04-05-2026 Lunes, V semana - pascua
04.05.2026

Gaixoaren Pazkoa 2026

Datorren maiatzaren 10ean GAIXOAREN PAZKOA ospatuko dogu.

Egun horretan, kristau alkarteak gaixo, senide eta osasun-eremuko profesionalengana hurreratzen dira, eurakaz eta euren alde otoitz egiten dabe eta gaixoen oliaduraren sakramentua emoten da.

Gaixoaren Pazkoa (Pazko aldiko VI. domeka), otsailaren 11an, Gaixoaren Munduko Egunez, hasi zan ibilbidearen amaiera da. Aurton, “Ostatura eroan eta bere ardurapean hartu eban (Lk 10, 34)” goiburua aukeratu da kanpainarako eta beste hau gaitzat hartu da: “Samariarraren errukia. Bestearen atsekabea nork bere eginez maitatu”.

Gaixoaren Pazkoa ospatuko dala-eta, dei egiten jake Osasun Pastoraltzarako Eleizbarrutiko eragileei, ondorengo jarduerotan parte hartu daien:

  • maiatzaren 5ean, martitzena, 17:00etan, Barriako (Bilbo) ekitaldi-aretoan, Sergio Buizak aurtengo osasunaren pastoraltza-kanpainaren gaiari buruzko hitzaldia emongo dau: “Ostatu batera eroan eta zaindu egin eban” (Lk 10, 34).
  • maiatzaren 6an, eguaztena, 17:30etan, Eukaristia ospatuko dogu, Kerman Lopez bikario nagusia buru dala, Begoñako Andra Mari basilikan eta ostean kopau bat hartuko dogu gogarte etxean.

Erantsitako agirietan aurkituko dozue informazino guztia: