Barriak
Barakaldo PBak batzar nagusia ospatuko dau zapatuz
Itxaropenaren Andra Maria parrokian ospatuko da bihar -azaroak 15, zapatua- Barakaldo Pastoral Barrutiaren (PB) urteko batzar nagusia.
Heziketa-saioa Vida ascendente / Bizian gora mobimentuan
"Vida ascendente / Bizian gora" mobimentuak, kideen etenbako heziketaren garrantziaz jabetuta, Sakramentuen gaia lantzen dihardu. Atzo -eguaztena-, eleizbarrutiko hainbat lekutako kideak Barrian batu ziran adiskidetzearen inguruko saioan parte hartzeko. Felix Alonso eleizbarrutiko abadeak gidatu eban saioa.
JOC mobimentuaren mendeurrena
Web honetan iragarri dogunez, datorren domekaz, azaroak 16, gure eleizbarrutian dagozan Ekintza Katolikoko errealitateak Jesusen Bihotzaren Mirabeen ikastetxean (Tiboli, 2) batuko dira eta lehenengo zatia alkarregaz burutu ondoren, talde bakotxak bere batzarra egingo dau. Kasu batzuetan, batzar nagusiak izango dira eta Gazteria Langile Katolikoa (JOC) mobimentuak bere …
"Sinodo-sena eta laiko ministerioa", Ekintza Katolikoaren batzarrean
Azaroaren 16an, domekaz, 10:00etan, Ekintza Katolikoko eleizbarrutiko errealitate guztiak batuko dira Jesusen BIhotzaren Mirabeen ikastetxean, sinodo sena eta laiko ministerioaren inguruan hitz eta gogoeta egiteko. Kerman Lopez bikario nagusiak egingo dau sarrera eta ondoren solasaldi eta eztabaidarako tartea izango da.
Eleizbarrutiko ordezkaritza Oroimenaren Eguneko ekitaldietan
Gaur ospatzen dan Oroimenaren Egunean, Begoñako Andra Mari Irakasleen Unibertsitate Eskolatik (BAM), esker ona adierazo gura deutse ADI ADIAN programako biktimei euren lekukotasuna emoteagaitik. Arduradunen esanetan, eskerrak emon gura deutsiez "euren eskuzabaltasun eta konpromisoagaitik. Nerea Barrios eta Abel Ucedaren lekukotasuna, bultzada da oroimenaren, zuzentasunaren …
Azaroak 9: Eleizbarrutiaren Eguna
Datorren domekaz, azaroak 9, Eleizbarrutiaren Eguna ospatuko dogu, "jaieguna eta eskerrak emoteko eguna, alkarregaz parrokia bizia, Jesukristoren zale amorratua eta besteen alde egiten dauana eratzen dogulako". Aurton, bainera, egun horretan emongo jake amaiera Bilboko eleizbarrutiaren sorreraren 75. urteurreneko ekitaldiei. On Joseba Segura gotzaina buru dala Eukaristia …
Oroimenaren Egunaren 15. ekitaldia
2010etik aurrera, azaroaren 10a egun esanguratsu bihurtu da euskal gizartearentzat eta gure Eleizarentzat. Egun hau aukeratu eben, urteko 365 egunen artean, bakarrik horretan ez dalako izan hildakoak eragin dituan atentaturik. Bake eta Adiskidetzerako Batzordetik adierazo dabenez, "egun horrek gertatutakoa eta sekula gehiago gertatu behar ez dauana gogorarazoten deusku. …
Zapatuz, Bilbon, heziketa-saioa katekistentzat
Etzi -azaroak 8, zapatua-, heziketa-saioa izango da II. eta Vii. bikaritzetako (Bilbao) katekistentzat, goizeko hamarretan, Barria eraikinean (Plaza Barria, 4).
Gizakia Helbururen eguna bere 40. urteurrenean
Datorren domekaz, azaroak 2, eleizbarrutian gogoan izango dira mendekotasunen bat daben pertsonak, Proyecto Hombre Bizkaia-Fundación Gizakia dalakoaren alde egingo dan kanpainan. Ignacio Palacio zuzendariak aurkezpeneko gutunean azaldu dauanez, "aurtengo jardunaldia oso berezia da Proyecto Hombre Bizkaia erakundeak 40 urte bete ditualako. Lau hamarkada pertsonen alde …
Eleizbarrutiak autorpena egingo deutse laikoen heziketan esku-hartu daben abadeei
Bilboko eleizbarrutiaren 75. urteurrena dala-eta, datorren barikuz, azaroak 7, omenaldia egingo jake heziketan jardun izan daben 75 urtetik gorako abadeei. Hain zuzen be, Bizkaiko Eleizan laikoen heziketan jardun izan dabenei autorpena egin gura jake. Deialdia irekia da, eta gura daben guztiek parte hartu leikie ospakizun berezi honetan.
Barakaldo PBak batzar nagusia ospatuko dau zapatuz
Itxaropenaren Andra Maria parrokian ospatuko da bihar -azaroak 15, zapatua- Barakaldo Pastoral Barrutiaren (PB) urteko batzar nagusia.
Heziketa-saioa Vida ascendente / Bizian gora mobimentuan
"Vida ascendente / Bizian gora" mobimentuak, kideen etenbako heziketaren garrantziaz jabetuta, Sakramentuen gaia lantzen dihardu. Atzo -eguaztena-, eleizbarrutiko hainbat lekutako kideak Barrian batu ziran adiskidetzearen inguruko saioan parte hartzeko. Felix Alonso eleizbarrutiko abadeak gidatu eban saioa.
JOC mobimentuaren mendeurrena
Web honetan iragarri dogunez, datorren domekaz, azaroak 16, gure eleizbarrutian dagozan Ekintza Katolikoko errealitateak Jesusen Bihotzaren Mirabeen ikastetxean (Tiboli, 2) batuko dira eta lehenengo zatia alkarregaz burutu ondoren, talde bakotxak bere batzarra egingo dau. Kasu batzuetan, batzar nagusiak izango dira eta Gazteria Langile Katolikoa (JOC) mobimentuak bere mendeurrena ospatuko dau hainbat jarduerakaz: "que sirvan para celebrar y visibilizar los cien años de vida del movimiento, todos ellos al servicio de la juventud obrera y sus luchas. Queremos que sea un encuentro sencillo, …
"Sinodo-sena eta laiko ministerioa", Ekintza Katolikoaren batzarrean
Azaroaren 16an, domekaz, 10:00etan, Ekintza Katolikoko eleizbarrutiko errealitate guztiak batuko dira Jesusen BIhotzaren Mirabeen ikastetxean, sinodo sena eta laiko ministerioaren inguruan hitz eta gogoeta egiteko. Kerman Lopez bikario nagusiak egingo dau sarrera eta ondoren solasaldi eta eztabaidarako tartea izango da.
Eleizbarrutiko ordezkaritza Oroimenaren Eguneko ekitaldietan
Gaur ospatzen dan Oroimenaren Egunean, Begoñako Andra Mari Irakasleen Unibertsitate Eskolatik (BAM), esker ona adierazo gura deutse ADI ADIAN programako biktimei euren lekukotasuna emoteagaitik. Arduradunen esanetan, eskerrak emon gura deutsiez "euren eskuzabaltasun eta konpromisoagaitik. Nerea Barrios eta Abel Ucedaren lekukotasuna, bultzada da oroimenaren, zuzentasunaren eta bake eta bizikidetzarako heziketaren alde lan egiten jarraitu dagigun". Beste alde batetik, gaur, Bilboko gotzainak eta Bilbao Foroa Bake eta Bizikidetzaren alde dalako kideek bikrimen oroimenezko lore-eskeintzanparte …
Azaroak 9: Eleizbarrutiaren Eguna
Datorren domekaz, azaroak 9, Eleizbarrutiaren Eguna ospatuko dogu, "jaieguna eta eskerrak emoteko eguna, alkarregaz parrokia bizia, Jesukristoren zale amorratua eta besteen alde egiten dauana eratzen dogulako". Aurton, bainera, egun horretan emongo jake amaiera Bilboko eleizbarrutiaren sorreraren 75. urteurreneko ekitaldiei. On Joseba Segura gotzaina buru dala Eukaristia ospatuko da Santiago katedralean, 19:00etan. Deialdia egiten jaku bertara joan gaitezan. Web honetan be zuzenean emongo da. "
Oroimenaren Egunaren 15. ekitaldia
2010etik aurrera, azaroaren 10a egun esanguratsu bihurtu da euskal gizartearentzat eta gure Eleizarentzat. Egun hau aukeratu eben, urteko 365 egunen artean, bakarrik horretan ez dalako izan hildakoak eragin dituan atentaturik. Bake eta Adiskidetzerako Batzordetik adierazo dabenez, "egun horrek gertatutakoa eta sekula gehiago gertatu behar ez dauana gogorarazoten deusku. OROIMENA egiteko eguna da". Batzordetik, dei egin dabe, gainera, egunotan antolatuko diran ekitaldietan parte hartu daigu. Bilboko bikaritzek, esate baterako, alkarte otoitzaldi eta ospakizuna egingo dabe"Indarkeriarik …
Zapatuz, Bilbon, heziketa-saioa katekistentzat
Etzi -azaroak 8, zapatua-, heziketa-saioa izango da II. eta Vii. bikaritzetako (Bilbao) katekistentzat, goizeko hamarretan, Barria eraikinean (Plaza Barria, 4).
Gizakia Helbururen eguna bere 40. urteurrenean
Datorren domekaz, azaroak 2, eleizbarrutian gogoan izango dira mendekotasunen bat daben pertsonak, Proyecto Hombre Bizkaia-Fundación Gizakia dalakoaren alde egingo dan kanpainan. Ignacio Palacio zuzendariak aurkezpeneko gutunean azaldu dauanez, "aurtengo jardunaldia oso berezia da Proyecto Hombre Bizkaia erakundeak 40 urte bete ditualako. Lau hamarkada pertsonen alde konprometituta, entzute eraginkorra eta akonpainamendu sakona eskeiniz. Lau hamarkada zugaz bidelagun izanez, bizia sustatuz, etorkizuna eraikiz".