22.06.2026

Lan-kanpamentua Berrizen, 16 urtetik gorako gazteentzat

Berrizko Mesedetako Misiolariek (BMM) lan-kanpamentua antolatu dabe aurton be, 16 urtetik gorako gazteentzat. Arduradunen esanetan, "zerbitzu, bizikidetza eta norbere hazkunderako jarduera" izango da, hain zuzen be ekainaren 28tik uztailaren 4ra. Leku batzuk geratzen dira. Gehiago jakiteko eta izena emoteko: hemen.

Egunotan, gazteek hainbat arlotan jardungo dabe: akonpainamendua Olakuetako aterpetxean harrera egin jaken familietako umeei, jarduerak pertsona nagusiakaz eta laguntzak Berrizen (ortua, landareak eta beste hainbat).

Lan-esparruan, gainera, bestelako uneak be izango dira: gogoeta pertsonala, bizi izandakoaren irakurketa sinisteduna eta nekazaritza ekologiko eta jasangarriari lotutako jarduerak Lurbizian. MMBen pastoral taldeak gidatuko ditu.

Berriz

Gehiago jakiteko eta izena emoteko: hemen.

www.bizkeliza.org

Hemen argitaratuta: Lehenengo Orrialdea

Honan etiketatuta: