26-02-2024 Lunes, II semana - cuaresma
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Txemi Santamariaren berbaldia, fede-ibilbidean lagun egiteari buruz
28.09.2023

Txemi Santamariaren berbaldia, fede-ibilbidean lagun egiteari buruz

Aitak eta amak eta katekesiari lotutako hainbat lagun batu zan atzo arratsaldez Gernikako Andra Mari parrokiako lokaletan Txemi Santamariaren berbaldia entzuteko. Santamaria heziketaren arloko arduradun da LAGUNGO Familia eta banakako terapian espezializatuta dagoan Bilboko Eleizbarrutiko zerbitzuan. Erakunde horrek "laguntza emoten deutse familiei eta norbanakoei terapiaren, biderapenaren, bitartekotzaren eta familiako arazoen tratamentuaren bidez".

Fedea doe eta egiteko lez aurkeztuz. Santamariak argibideak emon ebazan familiei otoitz-etxe, alkartasunerako esparru eta ospakizunerako leku izaten laguntzeko. Horretarako ezinbestekoa da gure bizitzako erritmo eroa alde batera itzi eta isiltasunari, Jainkoari eta senideen arteko solasari leku eginez.Parrokiatik nabarmendu dabenez, “ekimen egokia izan da eta aurrerantzean be holako aukerak izatea espero dogu”.

Un momento de la charla de Txemi Santamaría, ayer en Gernika.