Bizkaiko makina bat herri eta auzotan ospatzen dihardue San Joan jaiak, besteak beste, Gaztelugatxeko ermitan. Makina bat herritan dagoz santu honen izenpeko ermitak: Morga, Bermeo, Ajangiz, Ibarruri, Lekeitio, Aulestia, Ondarroa, Berriatua, Markina-Xemein, Berriz, Mallabia, Elorrio, Garai, Amorebieta-Etxano, Dima, Igorre, Zeanuri, Ugao eta Gordexola.
Kanpai-errezitaldia Begoñan, San Joan egunaren bezperan
Hogei urtetik gora daroez karilloiaren kontzertua egiten San Joan bezperan. Anton Juaristi Begoñako aurreko organistak sustatu eban ekimen hau eta gaur egun basilikako orgainsta dan Miriam Cepeda da errezitaldia prestatzeaz arduratzen dana.







