28-04-2024 Domingo, V semana - pascua
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Zatoz, gaur, Indautxura, bidezko merkataritzaren azokara
28.09.2023

Zatoz, gaur, Indautxura, bidezko merkataritzaren azokara

"Bidezko merkataritzak on egiten deutso mundu osoari" goiburuaren haritik gaur ospatuko da Indautxu plazan, 17:00etatik 20:00etara, bidezko merkataritzaren azoka. Gai honen inguruan sentiberatasuna bizteko hainbat jarduera izango da, besteak beste: antzerkia, ipuin-kontalaria, munduko jolasak, kontsumo arduratsu eta jasangarrirako produktuen salmenta, argibide-mahaiak eta dastatzeak. Honeek parte hartuko dabe:  Proclade- Yanapay, Adeco alkartea, Setem Hego Haizia, Oxfam Intermon, Kidenda eta Vicente Ferrer Fundazinoa.

Bilboko Udalak, Bidezko Merkataritzarako Bizkaiko Sareagaz batera, jarduera hau antolatu dau. Hasiera batean, azoka hau maiatzerako progratuta egoan, bidezko merkataritzaren astearen barruan, baina eguraldi txarraren eraginez, bertan behera itzi behar izan eben eta gaur arte atzeratu.

Bidezko merkataritzako produktuek laneko eskubideak, giza eskubideak errespetatzea eta langileei soldata duinak eta baldintza egokiak emotea bermatzen dabe. Umeen esplotazinoa debekatzen dabe, genero-bardintasunaren alde egiten dabe eta lurra eta inguru naturala errespetatzen daben teknikez baliatzen dira ekoizteko. Kafea, kakaoa, azukrea, tea edo arropak dira merkataritza-eredu honen produkturik esanguratsuenak. 60ko hamarkadan sortu zan eta 70 herrialde baino gehiagotara hedatuta dago.

www.lesientabienatodoelmundo.org web interaktiboaren bidez herritarrek gehiago jakiteko eta ekimenean parte hartzeko aukera daukie.

BIdezko merkataritzaren kale-izendegia

Azokan, bidezko merkataritzako produktuen salmentarako lekuen mapak banatuko dira. Kale-izendegi hau, paper-euskarrian eta euskarri digitalean eskuratu daiteke. Bertan, Hegoaldeko herrialdeen mesederako izango den kontsumo arduratsuaren aurrean herritairren sentiberatasuna bilatzen dauan izen honi atxikitako gitxienez hiru produktu eskaintzen dabezan 80 denda, jatetxe eta taberna jasoten dira.Hamahiru langilek eta 151 boluntariok -gehienak emakumeak- jarduten dabe bidezko merkataritzako erakundeotan.

Erakusketa Abandon

Urriaren 4tik 18ra, Estación Abierta de Adif” egitarauaren barruan, erakusketa jarriko dabe Bilboko Abandoko tren-geltokian. “Ahaldunduta. Bidezko merkataritzako emakumeak” goiburua dauan erakusketa hau Udalak prestatu dau CBidezko merkataritzarako Estatuko Koordinadoragaz batera. Hogeta bi panelez osatuta dago eta euskeraz eta gaztelaniaz agertzen dabez bidezko merkataritzaren eskutik India, Nikaragua eta Marokon jarduten daben emakumeen bizipenak.

Kidenda, junto con el resto de organziaciones de Comercio Justo de Bikzaia, colaboran colaborado con el ayuntamiento en esta iniciativa