeanuriko 19 tenpluak bisitatzeko
Bihar ospatuko da Zeanurin ermitaz ermita egiten dan ibilaldia. 1988an Joko Alai Kirol Alkartearen eskutik sortu zan eta harrezkero natura eta ibilaldi luzeak gogoko dabezanen urteroko ezinbesteko hitzordu bihurtu dan oinezko ibilbide honen hogeta hamaseigarren ekitaldia ospatuko da.
Arteagan kanpaina jarri da martxan San Lorentzoren irudi gotikoa berreskuratzeko
"Salbatu daigun San Lorentzo!" kanpaina jarri dabe martxan Arteagako parrokian. Horren bitartez, 600 urte inguru eta 90 zentimetroko altuera dituan San Lorentzoren eskultura gotikoa sendotu egin gura dabe, izan be, gaur egun pipiaren eraginez oso kaltetuta dago.
Abandoko San Bizente Martiria parrokiako organoa barriztatzen dihardue
Orain dala hilabete batzuk Bilboko Abandoko San Bizente Martiria parrokiak organoa barriztatzeko egitasmoari ekin eutsan. Arduradunen esanetan, "organoaren egoera hala-moduzkoa" zalako. Parrokiak Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Bilboko Eleizbarrutiaren laguntza dau egitasmo honetan eta 2025eko udarako amaitzea da asmoa.
“Open" ekimenak barriro zabalduko dituBilboko eraikinen ateak
Gaur hasi eta datorren domekara arte -urriak 6-, Open House jaialdia ospatuko da (zortzigarren ekitaldi honetatik aurrera, "Open" deituko da). "Arkitekturen jaialdia" goiburuaren haritik ospatuko dan ekitaldian, uribilduko 70 eraikin eta leku esanguratsu bisitatzeko aukeraz gainera, beste hainbat jardueratan parte hartzeko abagunea eskainiko da. Besteak beste, Eleiz Museoa, …
Bizkaiko burdinaren 'madarikazinoa', munduko onena
Komunikabideetarako Eleizbarrutiko sailak bideoa argitaratu dau Alberto Santana historialariak joan dan astean Bilbon ospatu ziran Eleizaren Kultur Ondarearen XLII. Jardunaldiei hasiera emon eutsen ekitaldian eskaini eban berbaldiagaz. Kultur Ondarerako Bizkaiko Foru Aldundiko Zerbitzu-buruak interes handiko zehaztasunak emon ditu aurkezpenean. Besteak beste, San Anton eleiza …
"Bilbao, gaur egungo arte erlijiosoak izan beharko leukenaren eredu da"
Gaur goizean emon deutse amaiera joan dan martitzenez Bilbon hasi ziran Eleizaren Kultur Ondarearen XLII. Jardunaldiei. Pablo Lopez Raso Madrileko Francisco Vitoria Unibertsitateko Komunikazino-fakultateko katedradunak betiko eleizetan eta oinplano barriko eleizetan txertatutako arte garaikidearen inguruko berbaldi bi eskaini ditu. Pablo Delclaux Ondarerako Gotzainen …
"Guggenheim museoa lagungarri izan da etorkizunean konfiantza izateko"
Aste honetan, Kultur Ondarerako Espainiako Gotzainen Batzarreko Gotzain Azpibatzordeak sustatzen dituan Eleizaren Kultur Ondarearen XLII. jardunaldiak ospatzen ari dira Bilbon, 25 Eleizbarruti inguruko ordezkariakaz. Atzo, Juan Ignacio Vidarte Bilboko Guggenheim Museoko zuzendariak jardun eban, besteak beste, eta uriburuko haibat leku bisitatu eben, esate baterako, …
Lan-kanpamentua Berrizen, 16 urtetik gorako gazteentzat
Berrizko Mesedetako Misiolariek (BMM) lan-kanpamentua antolatu dabe aurton be, 16 urtetik gorako gazteentzat. Arduradunen esanetan, "zerbitzu, bizikidetza eta norbere hazkunderako jarduera" izango da, hain zuzen be ekainaren 28tik uztailaren 4ra. Leku batzuk geratzen dira. Gehiago jakiteko eta izena emoteko: hemen.
Kurtsoaren amaiera eleizbarrutiko Seminarioan
Joan dan barikuz, ekainak 19, kurtsoko azken ekitaldia izan zan Bilboko eleizbarrutiko seminarioan. On Joseba Segura eleizbarrutiko gotzaina buru zala egin zan ekitaldiri hasiera emoteko, Ignacio Fernandez errektoreak kurtsoko oroitza-txostena aurkeztu eban, urteko une gogoangarriak nabarmenduz, besteak beste, abadegaiak Iruñara lekualdatzea ikasketak egitera.
Astekoak, asteko barrien laburpena
Astekoak, asteko barri nagusien ikus-entzunezko laburpenak bizkeliza.org webean argitaratutako barri nagusiak jasotzen ditu.
Erlejinoen arteko hartu-emona, jasangarritasuna eta ekologia irakasle izango diranen heziketan
Ekainean aurrera goazala, ikasturtea amaitzen ari da ikastegi guztietan. Begoñako Andra Mari Irakasleen Eskolan (BAM) egindako balantzean, zera nabarmendu dabe: "seihilekoan oinarri izan diran hazkunde pertsonala eta aniztasunaren errespetua".
Arratiako parrokiak Urkiolara doaz erreguteak egitera
Arratiako parrokietatik erromesaldia egingo da bihar Urkiolako santutegia. Artea, Zeanuri, Lemoa, Ubidea, Bedia, Areatza, Igorre, Dima eta Arantzazuko 200 fededun inguru batuko da bihar "Enbor beretik, hosto anitz" goiburua ardaztzat hartura.
Jardun gura dozu boluntario lez San Frantzisko auzoan?
"Sanfran Intercultural" gazteentzako (18 urtetik gorakoak) esperientzia da. San Frantzisko auzoan egingo da uztailaren 11 eta 19 bitartean. Kultura eta errealitate anitzetako pertsonen bizilagun izango dira, askotariko gizarte egitasmo eta tailerretan parte hartuko dabe, taldean gogoeta egin eta munduari, eta euren buruari" begiratzeko era barria atzeman.
Dolores Sopeña Institutuko alkarteak amaiera emongo deutse 125. urteurrena ospatzeko ekitaldiei
Doloares Sopeña Institutu Katekistak kapitulu historikoari amaiera emongo deutso Bilbon. 1901etik aurrera langileen familien eta ahulezizko pertsonen ondoan jardun dauan alkarte erlijiosoak agurreko Eukaristia ospatuko dau bihar arratsaldeko bost eta erdietan, Karmengo Ama eleizan, On Joseba Segura gotzaina buru dala. Eleizkizunak amaieta emongo deutso Institutuak Bilbon burutu dauan 125 urteko ibilbideari.
Bakion, omenaldia Txabi Ikobaltzetari
Datorren domekaz, ekainak 21, Bakion omenaldia egingo deutsoe Francisco Javier Ikobaltzeta "Txabiri", erretiroa hartuko dauala-eta. Gamizen be autorpena eta esker ona adierazoko deutsoez irailaren 19an.
Eleizbarrutiak aitzindari lez jarraitzen dau gardentasunean
Bilboko eleizbarrutia Espainiako eleizbarrutirik gardenenen artean kokatu da barriro be, Sello Infoparticipa 2025 dalakoan %100eko puntuaketa jasotzean. Autorpen hau Bartzelonako Unibertsitate Autonomoak (BUA) emoten dau, eleiz erakundeen web orrialdeetan argitaratutako barrien kalitate, irisgarritasun eta gardentasuna ebaluatuz.
Bilboko eleizbarutiko Monumentuen katalogoa Arratiara heldu da
Ekainaren 26an, Bizkaian bultzatu izan dan eleiz ondarearen inguruko dokumentazino-egitasmorik handienetakoaren jentaurreko aurkezpena egingo da Zeanuriko Andra Mari eleizan: Bilboko Eleizbarrutiko Monumentuen Katalogoa (BEMK). Oraingoan, Arratia eskualdeko eraikinen ingurukoak jaso dira.



