Barriak
Etiquetado como: Pazkoa
Urpeko robota galtzeko bidean dagozan landareak berreskuratzeko
EBI eleizbarrutiko ikastetxeen sarean dagoan Gernikako San Fidel ikastolak maiatzaren 7tik 9ra Hegoafrikan ospatuko dan zientzia eta robotikaren nazinoarteko txapelketako azken fasean parte hartuko dau. DBHko 4. mailako 10 ikasle joango da Ciudad del Cabora First Lego League Open Africa Championship dalako ekitaldiaren finalean parte hartzeko. Ikasle eta irakasleek urpeko robota asmatu dabe, itsas hondoan desagertzeko bidean diran espezieak birlandatzeko. Bizkaia ordezkatuko dabe mundu osoko ehun ikastetxe inguru batuko dituan ekitaldian.
Prozesinoetako irudi-multzorik ederrena gaur atarako da San Nikolas eleizatik
Prozesinoa Bilboko Areatzan dagoan San Nikolas eleizatik abiatuko da eta Alde Zaharra zeharkatuko dau. Bilboko Sate Santuan kalez kale ibiliko dan irudi-multzorik "bikain eta ederrena" da, Menaren Pietatea. Juan Pascual Menak 1756an egin eban San Nikolas eleizarena dan eskultura hau. Kristo hilaren irudi ikusgarri eta zirraragarria nabarmentzen da. Aurton, barritasun bi izango dira.
Erramu-domeka, egun esanguratsua Bizkaiko Eleizarentzat
Atzo, Erramu-domeka Aste Santuari hasiera emon jakon Bizkaiko parrokietan. Gotzaina buru izan zan Santiago katedraleko eleizkizunean. Eleiztar ugarik bat egin egan egun berezi honetan parrokia alkarteagaz. On Joseba Segura gotzainak Nekaldiaren historiak proposatzen dauan "egia" nabarmendu eban: "gainera jatorkona itzela bada be, Jainkoa Jerusalemen sartu egiten da, egundoko maitasuna deuskulako". Eskautek Gorka Eguna ospatu eben, euria lagun eta pozik, Muskizeko San Joan plazaren inguruan. Astakumearen prozesinoa umez inguratuta atara zan.
240 gaztetxo eta gaztek parte hartuko dabe Pazkoetan
Aste Santuaren atarian gagozala, prest dagoz Bilboko eleizbarrutian antolatu diran Pazkoak. 240 gaztetxo eta gazte inguruk emon dau izena, alkartu eta zerbitzua, barrukotasuna eta fedea lantzeko.
Asteko barrien laburpena
Astean zehar webgunean argitaratutako barri nagusiak laburbilduta eskaintzen deutsuguz. Bizkaiko Eleizan asko dira aurrera eroaten diran ekimenak eta webgunean euron arteko batzuk baino ez dira batzen. Zure parrokian, erakundean zein eleiz alkartean gertatzen danaren barri emoteko helbide honetara idatzi zeinke: komunika@bizkeliza.org
Gotzaina izango da buru katedralean, Aste Santuko ospakizunetan
On Joseba Segura eleizbarrutiko gotzaina buru izango da Santiago katedralean ospatu daitezan Aste Santuko eleizkizunetan eta zuzenean jarraitu ahal izango dira web honetan eta Radio Popular-Herri Irratian.
Gaurtik aurrera, prozesinoak Bilboko kaleetan
Lau mila kokfradiakide baino gehiagok parte hartuko dau Kofradien Ermandadeak Aste Santurako antolatu dituan jardueretan. Gaur, Doloretako Barikuz, Nekaldiaren kofradiaren Doloretako Ama Birjinaren prozesinoa atarako da kalera; Abandoko San Bizente Martiria parrokiatik atarako da 20:30etan.
HOACeko batzorde iraunkorra Bilboko gotzainagaz batzartu da
Gema Martin antolaketa eta alkarte bizitzarako HOACeko arduraduna eta Jorge Hernandez kontsiliario nagusia Bilboko eleizbarrutian dira eta gaur goizean On Joseba Segura Bilboko gotzainagaz batzartu dira. Jorge Torralbo HOACeko eleizbarutiko presidentea, Roberto Jaureguibeitia kontsiliarioa, Begoña Cerrato zabalkunderako arduraduna eta Josu Sagastigordia antolaketa eta alkarte bizitzarako saileko kidea be izan dira batzarrean.
Deustuko Unibertsitateak Jose Ramon Scheifler oroitu eta omendu dau
Deustuko Unibertsitateak 2021eko irailean 101 urte ebazala Loiolan hil zan Jose Ramon Scheifler Amezaga jesuita gogoratu eta omendu eban atzo. Scheiflerren senide eta adiskideakaz batera, Juan Maria Aburto Bilboko alkateak, Gonzalo Olabarria kulturarako BIlboko Udaleko zinegotziak, Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakari ohiak eta Aitor Esteban Euskadi Buru Batzarreko presidenteak parte hartu eben ekitaldian.