15-01-2026 Jueves, I semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 Gaurkotasuna 5 Barriak
 

Barriak

Etiquetado como: Berrizko Mesedetakoak

01.07.2025

BizkaiBira Berrizko Mesedetako Misiolarien museora helduko da

BizkaiBirako zazpigarren etapa Durangon hasiko da eta Berrizen izango dau amaiera. Ibiltariek 12,12 kilometroko ibilbidea burutko dabe itxura baten erraza dan baina seguruenik sargoriaren erasana izango dauan etapan. Atzo, eskaut gazteak lotu jakozan bideari, Urkiolan izan ziran eta Durangora helduta alde zaharretik bisita egin eben Gerediaga alkartearen eskutik eta egunari …

17.03.2025

Asteburuan, misino-topaketa eta erretiroa Berrizen

Asteburuann, IV., V. eta VI. bikaritzetako helduen erretiroa ospatu da Berrizko "Barnezabal" gogarte etxean. Gainera, gazteen misino-topaketa izan da Berrizen bertan, kasu honetan, Maturana aterpetxean eta Berrizko Mesedetako Misiolarien Misino-institutuak antolatuta, 15 urtetik gorako gazteentzat. Jarduera bateko zein besteko partaideak zapatuz alkartu ziran ospakizun …

25.06.2024

Lourdes Gorostola izango da aurrerantzean be Berrizko Mesedetako Misiolarien Koordinatzaile Nagusia

1959.eko otsailaren 27an Berriatuan jaio zan Lourdes Gorostola Arrieta 1977an sartu zan Berrizko Mesedetako Misiolarien ordenan eta 1986.eko abuztuaren 10ean egin eban betirako botoen profesa. 1988tik 1992ra Perun egon zan Institutuko gazteen heziketaren arduradun lez eta, 9 urtez Probintzial izan ondoren, 2018an Filo Hirotaren lekua hartu eban Koordinazino Nagusian. Atzo, …

02.10.2023

Berrizko Mesedetako Misiolarien laiko-alkarteen batzarra

"Aske askatzeko" goiburuaren haritik alkartu dira Berrizen, kurtso hasierako batzarrean, Berrizko Mesedetako Misiolariek (BMM) Espainian dabezan hiru laiko alkarteak (Sevilla, Madril eta Ursuri eta Siloe -Iparraldea-). 

12.06.2023

Kurtsoko azken Gotzain Kontseilua, Berrizen

Berrizko Mesedetakoek Berrizen bertan daukien Barnezabal Gogarte Etxean ospatuko dira gaur eta bihar Gotzain Kontseiluaren kurtso honetako azken saio biak. Kide guztiek -Eleizbarrutiko gotzaina, bikario nagusia, lurraldeetako bikarioak, Juanma Seco idazkari nagusia eta Marisa Arias (Laikotzarako Idazkaritzako zuzendaria), Manu Moreno (Karidade eta Zuzentasunerako ordezkaria …

Barri-bilatzailea
-(r)en araberako bilaketa “...” Aurkitu dira 2309 Emaitzak.
-(r)en arabera ordenatu
Emaitzak orrialdeka
15.01.2026

Erretiroa egiteko proposamenak Eleizbarrutian

Fede-zabalkunde eta Katekesirako eta Familia Pastoraltzarako IV., V. eta VI. bikaritzetako Mahaiek antolatuta, aurten be asteburuko erretiro bi ospatuko dira Larrea-Zornotzako gogarte etxean. Aurreko kurtsoetako esperientzia guztiz positiboa izan da eta erantzun zabala jaso dabe. Arduradunen esanetan, "otoitz eta gogoetarako asteburuko esperientzia zabala da". Gehiago jakiteko, klik egin honako honegaz batera agerten diran karteletako QR kodeetan.

14.01.2026

"Otoitza eta Bizitza" tailerrak, datorren astean, Bilbon

"Otoitza eta Bizitza" tailerrak egingo dira Torre Urizar Pastoral Barrutian (PB) eta euretan parte hartzeko dei egin dabe. Heziketa-saio bi izango dira taldeak prestatzeko: urtarrilaren 19an, astelehenez, 19:00etan, Asisko San Frantzisko parrokian (Quinta parroquia), Iturriza, 4, eskumako atea eta urtarrilaren 20an, 19:00etan, Miribillako Santa Maria Josefa parrokian. Gehiago jakiteko: Leonor (686 55 80 98) edo Santiago (606 73 15 77). Laikoek sustatzen dabez tailerrok Bizkaian eta kurtsorako egitarau interesgarria prestatzen dihardue.

13.01.2026

Ume Misiolariak 2026: "Zure bizitza, misinoa"

"Zure bizitza, misinoa", goiburuaren harira ospatuko da datorren domekaz, urtarrilak 18, Ume Misiolarien eguna, batez be ume eta gaztetxoei zuzenduta. Egun honetan, zera ikusarazo gura jake ume eta gazteei: "euren bizitza, Bateoaren bitartez, batera jartzeko doe dala eta bialketa bakotxak bere lekuan Jesusen Barri Ona iragartzeko". 

12.01.2026

Ekintza Katoliko Orokorrak (EKO-ACG) zuhaitzak landatuko ditu domekan Urdaibain. Parte hartzerik nahi?

“Krisi ekologikoa barruko aldaketa sakonerako deia da... Jainkoaren egintzaren babesle izateko bokazinoa bizitzea kristau esperientziaren funtsezko atala da” (Laudato Si), horregaitik, EKO-ACG mobimentutik dei egiten dabe datorren domekaz, urtarrilak 18 Urdaibai biosfera-erreserban Lurgaia alkartearen eskutik burutuko dan ekintzan, hain zuzen be zuhaitz-landaketan, parte hartzera. Emon izena (urtarrilaren 14a, eguaztena, da azken  eguna) eta domeka goiza familian igarotzeko plan bikainaz gozatu. Hitzordua, 9:30etan da Kurutze Santua ermitan (Muxika).

12.01.2026

Eleizbarrutiko abade eta diakonoek gogo-jardunak egingo dabez aste honetan

Urteko bigarren astean, eleizbarrutiko ministerio ordenatuak gogo-jardunak egiten ditu  txanda bitan (euskeraz eta gaztelaniaz), Ministerio Ordenaturako Idazkaritzak antolatuta. Larreako gogarte etxean izango dira datorren barikura arte -urtarrilak 16-. Peio Azpitarte jesuitak gidatuko ditu euskerazko taldeko gogo-jardunak eta Manuel Garcia jesuitak gaztelaniazko taldekoak. Aste honetan ospatuko dira, gainera, Gotzainen Batzarrak gotzainentzat antolatzen dituan gogo-jardunak eta, besteak beste, On Joseba Segura Bilboko gotzainak be parte hartuko dau. Hilaren azkenean, mandatua daben …

11.01.2026

Asteko barrien laburpena

Astean zehar webgunean argitaratutako barri nagusiak laburbilduta eskaintzen deutsuguz. Bizkaiko Eleizan asko dira aurrera eroaten diran ekimenak eta webgunean euron arteko batzuk baino ez dira batzen.

Zure parrokian, erakundean zein eleiz alkartean gertatzen danaren barri emoteko helbide honetara idatzi zeinke: komunika@bizkeliza.org

10.01.2026

Prest da Bizkaiko Eleizaren mantentzerako IV. kanpaina

Urtarrilaren 18an, domekaz, Bizkaiko parrokietan ekonomia-ardurakidetasuna sustatzeko eleizbarrutiko kanpainaren laugarren ekitaldiari hasiera emongo jako. Oraingoan, ekimena 17 parrokiatan garatuko da aldi berean eta jardunbide bigaz: 10 parrokiatan harpidetzak sustatuko dira eta 7 parrokiatan, domekako diru-batzea. Kanpaina hau maiatzera arte luzatuko da.

09.01.2026

Eleizbarrutiko biziera erlijiosoaren inguruko alkarrizketa

Otsailaren 2an ospatuko dan Biziera Sagaratuaren Eguna dala-eta, Bilboko eleizbarrutiak dei egin deutso kristau alkarteari gotzaina buru dala Jesuiten eleizan (San Jose), 19:00etan ospatuko dan Eukaristia berezian parte hartu dagian. Eleizkizunean, gure alkarteko lekaide eta lekaimeen lana autortu eta euren alde otoitz egingo da.

08.01.2026

Gotzainak "zentzuzko erabakitzat" jo dau Estatu eta Eleizaren artean sinatutako akordioa

On Joseba Segura Bilboko gotzainak adierazo dauanez, Gobernuak, Espainiako Gotzainen Batzarrak (EGB) eta Erlijiosoen Espainiako Biltzarrak (CONFER)  Herriaren Defendatzailearen bitartez sexu gehiegikerien biktimei arreta eskaintzeko sinatutako akordioa "zentzuzko" eta "garrantzizko" urratsa da. Sinaduraren ostean egin dituan adierazpenetan esan dauanez, Eleizak "ahalegin handia" egin dau PRIVA batzordeagaz. Eleiza ikasten, hobetzen eta "gauzak ondo egiten saiatzen" ari dala be nabarmendu dau.

08.01.2026

Arreta eta kezka venezuelar alkarte katolikoan

Nazinoartean tentzinoak gora egiten diharduenean, Bizkaiko venezuelar alkarteak "arretaz, kezkaz eta itxaropen erresilientez" bizi ditu azken gertaerak, alkarte latinoamerikarraren erreferente dan David Urdaneta venezuelar abadeak azaldu dauanez. Une korapilatsu honetan, Eleizak Venezuelan dauan egitekoa eta beste batzukaz batera bizitzako fedearen kontsolamendua aztertu ditu. 

Emaitzak orrialdeka