17.06.2026

Dolores Sopeña Institutuko alkarteak amaiera emongo deutse 125. urteurrena ospatzeko ekitaldiei

Doloares Sopeña Institutu Katekistak kapitulu historikoari amaiera emongo deutso Bilbon. 1901etik aurrera langileen familien eta ahulezizko pertsonen ondoan jardun dauan alkarte erlijiosoak agurreko Eukaristia ospatuko dau bihar arratsaldeko bost eta erdietan, Karmengo Ama eleizan, On Joseba Segura gotzaina buru dala. Eleizkizunak amaieta emongo deutso Institutuak Bilbon burutu dauan 125 urteko ibilbideari. 

Orain arte BIlboko alkartean egon diran hiru erlijiosak Loiolara doaz, Institutuak nagusientzat daukan etxera. Beraz, orain dala 125 urte hasitako aldiari amaiera emongo jako. Fundatzaileak -Ama Agueda Perez, sor Maria Juaristi eta sor Ignacia Valles- 1911an heldu ziran Bilbora, hain zuzen be, kongregazinoaren hamargarren etxea zabaltzera.

Langileen artean sortutako egitekoa

Katekista hareek uriburura heldu baino askoz aurretik hasi zan Institutuaren historia Bizkaian. Izan be, Dolores Rodriguez Sopeña kongregazinoaren fundatzaileak Ramona Ortix de las Rivas bilbotar emakumearen deiari erantzun eutson 1901ean. Doktrinen Ekintza martxan jarri eban Erandion. Hain zuzen be, lehenengo batzarra urte horretako zutailaren 25ean, Santiago egunez, izan zan. Ehun gizon eta hirurehun emakume izan ziran bertan.

Harrezkero, egiteko hak ez dau etenik izan. 1911an, Bilboko Langile Zentroa zabaldu zan Bilbon, hasierako ekitaldian hirurehun gizon eta laurehun emakume baino gehiago izan ziralarik. Kongregazinoak -hamarkadetan OSCUS lez ezagutzen zan eta gaur egun Dolores Sopeña Institutu Katekista- langile familiaren osoko sustapen eta ebanjelizazinoaren alde jardun eban. Akonpainamendua eta gizarte laguntasuna eskeintzen eutsen gehien behar ebenei.


XX. gizaldian, bere eginkizuna Barakaldo, Gallarta, Algorta eta inguruko beste zenbait herritara zabaldu zan. Sasoian sasoiko testuinguruari egokitu izan jako, Dolores Sopeñak adierazotako sena galdu barik: “Danak familia bakar bihurtu Kristo Jesusengan”.

400 ikasle dituan ikastetxeak bere egitekoagaz jarraituko dau

Alkarte erlijiosoa ixteak ez dakar Bilbon erakunearen misinoa amaitzea. Sopeña Zentroak (Hurtado Amezaga, 44) zabalik jarraituko dau heziketa eta gizarte eskeintza zabalari eutsiz. Gaur egun 400 ikasle inguru ditu, gehienak -%95- migratzaileak. Zentro hau, beraz, oinarrizko erreferente da urian gizarteratze eta heziketari dagokionez. 

Bigarren Hezkuntza, Batxilergoa, Heziketa-zikloak, Lanbide Heziketa eta Heduen Heziketarako egitarauak eskeintzen dabez, laneratzea eta kultur sustapena ahalbidetzeko. Fundatzailearen karismagaz bat datorren ibilbidea da. Pertsonari duintasuna emotea eta hazteko aukera barriak emotea da helburua.

Erreleboa, laikotzaren eskutik

Ekintzaren hasieratik -Ugazabandrek katekistakaz batera jarduten ebenean-, institutuak ikastetxea zuzenduko daben laguntzaile laikoen bidez emongo deutso jarraipena bere egitekoari. Horretarako, kongregazinoak berariazko heziketa eskeinten dau Dolores Sopeñaren egitekoa aurrera eroan dagien erakundearen karismatik.

Historian, mailaz maila eskualdatu izan dabe erantzukizuna laikoen esku itziz. Ez da apurketarik izan, eta orain arduradun diranak heldutasuna jadetsi dabe Sopeña krisma bizitzeko eta zabaltzeko eran.

Arrasto sakona Bilbon

Orain dala ehun eta hogeta bost urte Erandion ospatutako batzar haren ostean, Dolores Sopeña Institutu Katekistak arrasto sakona itziko dau Bilbon. Auleziazko egoeran egozan belaunaldi askotako langile, emakume, familia eta gaztek akonpainamendua, heziketa eta itxaropena aurkitu ebezan euren etxean.

Eguenez Karmengo Ama eleizan ospatuko daben Eukaristian, agurtu egingo dira, baina esker ona be adierazoko jake eta orduan ereindako haziak frutu emoten jarraitzeko eskatuko dabe.