18.06.2026

Jardun gura dozu boluntario lez San Frantzisko auzoan?

"Sanfran Intercultural" gazteentzako (18 urtetik gorakoak) esperientzia da. San Frantzisko auzoan egingo da uztailaren 11 eta 19 bitartean. Kultura eta errealitate anitzetako pertsonen bizilagun izango dira, askotariko gizarte egitasmo eta tailerretan parte hartuko dabe, taldean gogoeta egin eta munduari, eta euren buruari" begiratzeko era barria atzeman.

Monja pasiotarrak, San Frantzisko auzoko jesuitak eta Alde Zaharra Pastoral Barrutia (PB) dira antolatzaileak.

“Bilboko San Frantzisko auzoan, aterpe, ogi eta hitza konpartituz, egun batzuk igaro gura dabezan” 18 urtetik gorako gazteei zuzendutako jarduera da. 

🌍✨ Badozu zure ongizate-zonatik ataratzeko ausardiarik?

Goizez gazteek hainbat zerbitzutan lagunduko dabe, migratzaileakaz eta ahuleziazko egoeran dagoan hainbat gizataldegaz hartu-emon zuzena izanda.

Arratsaldez, San Frantzisko auzoaren aniztasuna agertuko daben tailerretan parte hartuko dabe.

Sanfran 2026

🗣️ Alkartzeko, solasean jarduteko eta ikasteko eremuak
🙏 Gogoeta egiteko, fedea bizitzeko eta bizitzako galdera garrantzitsuak egiteko tartea

Gehiago jakiteko eta izena emoteko:

https://drive.google.com/file/d/1izwdFMBTg3s94wOMzzlj_GvxDmzwbbZe/view?usp=sharing

Sanfran 2026

#SanfranIntercultural

#ExperienciaFeYVida

#JóvenesConSentido

#VoluntariadoJuvenil

#TransformaciónSocial

#Bilbao

#Encuentro

#Servicio

#FeYVida

#Juventud

Parte hartuko zeunke zure bizitzan mugarri izan daiteken esperientzian? 💚

2025eko ekitaldia:

https://bizkeliza.org/noticia/concluye-la-colonia-urbana-y-campo-de-trabajo-sanfran-2025/
Imagen de una edición anterior de Sanfran intercultural.

Hemen argitaratuta: Lehenengo Orrialdea, Migrazinoak

Honan etiketatuta: Gazteak