27-04-2024 Sábado, IV semana - pascua
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Zortzi Eleizbarrutik ondare kultural eta erlijiosoa sustatzeko egitasmoa aurkeztu dabe
28.09.2023

Zortzi Eleizbarrutik ondare kultural eta erlijiosoa sustatzeko egitasmoa aurkeztu dabe

Bilboko Eleizbarrutiak eta estatuko beste zazpik "Ibilaldia 4.0 Erdi Arora" egitasmoa aurkeztu deutse Turismo, Industria eta Merkataritza Ministerioaren "Turismo esperientziak" egitarauari. Europar Batasunetik datozan Next Generation funtsetatik ordainduko da. Miloe bat euro eskatu da egitasmoa garatzeko. Ondare kultural erlijiosoa era barri eta eskuragarrian erakutsi gura da, dalako ondare hori bisitatu daienek esperientzia desbardina bizi daien eta, batez be, ondare horren askotariko adierazpenak zergaitik eta zertarako sortu ziran ulertu daien.

Jakintza-arlo askotako adituez -abokatuak, historialariak, artxibo eta museoetako zuzendariak, ondarerako arduradunak, turismoaren pastoraltzako arduradunak, teologoak…- taldeak prestatu dau “Ibilaldia 4.0 Erdi Arora”. Bilboko Eleizbarrutia da buru eta honeek be parte hartzen dabe: Toledo, Granada, Gurgos eta Iruña-Tuterako artxidiozesiak eta Plaslencia, Jaka eta Barbastro-Monzoneko eleizbarrutiak. Autonomia Erkidego horreetako hamabost kokapenetan esku-hartzea pentsatu dabe.

San Anton

Bilboko Eleizbarrutiari dagokionez, Bilboko San Anton eleizara egiten dan bisita aberastu egin gura da, ahalik eta bisita erakargarriena izan daiten adin guztietako jentearentzat eta parte hartu daien guztiek eleiza honek izan dauan bilakaera eta Bilbao uribilduaren eraketan, eguneroko bizitazan eta askotariko ogibideetan izan dauan eragina ezagutu daien. Ondaregure S.L enpresa (Bilboko Gotzaitegiak, Bizkaiko Eleizaren Historia Artxiboak, Eleiz Museoak eta Butz Lan Consultingek osatuta) arduratuko da egitasmoaren kudeaketaz eta etorkizunean be antzeko egitasmoak garatzeko prest legoke.

“Ibilaldia 4.0 Erdi Arora” ereduzko egitsmoa da. Teknologia jasangarriaz baliatzen da, puzzle bat balitz lez, Erdi Aroko eta transizinotik Errenazimenturainoko askotariko alderdiak erakusteko: espiritualtasuna, nortasuna, urigintza eta landa-eremuaren eraketa, artea, ogibideak, jaiak, usadioak eta eguneroko bizitza.

San Anton
San Anton

Frantzisko Aita Santuaren  Laudato si entziklikaren helburuei lotuta, jasangarritasun ekonomiko, sozial eta ingurumenekoa da egitasmoaren ezaugarri nagusienetakoa. Gainera, lekuko garapena eta ondarea jasoten daben inguruak berreskuratu gura dira, lurraldeen buztartzean izan eben egitekoa eguneratuz.

Honi lotutako barriak:

Por parte de nuestra Diócesis, la iglesia de San Antón participará en el prouecto por aprte de la Dió