03.07.2026

Ikuspegi ekologikoa dauen kulturarteko erretiroa

Garagarrilaren 12an, domekaz, Bilboko Seminarioko lokaletan (Zabalbide, 92), "Lurraren zaintza – Pertsonen zaintza" ikuspegi ekologikozko kulturarteko erretiroa izango da, Migrazino Pastoraltzak eta Loyola Bilbao Zentroak antolatuta. Roberto Vidal diakono iraunkorra eta Bilboko Eleizbarrutiko osoko ekologiaren arduraduna izango dau lagun. 

Kulturarteko erretiroa 9: 30etatik 16:00etara izango da. “Egun bat gelditzeko, arnasa hartzeko, begiratzeko eta eskerrak emoteko. Etxe komunaren zaintzagaz eta pertsona ahulenekin dogun konpromisoa barritzeko “.

Lurraren zaintzagaz edo ikastaro honek euren bizitzetan itxitako frutuekin lotutako objektu sinbolikoren bat eroateko konbitea egiten dabe.

Amaitzeko, partekatutako mahai bat egongo da,

Alkarregaz egoteko, partekatzeko, otoitz egiteko eta bizitza zaintzeko jardunaldia”

Informazino gehiago: Edith Ulloa: 944 004 004 – Marije Calvo: 606 986 203

👉 Inscripciones: aquí

Munduko kristinauak Kreazio garairako prestetan ari dira

Sorkuntzaren Denbora urtero ospatzen da, irailaren 1etik urriaren 4ra. Ekimen ekumeniko honek kristinauak batzen dauz otoitz egiteko eta ingurumena babesteko. Ekintza Sorkuntzaren Zaintzaren aldeko Munduko Otoitz Jardunaldiagaz hasten da eta Asisko San Frantzisko egunean amaitzen da.

Aurten, Sormen Denboraren 2026ko leloa «ur Bizia» da. Gizarte Pastoraltzarako eta Giza Sustapenerako Gotzain Batzordetik, “Sortzaileagaz dogun bizi-loturaz eta lotura espiritualaz eta bere sorkuntzaz hausnartzera” konbidatzen dabe.

Antolatzaileek bideo bat argitaratu dabe, non hainbat buruzagi erlijiosok sorkuntzaren denporari eskainitako astean parte hartzera konbidatzen daben.  Bideoa, Jerusalemgo patriarka latindarrak, Pizzaballa kardinalak zabaltzen dau..


Osoko ekologia, Eleizbarrutiaren apustua

LT 3.2 (3.2.a)  VI. Elizbarrutiko Ebanjelizazino Egitasmoaren lehentasunezko ekintzetako bat  “Ekologia bihurtzeko bideak zehazten dituen ekintza pertsonalak eta komunitarioak garatzea” da. Azken urteotan, hainbat jarduera antolatu da Bizkaian gai horren inguruan.

Ikasturte honetan Osoko Ekologiaren inguruko talde bat prestau da Bilboko eleizbarrutian. Taldearen burua Roberto Vidal da, Ana Sofi Telletxea (Caritas Bizkaia), Estrella Moreno (IDTP) eta Luis Mari Vega (IDTP eta Bakea eta Adiskidetzea) lagun dauzala.

Urtarrilaz geroztik, “Alkarren Barr” Elizbarrutiko aldizkariaren ale bakotxean, taldeak Laudato si entziklikaren alderdi batzuk eta entziklikaren inguruko kasu praktikoak biltzen dauzan artikulu bategaz kolaboratzen dau.


Hemen argitaratuta: Lehenengo Orrialdea

Honan etiketatuta: Ekologia, Erretiroa