Bizkeliza 5 Eleizbarrutia 5 Aurkezpena

Aurkezpena

I. Bikaritza

II. Bikaritza

III. Bikaritza

IV. Bikaritza

V. Bikaritza

VI. Bikaritza

VII. Bikaritza

7 Lurralde Bikaritza

5 Gotzain Bikario

42 Pastoral Barruti

287 Parrokia, erantsitako 24 parrokia

Bilboko Elizbarrutiak Bizkaiko Lurralde Historikoa hartzen dau, Gasteizko Elizbarrutiari dagokion Urduñako enklabea eta, Kantrabriako Autonomia Erkidegoaren barruan egon arren, Elizbarruti bilbotarrean sartuta dagoan Villaverde Turtzioz izan ezik. Elizbarruti mugakide dira: Santander, Gasteiz eta Donostia.

2.193,17 km2-ko hedadurea dau. Gaur egun 1.150.037 biztanle ditu, 114 udalerritan banatuta.

Elizbarrutiaren izen arrunta Bilbao da, Bizkaiko uriburua, Euskalerria osotzen daben lurralde historikoetako bat. Izen latindarrra, hala ere, “Diocesis Flaviobrigensis” da, 1949.eko azaroaren 2ko Elizbarrutiaren sortzerako Buldak ezarrita. A. E. de Mañaricúa historiagilearen arabera, izen hau emon jakon, Bilbon “Flaviobrigensium Kolonia” finkatu zala uste dalako, baina bere eritziz ez dirudi holan izan zanik.

Estadistika datuak

Actualizado a 20-04-2026

Lurralde banaketea

Lurraldea, 4 bikarioren ardurapean dagozan 7 bikaritzatan banatuta dago. Bikaritza bakotxean, parrokiak artzapez-barruti deitu ohi diran eta eleizbarruti honetan eskualde eta pastoral barruti (2000ean hasitako pastoral erabarritzerako prozesuaren ostean, eskualdeek pastoral barruti bihurtzen dihardue) deitzen diran lurralde-barrutietan batzen dira.

Gaur egun, 288 parrokia eta atxikitako 23 dagoz, 14 pastoral eskualdetan eta 28 pastoral barrutitan batuta.

Eleizbarrutiko abadeak

Bilboko Elizbarrutian inkardinatutako abadeak 223 dira gaur egun, eta honeetatik 29ek Estatuko edo beste herrialde batzuetako Elizbarrutietan edo Amerika edo Afrikako Elizbarrutietako Misinoetan gauzatzen dabe abade ministerioa.

42 erlijioso ere aritzen dira Bilboko elizbarrutiko hainbat parrokiatan. 10 diakono iraunkor daude. Laiko ugarik ere pastoral lanak egiten dituzte, ministerio taldeetako kide dira eta hainbat pastoral arlotako ardurak zaintzen dituzte.

Azken eguneratzea: Urtarrila 2026

Biziera sagaratua

Biziera Konsagratuko 100 Institutu dagoz Elizbarrutian:

  • 1 Bizitza konsagratua.
  • Bizitza Apostolikoko 3 Alkarte (1 emakumezkoena eta 2 gizonezkoenak)
  • 3 Institutu Sekular.
  • Bizitza aktiboko 84 Institutu Erlijioso (60 emakumezkoenak eta 24 gizonezkoenak)
  • Klausurako 11 (biziera kontenplalarikoak): 10 emakumezkoenak eta 1 gizonezkoena, 19 monasteriotan.

Institutu Erlijioso bat, Sekular bat eta Bizitza Apostolikoko Alkarte bat elizbarruti eskubidekoak dira Bilboko Elizbarrutian jasota egotearren. 229 etxe erlijioso dagoz. Datua guztiz aldakorra dan arren, Elizbarrutian kokatutako Biziera Konsagratuko Institutu desbardinetako kideak 844 dira (592 emakumezkoak eta 252 gizonezkoak). Institutu honeetako 100 lagun inguruk Elizbarrutian jarduten dau pastoral karguaz parrokietan, Kapilautzatan, elizbarrutiko Kontseiluetan edo Fededunen Alkarte batzuetako zuzendari lez. Eleizbarrutian Biziera Sagaraturako Institutuak egotea aberasgarria da Eleizbarrutiaren bizitzarako gizarte, laguntza, irakaskuntza eta osasun jarduerei egiten deutsen ekarpen handiagaitik.

Mugimendu apostolikoak eta fededunen Alkarteak

Fededunen Alkarteak anitzak dira: Ekintza Katolikoko Mugimendu Apostolikoak, ekintza desbardin eta berezietarako Alkarteak, Eliz Komunitateak, Penitentzia Kofradiak, e.a.

Eleizbarrutiko Erakundeak

Katedraleko Kabildoaz eta Elizbarrutiko Seminarioaz gain, Elizbarrutiak Gotzaitegitik kanpoko hainbat erakunde eratu dau, fundazino autonomo erara (kanonikoak edo zibilak), edo pastoral arlo desbardinetan jarduten daben elizbarrutiko zerbitzuak: Caritas, Lagungo Familia Biderapenerako Zentroa, Elizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Institutua, Estanislao Labayru Institutua, Hezitzaileen Elizbarrutiko Eskolea, Gizakia Helburu, e.a. Gainera, aitagarria da Elizbarrutiak hezkuntzan dauan jarduerea.

Hezkuntza-helburuak dituzten fundazio kanonikoak (Marcelo Gangoiti Fundazioa eta Antonio Añoveros Fundazioa) eta Urkiola Fundazioa ere badaude. Bilboko elizbarrutiak 19 ikastetxe ditu (Haur eta Lehen Hezkuntza, DBH, Batxilergoak, Lanbide Heziketa), Marcelo Gangoiti Fundazioa eta Antonio Añoveros Fundazioa fundazio kanonikoen barruan. Gainera, irakasleen prestakuntzarako Unibertsitate Eskola dauka, Begoñako Andra Marí. Elizbarrutiko hezkuntza eskaintza osatzeko, hainbat Erlijio Institutuk eta PPk zuzendutako Deustuko Unibertsitateak zuzentzen dabezan 70 ikastetxe dagoz. Jesuitak.

Elizbarrutiak kultureari egiten deutson ekarpena honeekin osotzen da: Eleiz Museoa, Eliz Artxibo Historikoa eta hainbat liburutegi. 

Elizbarrutia komunikabideen munduan ere azaltzen da, bere titularitatea daben irrati birekin: Bilbo Herri Irratia / Radio Popular eta Irratibide / Bizkaia Irratia. Berea da, baita ere, Jakinbide Elizbarrutiko Liburudenda. 

Azken eguneratzea: Urtarrila 2026

Misino-jarduna

 

Elizbarrutiaren misiolari jarduera misino herrialdeetan lan egiten daben 120 bizkaitar baino gehiagorengan (abade, erlijioso eta sekularrak) agertzen da.

Jarduera Bilboko Euskal Elizbarrutietako Misioak Fundazioaren bidez koordinatzen da.

Azken eguneratzea: Urtarrila 2025

Espiritualtasuna eta harrerea

Azkenik, 4 Gogarte Etxe eta abade-etxe 2  dagoz Elizbarrutian.

Azken eguneratzea: Urtarrila 2025

itxi