Liturgi Egutegia
Aukeratu kontsulta egiteko eguna
Adviento, I.
Laudes y visperas de 2025-12-06:
SALMOAK 1 Antifona Urtean zehar: Egunsentirako banator zure laguntza eskatzera. Pazko aldian: Zure onginahiez emadazu bizia, alleluia. 118 Salmoa, 145-152 Jainkoaren Legeari goratzarrea Entzun nazazu, Jauna: oihuka ari naiz bihotz guztiaz, beteko ditut Zuk ezarriak. Oihuka nagokizu, salba nazazu, Zuk hots eginak gordeko ditut. Egunsentirako banator zure laguntza eskatzera, zure hitzetan dut itxarobidea. Gau aldiei aurrea hartu die nire begiak, zure esanak gogoan irauliaz. Entzun, Jauna, zure onginahiez nire oihua, emadazu bizia zure erabakien arabera. Gaiztoz eraso nautenak hurbil dira, zure legetik urrun dira. Hurbil zauzkat, Jauna, leial dira zure agindu denak. Aspaldi da, Zuk hots eginei igarri diedala, Zuk betiko ezarriak direla. Urtean zehar: Ant. Egunsentirako banator zure laguntza eskatzera. Pazko aldian: Ant. Zure onginahiez emadazu bizia, alleluia. 2 Antifona Urtean zehar: Jauna da nire indar eta kemen, Bera izan da nire salbamen. Pazko aldian: Garaile atera zirenak, Jainkoaren zerbitzari Moisesen abestia eta Bildotsaren abestia kantatzen ari ziren, alleluia. Kantika: Ex 15, 1b-4a. 8-13. 17-18 Itsas Gorriko garaipenagatik goratzarrea Piztia garaitu zutenak, Jainkoaren zerbitzari Moises-en abestia kantatzen ari ziren (Ikus. Ap 15, 2-3) Kanta diezaiogun Jaunari garai-garai delako, zaldi eta zaldun itsasora amildu dituelako. Jauna baita nire indar eta kemen, Bera izan da nire salbamen. Hau dut nire Jainkoa, zabal dut aipatuko, gurasoen Aita, Bera nik goratuko. Gudari da Jauna, Jauna du Berak izena. Faraonen gurdi eta gudariak itsasoan amildu ditu guztiak. Zure sudur-haizez urak metatu dira, ur joanak pilatu dira, ur-leizeak itsas bihotzean mamitu dira. «Atzetik noa -esan zuen etsaiak-, hura atzematera, harrapakinak banatuko ditut, aseko da nire barrena; erantziko dut nire ezpata, nire eskua haietaz jabetuko da». Haiz eman duzu zure haizez, estali ditu itsasoak, murgildu dira berunaren eran ur handietan. Zein jainko Zu adinakorik, Jauna? Nor Zu adina? Santu garai baitzara, egitez ikaragarria, mirarigilea. Luzatu duzu zure eskua: irentsi ditu lurrak. Maitasunez ekarri duzu zure egoitza santura erosi duzun herria: zure indarrez da ekarria. Sartu dituzu eta landatu Zu jabe zaituen mendian, Zuk, Jauna, bizitzeko gertatu duzun tokian, zure eskuek, Jauna, eraiki zuten jauretxean. Jauna dugu errege, betidanik eta betiere. Urtean zehar: Ant. Jauna da nire indar eta kemen, Bera izan da nire salbamen. Pazko aldian: Ant. Garaile atera zirenak, Jainkoaren zerbitzari Moisesen abestia eta Bildotsaren abestia kantatzen ari ziren, alleluia. 3 Antifona Urtean zehar: Gorets ezazue Jauna, atzerri guztiak. + Pazko aldian: Beti betiko dago Haren guganako maitasuna, alleluia. 116 Salmoa Jaunari gorespena, Haren maitasunagatik Jesukristok... harrera on egiten die jentilei, Jaungoikoari aintza eman diezaien, Beraren errukiagatik (Erm 15, 8. 9) Gorets ezazue Jauna, atzerri guztiak, + goraipa ezazue, herri guztiak. Sendotu baitu guregan bere maitasuna, eta beti betiko dago Haren leialtasuna. Urtean zehar: Ant. Gorets ezazue Jauna, atzerri guztiak. Pazko aldian: Ant. Beti betiko dago Haren guganako maitasuna, alleluia. JAINKOAREN HITZA: 2 P 1, 10-11 Senideok, gero eta ardura handiagoz bizi zaitezte, zuen deia eta hautapena sendoago egin ditzazuen. Horrela eginez, ez duzue inoiz huts egingo, eta Jesukristo gure Jaun eta Salbatzailearen betiko erreinurako ateak zabal-zabal izango dituzue. GALDERANTZUNA R/. Zuri oihu egin dizut: * Jauna, nire ihesleku Zu zara. Zuri oihu. V/. Eta nire ondare bizien lurrean. * Jauna. Aintza Aitari. Zuri oihu. Benedictus, ant. Argi egiezu, Jauna, ilunpetan eta herio-itzalean daudenei. ESKARIAK Jesukristo gure antzeko egin zen gauza guztietan, Jainko Aitaren aurrean bitarteko zintzo eta errukitsu izateko; bedeinka dezagun, beraz, eta otoitzez eska diezaiogun: Eman iezazkiguzu, Jauna, zure maitasunaren ondasunak. Bataioan argitu gintuzun Kristo, zuzentasunaren eguzki, - Zuri eskaintzen dizugu gaurko gure eguna. Egun honetako ordu guztietan bedeinkatuko zaitugu, - eta gauza guztietan goratuko dugu zure izena. Maria, beti zure hitzaren esaneko zintzoa, izan zenuen Zuk ama: - zuzen itzazu gaur gure urratsak, zure gogoaren bidetik. Egizu, mundu iragankor honetan garen bitartean, betiereko zerua irrika dezagula, - sinesmenez, itxaropenez eta maitasunez zure zeruko zoriona oraindanik goza dezagun. Semeek beren aitarekin duten uste onez, hurbil gaitezen gure Jainkoarengana, eta esan diezaiogun: Gure Aita. Otoitza Jauna, zure Semearen piztuerako distirak argi bitza gure bihotzak; ez gaitzala ikara heriotzako ilunak, eta iritsi gaitezela, egun batez, amairik ez duen argitara. Zure Seme Jesukristo.
EBANJELIOKO KANTIKA Benedictus: Lk 1, 68-79 Mesias eta Haren bide-prestatzailea Bedeinkatua Jauna, Israelgo Jainkoa, agertu eta bere herria askatu duena; salbamen-indarra digu eman, bere morroi Dabiden etxean. Hala hitzemana baitzuen bere santuen bidez, behinola bere profeta zituenen bidez: salbamena gure etsaien menpetik, gorroto gaituzten guztien eskutik. Horrela egin die gure gurasoei erruki, bere elkarte santuaz oroiturik; egin baitzion gure guraso Abrahani zin-hitza, Berak emango zigula. Gure etsaien eskutik gu aterata, beldur barik, izan gaitezen Haren zerbitzari; zintzo eta zuzen Beraren aurrean, gure egun guztietan. Zu, berriz, haurra, Goi-goikoaren profeta deitua izango zara, Jaunaren aurpegi aurretik joango baitzara Hari bidea prestatzera; erakustearren Haren herriari salbamena, beren bekatuen barkamena. Gure Jainkoaren errai errukitsuengatik, agertuko zaigu Goi-eguzkia gainetatik; ilunpetan eta herio-itzalean daudenei argi egitera, gure oinok bake-bidean zuzentzera. Aintza Aitari, eta Semeari, eta Espiritu Santuari. Hasieran zen bezala, orain eta beti, gizaldi eta gizaldietan. Amen. AZKEN-OTOITZA Otoitza Aitari zuzendua denean: Zure Seme Jesukristo gure Jaunaren bitartez, Zurekin eta Espirituarekin batean Jainko eta errege bizi baita, gizaldi eta gizaldietan. Amen. Otoitza Aitari zuzendua izanik, azkenean Semearen aipamena egiten denean: Zurekin eta Espiritu Santuarekin batean Jainko eta errege bizi baitzara, gizaldi eta gizaldietan. Amen. Otoitza Semeari zuzendua denean: Aitarekin eta Espiritu Santuarekin batean Jainko eta errege bizi baitzara, gizaldi eta gizaldietan. Amen. BUKAERA V/. Jauna zuekin. R/. Eta zure espirituarekin. V/. Bedeinka zaitzatela Jaungoiko ahalguztidunak: Aitak, eta Semeak eta Espiritu Santuak. R/. Amen. V/. Zoazte Jaunaren bakean. R/. Eskerrak Jainkoari. Batzar-buru egiten duena apaiz edo diakono ez denean, eta otoitza bakarka egiten denean, honela bukatzen da: V/. Jaunak bedeinka gaitzala, eta gaitz guztietatik zaindurik, eraman gaitzala betiko bizitzara. R/. Amen.
SALMOAK 1 Antifona Abenduan: Poztu eta alai zaitez, Sion berri: badatorkizu zure erregea, apal-apal, gu salbatzera. Pazko aldian: Egia betetzen duena, argitara dator, alleluia. Urtean zehar: Argi da zure hitza, Jauna, nire oinentzako, alleluia. 118 Salmoa, 105-112 Jainkoaren Legeari goratzarrea Hau da nire agindua: Maita dezazuela elkar, Nik maite izan zaituztedan bezala (Jn 15, 12) Argi da zure hitza nire oinentzako, argitasun nire bideentzako. Zin egin dut, eta hau da nire asmoa: zure erabaki zuzenak gordetzekoa. Lur jorik nago, Jauna, naukazu bizirik zure hitzaren arabera. Har itzazu, Jauna, nik ahoz eskainiak, irakats iezazkidazu zure erabakiak. Bizia galzorian daukat beti, baina ez zait ahaztuko zure legerik. Gaiztoek sarea didate jarri, baina ez naiz saihestu zure arauetatik. Zuk hots eginak, nire betiko ondare, nire bihotzaren poz diraute. Zuk ezarriak betetzera bihotza makurtua dut, beti eta zeharo. Abenduan: Ant. Poztu eta alai zaitez, Sion berri: badatorkizu zure erregea, apal-apal, gu salbatzera. Pazko aldian: Ant. Egia betetzen duena, argitara dator, alleluia. Urtean zehar: Ant. Argi da zure hitza, Jauna, nire oinentzako, alleluia. 2 Antifona Abenduan: Indartu itzazue esku ahulduak, sendotu belaun kolokak; esan bihotz beldurtuei: Hara, gure Jainkoa berbera dator, eta salbatuko gaitu, alleluia. Pazko aldian: Piztu da Jauna, heriotzaren lokarriak askaturik, alleluia. Urtean zehar: Alaitasunez beteko nauzu, Jauna, zure aurrean, alleluia. 15 Salmoa Jauna da nire ondarea Jaungoikoak piztu egin zuen Jesus, heriotzaren lokarriak askaturik (Eg 2, 24) Zaindu nazazu, Jauna, babes bila bainator Zugana. Honela diot Jaunari: «Zu zaitut nire jabe». Lurrean diren santuengana, bai grina harrigarria eman didala! Beren oinazeak dituzte ugaritzen, beste jainkoen atzetik doazenek. Ez dut horien odol-eskaintzarik isuriko, ez dut horien izenik ezpainetan hartuko. Jauna da nire ondare eta edontzia; Zuk daukazu eskuetan nire zoria. Lur gizenean gertatu zaizkit zuin-hariak, oso pozik nago nire ondareaz. Onesten dut Jauna, aholku eman didalako, gauez ere nire bihotzak ohar erazten nauelako. Begi-aurrean ipintzen dut beti Jauna; eskuinean daukadala, ez naiteke dardara. Horregatik alai daukat bihotza, pozik barrena, haragi honek ere bakean du atsedena. Ez baituzu nire bizia Leizera egotziko, ezta zure zintzoa ustelak hartzen utziko. Bizirako bidea erakutsiko didazu: alaitasun betea zure aurrean, betiko atseginak zure eskuinean. Abenduan: Ant. Indar itzazue esku ahulduak, sendotu belaun kolokak; esan bihotz beldurtuei: Hara, gure Jainkoa berbera dator, eta salbatuko gaitu, alleluia. Pazko aldian: Ant. Piztu da Jauna, heriotzaren lokarriak askaturik, alleluia. Urtean zehar: Ant. Alaitasunez beteko nauzu, Jauna, zure aurrean, alleluia. 3 Antifona Abenduan: Legea Moisesen bidez emana izan da; grazia eta egia Jesukristoren bidez etorri dira. Pazko aldian: Ez al zuen Mesiasek hori jasan behar, bere aintzan sartzeko? Alleluia. Urtean zehar: Jesusen izenera belaun guztiak makur bitez, zeruan eta lurrean, alleluia. Kantika: Flp 2, 6-11 Kristo, Jainkoaren zerbitzaria Kristo Jesusek, Jainkoaren izaera bereko izanik, ez zion gogor eutsi Jainkoarekin berdin izateari; bestela baizik, bereaz hustu egin zen, morroi-izaera hartuz, eta beste edozein bezala azalduz. Eta gizon bezala agerturik, apaldu egin zuen bere burua, menpeko eginez heriotzaraino, gurutzeko heriotzaraino. Horregatik Jainkoak goratu egin zuen, eta izan guztien gaineko izena eman zion, Jesusen izenera belaun guztiak makur daitezen, zeruan, lurrean eta lurpean, eta mingain guztiek aitor dezaten: Jesukristo, Jauna da, Aita Jainkoaren aintzarako. Abenduan: Ant. Legea Moisesen bidez emana izan da; grazia eta egia Jesukristoren bidez etorri dira. Pazko aldian: Ant. Ez al zuen Mesiasek hori jasan behar, bere aintzan sartzeko? Alleluia. Urtean zehar: Ant. Jesusen izenera belaun guztiak makur bitez, zeruan eta lurrean, alleluia. JAINKOAREN HITZA: Kol 1, 3-6a Grazia eta bakea zuei gure Aita Jainkoagandik. Gure otoitzetan beti eskerrak ematen ari gara Jainkoari, Jesukristo gure Jaunaren Aitari, jakin baitugu Jesukristorengan duzuen fedea, eta fededun guztientzat duzuen maitasuna. Jainkoak zeruetan zuentzat gordeta daukanaren itxaropenak indar ematen dizue horretarako: zuengana berri ona, egiaren berria, lehenengo aldiz etorri zenetik ezagutzen duzuen itxaropenak. Berri on hori handitzen ari da lur osoan eta fruitu ematen, zuen artean gertatzen den bezala. GALDERANTZUNA R/. Eguzkia sortu lekutik sartzen denera, * goretsia izan bedi Jaunaren izena. Eguzkia. V/. Haren ospea ortziaren gainean. * Goretsia. Aintza Aitari. Eguzkia. ESKARIAK Jainkoak, beretzat aukeratu zuen herria laguntzen du eta zaintzen, zoriontsu izan dadin; eskerrak emanez eta Haren maitasuna gogoratuz, esan diezaiogun: Zugan dugu, Jauna, uste ona. Aita guztiz maitetsu, I... gure Aita Santuarentzat eta I... gure Gotzainarentzat eskatzen dizugu: - zaindu itzazu zure indarraz eta santu egin zure graziaz. Gaixo daudenek ikus dezatela, beren gaixotasunetan Kristo neketsuarekin lagun direla, - Haren atseginetan ere lagun izan daitezen betiko. Erruki zakizkie aterperik ez dutenei, - eta egizu bizileku egoki bat aurki dezatela. Emazkiguzu, Jauna, lurreko fruituak, - guztiek izan dezaten eguneroko ogia. Erruki zakizkie, Jauna, hildakoei, - eta zabal iezazkiezu zeruko ateak. Espiritu Santuak eraginik, esan diezaiogun gure Aitari Jaunak erakutsi zigun otoitza: Gure Aita.
EBANJELIOKO KANTIKA Magnificat: Lk 1, 46-55 Pozaren pozez daukat nire barrena Handiesten du nire arimak Jauna, pozaren pozez daukat nire barrena; Jainkoa baita nire salbamena, ikusi baitu mirabe honen ezereztasuna. Dohatsu deituko naute gaurdanik gizaldi guztiek, handiak egin baitizkit Ahalguztidunak: Santua da Haren izena, eta Haren errukia gizaldiz gizaldi, beldur diotenengana. Bere besoaren indarra erabili du, Buru harroak suntsitu ditu; bota ditu beren aulkitik handizkiak, eta gora jaso ditu ezerezak; ondasunez bete ditu gose zeudenak, eta esku huttsik bidali asko zutenak. Bere gain hartu du Israel, bere morroia, errukia gogora zaiola; gure gurasoei hala zien hitzemana, Abrahani eta ondorengoei betiko esana. Aintza Aitari... AZKEN-OTOITZA Otoitza Aitari zuzendua denean: Zure Seme Jesukristo gure Jaunaren bitartez, Zurekin eta Espirituarekin batean Jainko eta errege bizi baita, gizaldi eta gizaldietan. Amen. Otoitza Aitari zuzendua izanik, azkenean Semearen aipamena egiten denean: Zurekin eta Espiritu Santuarekin batean Jainko eta errege bizi baitzara, gizaldi eta gizaldietan. Amen. Otoitza Semeari zuzendua denean: Aitarekin eta Espiritu Santuarekin batean Jainko eta errege bizi baitzara, gizaldi eta gizaldietan. Amen. BUKAERA V/. Jauna zuekin. R/. Eta zure espirituarekin. V/. Bedeinka zaitzatela Jaungoiko ahalguztidunak: Aitak, eta Semeak eta Espiritu Santuak. R/. Amen. V/. Zoazte Jaunaren bakean. R/. Eskerrak Jainkoari. Batzar-buru egiten duena apaiz edo diakono ez denean, eta otoitza bakarka egiten denean, honela bukatzen da: V/. Jaunak bedeinka gaitzala, eta gaitz guztietatik zaindurik, eraman gaitzala betiko bizitzara. R/. Amen.
Laudes y visperas de 2025-12-06:
LAUDES
SALUDO INICIAL V/. Zatozkit lagun, ene Jainko. R/. Jauna, zatoz laster ni laguntzera. Aintza Aitari, eta Semeari, eta Espiritu Santuari. Hasieran zen bezala, orain eta beti, gizaldi eta gizaldietan. Amen. (Alleluia)SALMOAK 1 Antifona Urtean zehar: Egunsentirako banator zure laguntza eskatzera. Pazko aldian: Zure onginahiez emadazu bizia, alleluia. 118 Salmoa, 145-152 Jainkoaren Legeari goratzarrea Entzun nazazu, Jauna: oihuka ari naiz bihotz guztiaz, beteko ditut Zuk ezarriak. Oihuka nagokizu, salba nazazu, Zuk hots eginak gordeko ditut. Egunsentirako banator zure laguntza eskatzera, zure hitzetan dut itxarobidea. Gau aldiei aurrea hartu die nire begiak, zure esanak gogoan irauliaz. Entzun, Jauna, zure onginahiez nire oihua, emadazu bizia zure erabakien arabera. Gaiztoz eraso nautenak hurbil dira, zure legetik urrun dira. Hurbil zauzkat, Jauna, leial dira zure agindu denak. Aspaldi da, Zuk hots eginei igarri diedala, Zuk betiko ezarriak direla. Urtean zehar: Ant. Egunsentirako banator zure laguntza eskatzera. Pazko aldian: Ant. Zure onginahiez emadazu bizia, alleluia. 2 Antifona Urtean zehar: Jauna da nire indar eta kemen, Bera izan da nire salbamen. Pazko aldian: Garaile atera zirenak, Jainkoaren zerbitzari Moisesen abestia eta Bildotsaren abestia kantatzen ari ziren, alleluia. Kantika: Ex 15, 1b-4a. 8-13. 17-18 Itsas Gorriko garaipenagatik goratzarrea Piztia garaitu zutenak, Jainkoaren zerbitzari Moises-en abestia kantatzen ari ziren (Ikus. Ap 15, 2-3) Kanta diezaiogun Jaunari garai-garai delako, zaldi eta zaldun itsasora amildu dituelako. Jauna baita nire indar eta kemen, Bera izan da nire salbamen. Hau dut nire Jainkoa, zabal dut aipatuko, gurasoen Aita, Bera nik goratuko. Gudari da Jauna, Jauna du Berak izena. Faraonen gurdi eta gudariak itsasoan amildu ditu guztiak. Zure sudur-haizez urak metatu dira, ur joanak pilatu dira, ur-leizeak itsas bihotzean mamitu dira. «Atzetik noa -esan zuen etsaiak-, hura atzematera, harrapakinak banatuko ditut, aseko da nire barrena; erantziko dut nire ezpata, nire eskua haietaz jabetuko da». Haiz eman duzu zure haizez, estali ditu itsasoak, murgildu dira berunaren eran ur handietan. Zein jainko Zu adinakorik, Jauna? Nor Zu adina? Santu garai baitzara, egitez ikaragarria, mirarigilea. Luzatu duzu zure eskua: irentsi ditu lurrak. Maitasunez ekarri duzu zure egoitza santura erosi duzun herria: zure indarrez da ekarria. Sartu dituzu eta landatu Zu jabe zaituen mendian, Zuk, Jauna, bizitzeko gertatu duzun tokian, zure eskuek, Jauna, eraiki zuten jauretxean. Jauna dugu errege, betidanik eta betiere. Urtean zehar: Ant. Jauna da nire indar eta kemen, Bera izan da nire salbamen. Pazko aldian: Ant. Garaile atera zirenak, Jainkoaren zerbitzari Moisesen abestia eta Bildotsaren abestia kantatzen ari ziren, alleluia. 3 Antifona Urtean zehar: Gorets ezazue Jauna, atzerri guztiak. + Pazko aldian: Beti betiko dago Haren guganako maitasuna, alleluia. 116 Salmoa Jaunari gorespena, Haren maitasunagatik Jesukristok... harrera on egiten die jentilei, Jaungoikoari aintza eman diezaien, Beraren errukiagatik (Erm 15, 8. 9) Gorets ezazue Jauna, atzerri guztiak, + goraipa ezazue, herri guztiak. Sendotu baitu guregan bere maitasuna, eta beti betiko dago Haren leialtasuna. Urtean zehar: Ant. Gorets ezazue Jauna, atzerri guztiak. Pazko aldian: Ant. Beti betiko dago Haren guganako maitasuna, alleluia. JAINKOAREN HITZA: 2 P 1, 10-11 Senideok, gero eta ardura handiagoz bizi zaitezte, zuen deia eta hautapena sendoago egin ditzazuen. Horrela eginez, ez duzue inoiz huts egingo, eta Jesukristo gure Jaun eta Salbatzailearen betiko erreinurako ateak zabal-zabal izango dituzue. GALDERANTZUNA R/. Zuri oihu egin dizut: * Jauna, nire ihesleku Zu zara. Zuri oihu. V/. Eta nire ondare bizien lurrean. * Jauna. Aintza Aitari. Zuri oihu. Benedictus, ant. Argi egiezu, Jauna, ilunpetan eta herio-itzalean daudenei. ESKARIAK Jesukristo gure antzeko egin zen gauza guztietan, Jainko Aitaren aurrean bitarteko zintzo eta errukitsu izateko; bedeinka dezagun, beraz, eta otoitzez eska diezaiogun: Eman iezazkiguzu, Jauna, zure maitasunaren ondasunak. Bataioan argitu gintuzun Kristo, zuzentasunaren eguzki, - Zuri eskaintzen dizugu gaurko gure eguna. Egun honetako ordu guztietan bedeinkatuko zaitugu, - eta gauza guztietan goratuko dugu zure izena. Maria, beti zure hitzaren esaneko zintzoa, izan zenuen Zuk ama: - zuzen itzazu gaur gure urratsak, zure gogoaren bidetik. Egizu, mundu iragankor honetan garen bitartean, betiereko zerua irrika dezagula, - sinesmenez, itxaropenez eta maitasunez zure zeruko zoriona oraindanik goza dezagun. Semeek beren aitarekin duten uste onez, hurbil gaitezen gure Jainkoarengana, eta esan diezaiogun: Gure Aita. Otoitza Jauna, zure Semearen piztuerako distirak argi bitza gure bihotzak; ez gaitzala ikara heriotzako ilunak, eta iritsi gaitezela, egun batez, amairik ez duen argitara. Zure Seme Jesukristo.
EBANJELIOKO KANTIKA Benedictus: Lk 1, 68-79 Mesias eta Haren bide-prestatzailea Bedeinkatua Jauna, Israelgo Jainkoa, agertu eta bere herria askatu duena; salbamen-indarra digu eman, bere morroi Dabiden etxean. Hala hitzemana baitzuen bere santuen bidez, behinola bere profeta zituenen bidez: salbamena gure etsaien menpetik, gorroto gaituzten guztien eskutik. Horrela egin die gure gurasoei erruki, bere elkarte santuaz oroiturik; egin baitzion gure guraso Abrahani zin-hitza, Berak emango zigula. Gure etsaien eskutik gu aterata, beldur barik, izan gaitezen Haren zerbitzari; zintzo eta zuzen Beraren aurrean, gure egun guztietan. Zu, berriz, haurra, Goi-goikoaren profeta deitua izango zara, Jaunaren aurpegi aurretik joango baitzara Hari bidea prestatzera; erakustearren Haren herriari salbamena, beren bekatuen barkamena. Gure Jainkoaren errai errukitsuengatik, agertuko zaigu Goi-eguzkia gainetatik; ilunpetan eta herio-itzalean daudenei argi egitera, gure oinok bake-bidean zuzentzera. Aintza Aitari, eta Semeari, eta Espiritu Santuari. Hasieran zen bezala, orain eta beti, gizaldi eta gizaldietan. Amen. AZKEN-OTOITZA Otoitza Aitari zuzendua denean: Zure Seme Jesukristo gure Jaunaren bitartez, Zurekin eta Espirituarekin batean Jainko eta errege bizi baita, gizaldi eta gizaldietan. Amen. Otoitza Aitari zuzendua izanik, azkenean Semearen aipamena egiten denean: Zurekin eta Espiritu Santuarekin batean Jainko eta errege bizi baitzara, gizaldi eta gizaldietan. Amen. Otoitza Semeari zuzendua denean: Aitarekin eta Espiritu Santuarekin batean Jainko eta errege bizi baitzara, gizaldi eta gizaldietan. Amen. BUKAERA V/. Jauna zuekin. R/. Eta zure espirituarekin. V/. Bedeinka zaitzatela Jaungoiko ahalguztidunak: Aitak, eta Semeak eta Espiritu Santuak. R/. Amen. V/. Zoazte Jaunaren bakean. R/. Eskerrak Jainkoari. Batzar-buru egiten duena apaiz edo diakono ez denean, eta otoitza bakarka egiten denean, honela bukatzen da: V/. Jaunak bedeinka gaitzala, eta gaitz guztietatik zaindurik, eraman gaitzala betiko bizitzara. R/. Amen.
PRIMERAS VÍSPERAS DEL DOMINGO
SALUDO INICIAL V/. Zatozkit lagun, ene Jainko. R/. Jauna, zatoz laster ni laguntzera. Aintza Aitari, eta Semeari, eta Espiritu Santuari. Hasieran zen bezala, orain eta beti, gizaldi eta gizaldietan. Amen. (Alleluia).SALMOAK 1 Antifona Abenduan: Poztu eta alai zaitez, Sion berri: badatorkizu zure erregea, apal-apal, gu salbatzera. Pazko aldian: Egia betetzen duena, argitara dator, alleluia. Urtean zehar: Argi da zure hitza, Jauna, nire oinentzako, alleluia. 118 Salmoa, 105-112 Jainkoaren Legeari goratzarrea Hau da nire agindua: Maita dezazuela elkar, Nik maite izan zaituztedan bezala (Jn 15, 12) Argi da zure hitza nire oinentzako, argitasun nire bideentzako. Zin egin dut, eta hau da nire asmoa: zure erabaki zuzenak gordetzekoa. Lur jorik nago, Jauna, naukazu bizirik zure hitzaren arabera. Har itzazu, Jauna, nik ahoz eskainiak, irakats iezazkidazu zure erabakiak. Bizia galzorian daukat beti, baina ez zait ahaztuko zure legerik. Gaiztoek sarea didate jarri, baina ez naiz saihestu zure arauetatik. Zuk hots eginak, nire betiko ondare, nire bihotzaren poz diraute. Zuk ezarriak betetzera bihotza makurtua dut, beti eta zeharo. Abenduan: Ant. Poztu eta alai zaitez, Sion berri: badatorkizu zure erregea, apal-apal, gu salbatzera. Pazko aldian: Ant. Egia betetzen duena, argitara dator, alleluia. Urtean zehar: Ant. Argi da zure hitza, Jauna, nire oinentzako, alleluia. 2 Antifona Abenduan: Indartu itzazue esku ahulduak, sendotu belaun kolokak; esan bihotz beldurtuei: Hara, gure Jainkoa berbera dator, eta salbatuko gaitu, alleluia. Pazko aldian: Piztu da Jauna, heriotzaren lokarriak askaturik, alleluia. Urtean zehar: Alaitasunez beteko nauzu, Jauna, zure aurrean, alleluia. 15 Salmoa Jauna da nire ondarea Jaungoikoak piztu egin zuen Jesus, heriotzaren lokarriak askaturik (Eg 2, 24) Zaindu nazazu, Jauna, babes bila bainator Zugana. Honela diot Jaunari: «Zu zaitut nire jabe». Lurrean diren santuengana, bai grina harrigarria eman didala! Beren oinazeak dituzte ugaritzen, beste jainkoen atzetik doazenek. Ez dut horien odol-eskaintzarik isuriko, ez dut horien izenik ezpainetan hartuko. Jauna da nire ondare eta edontzia; Zuk daukazu eskuetan nire zoria. Lur gizenean gertatu zaizkit zuin-hariak, oso pozik nago nire ondareaz. Onesten dut Jauna, aholku eman didalako, gauez ere nire bihotzak ohar erazten nauelako. Begi-aurrean ipintzen dut beti Jauna; eskuinean daukadala, ez naiteke dardara. Horregatik alai daukat bihotza, pozik barrena, haragi honek ere bakean du atsedena. Ez baituzu nire bizia Leizera egotziko, ezta zure zintzoa ustelak hartzen utziko. Bizirako bidea erakutsiko didazu: alaitasun betea zure aurrean, betiko atseginak zure eskuinean. Abenduan: Ant. Indar itzazue esku ahulduak, sendotu belaun kolokak; esan bihotz beldurtuei: Hara, gure Jainkoa berbera dator, eta salbatuko gaitu, alleluia. Pazko aldian: Ant. Piztu da Jauna, heriotzaren lokarriak askaturik, alleluia. Urtean zehar: Ant. Alaitasunez beteko nauzu, Jauna, zure aurrean, alleluia. 3 Antifona Abenduan: Legea Moisesen bidez emana izan da; grazia eta egia Jesukristoren bidez etorri dira. Pazko aldian: Ez al zuen Mesiasek hori jasan behar, bere aintzan sartzeko? Alleluia. Urtean zehar: Jesusen izenera belaun guztiak makur bitez, zeruan eta lurrean, alleluia. Kantika: Flp 2, 6-11 Kristo, Jainkoaren zerbitzaria Kristo Jesusek, Jainkoaren izaera bereko izanik, ez zion gogor eutsi Jainkoarekin berdin izateari; bestela baizik, bereaz hustu egin zen, morroi-izaera hartuz, eta beste edozein bezala azalduz. Eta gizon bezala agerturik, apaldu egin zuen bere burua, menpeko eginez heriotzaraino, gurutzeko heriotzaraino. Horregatik Jainkoak goratu egin zuen, eta izan guztien gaineko izena eman zion, Jesusen izenera belaun guztiak makur daitezen, zeruan, lurrean eta lurpean, eta mingain guztiek aitor dezaten: Jesukristo, Jauna da, Aita Jainkoaren aintzarako. Abenduan: Ant. Legea Moisesen bidez emana izan da; grazia eta egia Jesukristoren bidez etorri dira. Pazko aldian: Ant. Ez al zuen Mesiasek hori jasan behar, bere aintzan sartzeko? Alleluia. Urtean zehar: Ant. Jesusen izenera belaun guztiak makur bitez, zeruan eta lurrean, alleluia. JAINKOAREN HITZA: Kol 1, 3-6a Grazia eta bakea zuei gure Aita Jainkoagandik. Gure otoitzetan beti eskerrak ematen ari gara Jainkoari, Jesukristo gure Jaunaren Aitari, jakin baitugu Jesukristorengan duzuen fedea, eta fededun guztientzat duzuen maitasuna. Jainkoak zeruetan zuentzat gordeta daukanaren itxaropenak indar ematen dizue horretarako: zuengana berri ona, egiaren berria, lehenengo aldiz etorri zenetik ezagutzen duzuen itxaropenak. Berri on hori handitzen ari da lur osoan eta fruitu ematen, zuen artean gertatzen den bezala. GALDERANTZUNA R/. Eguzkia sortu lekutik sartzen denera, * goretsia izan bedi Jaunaren izena. Eguzkia. V/. Haren ospea ortziaren gainean. * Goretsia. Aintza Aitari. Eguzkia. ESKARIAK Jainkoak, beretzat aukeratu zuen herria laguntzen du eta zaintzen, zoriontsu izan dadin; eskerrak emanez eta Haren maitasuna gogoratuz, esan diezaiogun: Zugan dugu, Jauna, uste ona. Aita guztiz maitetsu, I... gure Aita Santuarentzat eta I... gure Gotzainarentzat eskatzen dizugu: - zaindu itzazu zure indarraz eta santu egin zure graziaz. Gaixo daudenek ikus dezatela, beren gaixotasunetan Kristo neketsuarekin lagun direla, - Haren atseginetan ere lagun izan daitezen betiko. Erruki zakizkie aterperik ez dutenei, - eta egizu bizileku egoki bat aurki dezatela. Emazkiguzu, Jauna, lurreko fruituak, - guztiek izan dezaten eguneroko ogia. Erruki zakizkie, Jauna, hildakoei, - eta zabal iezazkiezu zeruko ateak. Espiritu Santuak eraginik, esan diezaiogun gure Aitari Jaunak erakutsi zigun otoitza: Gure Aita.
EBANJELIOKO KANTIKA Magnificat: Lk 1, 46-55 Pozaren pozez daukat nire barrena Handiesten du nire arimak Jauna, pozaren pozez daukat nire barrena; Jainkoa baita nire salbamena, ikusi baitu mirabe honen ezereztasuna. Dohatsu deituko naute gaurdanik gizaldi guztiek, handiak egin baitizkit Ahalguztidunak: Santua da Haren izena, eta Haren errukia gizaldiz gizaldi, beldur diotenengana. Bere besoaren indarra erabili du, Buru harroak suntsitu ditu; bota ditu beren aulkitik handizkiak, eta gora jaso ditu ezerezak; ondasunez bete ditu gose zeudenak, eta esku huttsik bidali asko zutenak. Bere gain hartu du Israel, bere morroia, errukia gogora zaiola; gure gurasoei hala zien hitzemana, Abrahani eta ondorengoei betiko esana. Aintza Aitari... AZKEN-OTOITZA Otoitza Aitari zuzendua denean: Zure Seme Jesukristo gure Jaunaren bitartez, Zurekin eta Espirituarekin batean Jainko eta errege bizi baita, gizaldi eta gizaldietan. Amen. Otoitza Aitari zuzendua izanik, azkenean Semearen aipamena egiten denean: Zurekin eta Espiritu Santuarekin batean Jainko eta errege bizi baitzara, gizaldi eta gizaldietan. Amen. Otoitza Semeari zuzendua denean: Aitarekin eta Espiritu Santuarekin batean Jainko eta errege bizi baitzara, gizaldi eta gizaldietan. Amen. BUKAERA V/. Jauna zuekin. R/. Eta zure espirituarekin. V/. Bedeinka zaitzatela Jaungoiko ahalguztidunak: Aitak, eta Semeak eta Espiritu Santuak. R/. Amen. V/. Zoazte Jaunaren bakean. R/. Eskerrak Jainkoari. Batzar-buru egiten duena apaiz edo diakono ez denean, eta otoitza bakarka egiten denean, honela bukatzen da: V/. Jaunak bedeinka gaitzala, eta gaitz guztietatik zaindurik, eraman gaitzala betiko bizitzara. R/. Amen.



