Barriak

Etiquetado como: Ondarea

26.06.2024

"Gure Eleizen tradizinoaren ondarea gorde eta zabaltzea, jarrera modernoa da"

Estatuko 25 Eleizbarruti inguruk parte hartzen dihardu atzotik Kultur Ondarearen XLII. Jardunaldietan. Deustuko Unibertsitateko ospakizun-aretoan emon jaken hasera jardunaldiei Juan Jose Etxeberria Unibertsitateko errektorea, On Joseba Segura Bilboko gotzaina, Joan Maria Aburto alkatea, Lexuri Arrizabalaga Kultur diputatua eta Mons. Francisco Jose Prieto Santiago de …

15.06.2024

Ondare kultural erlijiosoari buruzko jardunaldiak ospatuko dira Bilbon

Kultur Ondarerako Espainiako Gotzainen Batzarreko Gotzain Azpibatzordeak sustatuta, Eleizaren Kultur Ondareari buruzko XLII. Jardunaldiak ospatuko dira. Aurtengo ekitaldian, honako gai hau landuko da: "Ondare kultural erlijiosoa, ohitura, modernitatea eta jasangarritasuna".

20.10.2023

Arrieta, Agate Donea, Santa Marina eta Munarri, Ondarearen Jardunaldietan

Urrian ospatzen ari dira Ondarearen Europako XXIII. Jardunaldiak Bizkaian. "Ondarea bizirik, patrimonio vivo, patrimonio inmaterial", goiburuaren haritik, Bizkaiko Foru Aldundiak, aurton, kultur egitarau zabala garatzen dihardu. Esate baterako, 152 dira egindako proposamenak eta 257 jardueratan -berbaldi eta solasaldiak, erakusketak, aspaldiko lanbideen erakusketak, bisita …

28.09.2023

Zortzi Eleizbarrutik ondare kultural eta erlijiosoa sustatzeko egitasmoa aurkeztu dabe

Bilboko Eleizbarrutiak eta estatuko beste zazpik "Ibilaldia 4.0 Erdi Arora" egitasmoa aurkeztu deutse Turismo, Industria eta Merkataritza Ministerioaren "Turismo esperientziak" egitarauari. Europar Batasunetik datozan Next Generation funtsetatik ordainduko da. Miloe bat euro eskatu da egitasmoa garatzeko. Ondare kultural erlijiosoa era barri eta eskuragarrian erakutsi gura …

25.09.2023

Eleizbarrutiko erakundeak Ondarearen Europako Jardunaldietan

"Ondarea bizirik, patrimonio vivo, patrimonio inmaterial", goiburuagaz aurkeztu ditu Bizkaiko Foru Aldundiak Ondarearen Europako Jardunaldien XXIII. ekitaldia BIzlaian. Kultur ekitaldiok urrian ospatuko dira, askotariko ikuskizunak eskainiz: ibilaldi gidatua Santa Agedara, berbaldi-kontzertua Begoñan organo-kontzertu bat zelan prestatzen dan ikusteko edo tailer-berbaldia …

28.02.2023

Romañako San Pedro eleizako Maitasun Ederraren Ama Birjinaren erretaula barriztatu dabe

Turtzioseko Romañako San Pedro eleizak 500. urteurrena ospatu eban 2021ean eta, orain, erretaula barriztatu dau. Gaur egungo eleiza, aurreko eraikinaren osoko berreraikuntza da. Prozesu luzea izan zan, eleiztarrek tenplu esanguratsuaren aldeko apustu handia egin ebalako, hau da, sasoi haretan Enkarterrietan jasoten ziharduen handienetakoa eraikitzea pentsatu eben, Juan Manuel …

23.02.2023

'Quinta parroquia' deitutakoak torreetako bat barriztatu dau

Bilboko Asisko San Frantzisko parrokian (Quinta parroquia), ezkerreko torrea barriztatzeko lanak amaitzen dihardue.

Barri-bilatzailea
-(r)en araberako bilaketa “...” Aurkitu dira 2586 Emaitzak.
-(r)en arabera ordenatu
Emaitzak orrialdeka
22.06.2026

Lan-kanpamentua Berrizen, 16 urtetik gorako gazteentzat

Berrizko Mesedetako Misiolariek (BMM) lan-kanpamentua antolatu dabe aurton be, 16 urtetik gorako gazteentzat. Arduradunen esanetan, "zerbitzu, bizikidetza eta norbere hazkunderako jarduera" izango da, hain zuzen be ekainaren 28tik uztailaren 4ra. Leku batzuk geratzen dira. Gehiago jakiteko eta izena emoteko: hemen.

22.06.2026

Kurtsoaren amaiera eleizbarrutiko Seminarioan

Joan dan barikuz, ekainak 19, kurtsoko azken ekitaldia izan zan Bilboko eleizbarrutiko seminarioan. On Joseba Segura eleizbarrutiko gotzaina buru zala egin zan ekitaldiri hasiera emoteko, Ignacio Fernandez errektoreak kurtsoko oroitza-txostena aurkeztu eban, urteko une gogoangarriak nabarmenduz, besteak beste, abadegaiak Iruñara lekualdatzea ikasketak egitera.

21.06.2026

Astekoak, asteko barrien laburpena

Astekoak, asteko barri nagusien ikus-entzunezko laburpenak bizkeliza.org webean argitaratutako barri nagusiak jasotzen ditu.
20.06.2026

Erlejinoen arteko hartu-emona, jasangarritasuna eta ekologia irakasle izango diranen heziketan

Ekainean aurrera goazala, ikasturtea amaitzen ari da ikastegi guztietan. Begoñako Andra Mari Irakasleen Eskolan (BAM) egindako balantzean, zera nabarmendu dabe: "seihilekoan oinarri izan diran hazkunde pertsonala eta aniztasunaren errespetua". 

19.06.2026

Arratiako parrokiak Urkiolara doaz erreguteak egitera

Arratiako parrokietatik erromesaldia egingo da bihar Urkiolako santutegia. Artea, Zeanuri, Lemoa, Ubidea, Bedia, Areatza, Igorre, Dima eta Arantzazuko 200 fededun inguru batuko da bihar "Enbor beretik, hosto anitz" goiburua ardaztzat hartura. 

18.06.2026

Jardun gura dozu boluntario lez San Frantzisko auzoan?

"Sanfran Intercultural" gazteentzako (18 urtetik gorakoak) esperientzia da. San Frantzisko auzoan egingo da uztailaren 11 eta 19 bitartean. Kultura eta errealitate anitzetako pertsonen bizilagun izango dira, askotariko gizarte egitasmo eta tailerretan parte hartuko dabe, taldean gogoeta egin eta munduari, eta euren buruari" begiratzeko era barria atzeman.

17.06.2026

Dolores Sopeña Institutuko alkarteak amaiera emongo deutse 125. urteurrena ospatzeko ekitaldiei

Doloares Sopeña Institutu Katekistak kapitulu historikoari amaiera emongo deutso Bilbon. 1901etik aurrera langileen familien eta ahulezizko pertsonen ondoan jardun dauan alkarte erlijiosoak agurreko Eukaristia ospatuko dau bihar arratsaldeko bost eta erdietan, Karmengo Ama eleizan, On Joseba Segura gotzaina buru dala. Eleizkizunak amaieta emongo deutso Institutuak Bilbon burutu dauan 125 urteko ibilbideari. 

17.06.2026

Bakion, omenaldia Txabi Ikobaltzetari

Datorren domekaz, ekainak 21, Bakion omenaldia egingo deutsoe Francisco Javier Ikobaltzeta "Txabiri", erretiroa hartuko dauala-eta. Gamizen be autorpena eta esker ona adierazoko deutsoez irailaren 19an.

16.06.2026

Eleizbarrutiak aitzindari lez jarraitzen dau gardentasunean

Bilboko eleizbarrutia Espainiako eleizbarrutirik gardenenen artean kokatu da barriro be, Sello Infoparticipa 2025 dalakoan %100eko puntuaketa jasotzean. Autorpen hau Bartzelonako Unibertsitate Autonomoak (BUA) emoten dau, eleiz erakundeen web orrialdeetan argitaratutako barrien kalitate, irisgarritasun eta gardentasuna ebaluatuz.

16.06.2026

Bilboko eleizbarutiko Monumentuen katalogoa Arratiara heldu da

Ekainaren 26an, Bizkaian bultzatu izan dan eleiz ondarearen inguruko dokumentazino-egitasmorik handienetakoaren jentaurreko aurkezpena egingo da Zeanuriko Andra Mari eleizan: Bilboko Eleizbarrutiko Monumentuen Katalogoa (BEMK). Oraingoan, Arratia eskualdeko eraikinen ingurukoak jaso dira. 

Emaitzak orrialdeka