Barriak
Etiquetado como: Berrizko Mesedetakoak
BizkaiBira Berrizko Mesedetako Misiolarien museora helduko da
BizkaiBirako zazpigarren etapa Durangon hasiko da eta Berrizen izango dau amaiera. Ibiltariek 12,12 kilometroko ibilbidea burutko dabe itxura baten erraza dan baina seguruenik sargoriaren erasana izango dauan etapan. Atzo, eskaut gazteak lotu jakozan bideari, Urkiolan izan ziran eta Durangora helduta alde zaharretik bisita egin eben Gerediaga alkartearen eskutik eta egunari …
Asteburuan, misino-topaketa eta erretiroa Berrizen
Asteburuann, IV., V. eta VI. bikaritzetako helduen erretiroa ospatu da Berrizko "Barnezabal" gogarte etxean. Gainera, gazteen misino-topaketa izan da Berrizen bertan, kasu honetan, Maturana aterpetxean eta Berrizko Mesedetako Misiolarien Misino-institutuak antolatuta, 15 urtetik gorako gazteentzat. Jarduera bateko zein besteko partaideak zapatuz alkartu ziran ospakizun …
Lourdes Gorostola izango da aurrerantzean be Berrizko Mesedetako Misiolarien Koordinatzaile Nagusia
1959.eko otsailaren 27an Berriatuan jaio zan Lourdes Gorostola Arrieta 1977an sartu zan Berrizko Mesedetako Misiolarien ordenan eta 1986.eko abuztuaren 10ean egin eban betirako botoen profesa. 1988tik 1992ra Perun egon zan Institutuko gazteen heziketaren arduradun lez eta, 9 urtez Probintzial izan ondoren, 2018an Filo Hirotaren lekua hartu eban Koordinazino Nagusian. Atzo, …
Berrizko Mesedetako Misiolarien laiko-alkarteen batzarra
"Aske askatzeko" goiburuaren haritik alkartu dira Berrizen, kurtso hasierako batzarrean, Berrizko Mesedetako Misiolariek (BMM) Espainian dabezan hiru laiko alkarteak (Sevilla, Madril eta Ursuri eta Siloe -Iparraldea-).
Kurtsoko azken Gotzain Kontseilua, Berrizen
Berrizko Mesedetakoek Berrizen bertan daukien Barnezabal Gogarte Etxean ospatuko dira gaur eta bihar Gotzain Kontseiluaren kurtso honetako azken saio biak. Kide guztiek -Eleizbarrutiko gotzaina, bikario nagusia, lurraldeetako bikarioak, Juanma Seco idazkari nagusia eta Marisa Arias (Laikotzarako Idazkaritzako zuzendaria), Manu Moreno (Karidade eta Zuzentasunerako ordezkaria …
Aita Santuak Espainiara egingo dauan bidaiaren aurreko otoitzaldiaren zuzeneko emonaldia
Gaur -maiatzak 23, zapatua-, Mendekoste bezpera, otoitzaldia ospatuko da Begoñako basilikan, Leon XIV.a aita santuak Espainiara egingo dauan bisita dala-eta. On Joseba Segura gotzaina buru izango da 20:00etan hasiko dan eleizkizunean. Alkarte osoari dei egin jako parte hartu dagian eta joaterik ez dauanak zuzenean jarraitu daike web honen bidez.
Joseba Bakaikoak «Mi vida en la Amazonía ecuatoriana» liburua aurkeztuko dau
Joseba Bakaikoa fraile kaputxinoak "Mi vida en la Amazonía ecuatoriana. Crónicas de un misionero" bere liburua aurkeztuko dau datorren eguenez, maiatzak 28 Bilboko San Francisquito parrokian (Fika, 70. Bilbao), 19:00etan.
Bakearen aldeko oihua Gotzaitegiaren egoitzako balkoitik
«Por una paz desarmada y desarmante. Gerrarik ez» goiburua dauan pankarta jarrita dago eleizbarrutiko eraikinean, atzo gerra amaitzeko eskatuz plazan batu ziran Barriako langileen ekimenez. Bake eta Adiskidetzerako Eleizbarrutiko Batzordeak dei egin deutso alkarte osoari datorren domekaz, Mendekoste Eguna, keinua errepikatu dagian.
Osasuna gizatasunez bustiz: arreta erlijioso eta espirituala
Atzo, osasunaren arloa gizatasunez bustearen inguruko XXXI. jardunaldia ospatu zan Deustuko Unibertsitateko auditoriumean. Ekitaldian, osasun arloko profesionalak, gizarte eragileak, akademikoak eta duintasun eta osoko zaintzan oinarritutako arretagaz konprometitutako pertsonak batu ziran, besteak beste ospitaleetan gaixoei arreta eskaintzen deutsienak.
Alkartasunezko kontzertua, Mufungaren Adiskideak Fundazinoaren eskutik, zapatuz, San Bizente eleizan
Datorren zapatuz, maiatzak 23, Bilboko 'Club Deportivo' eta BBKantuz abesbatzek alkartasunezko kontzertua eskeiniko dabe, 19:30etan, Bilboko Abandoko San Bizente Martiria parrokian. Sarrera doan izango da eta diru-laguntza emon gura dauanak amaieran egin ahal izango dau.
Bihar, Xavier Morlans teologoak bere azken liburua aurkeztuko dau Bilbon
Xabier Morlans bartzelonar abade eta teologoa bere liburua "zehaztasunez eta pedagogiaz" aurkeztera dator, Eleizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Institutuko (ETPI) arduradunek azaldu dabenez. Sinodoko eztabaidetan agertu dan kontuaren inguruan jardundo dau. "Iraganaren irakurketa zuhurretik etorkizunerako proposamena egingo dau, eleiz gogoetaren une honetan eraikuntzarako borondatea agertuz". Ekitaldia, bihar -maiatzak 21, eguena- izango da, 18:30etan, Barrian (Plaza Barria 4. Bilbao).
Zuen ezkontzaren urteurrena beste bikote batzukaz batera ospatzerik nahi? Zatpze!
Maiatzaren 29an, barikuz, hitzordu berezia izango da eleizbarrutiko senar-emazteentzat Begoñako basilikan: Ezkontzaren Urrezko eta Zidarrezko Ezteguak. Fede-zabalkunde eta Katekesirako ordezkaritzako Helduak eta Familia sailetik deialdia egin dabe, gura daben senar-emazte guztiek, Urrezko eta Zidarrezko Ezteguak zein beste urteurren bat ospatu, eleizkizunean parte hartu dagien. Eukaristia 18:00etan izango da, On Joseba Segura gotzaina buru dala, batera bizi izandako urteengaitik esker ona adierazoteko eta bizitza hori ospatzeko.
Otoitzaldia Begoñan Aita Santuaren etorrera prestatzeko
Bilboko eleizbarrutiak otoitzaldi batez hasiera emongo deutse Leon Aita Santuari Bizkaian ondoetorria egiteko ekitaldiei. Begoñan da hitzordua, zapatuz, 20:00etan. Otoitzaldiak 21:15ak arte iraungo dau eta orrialde honetako Youtube kanaletik jarraitu ahal izango da.



