04.07.2026

Bizkaiko Caritasek erantzun arina eskatu dau erregularizazino eskaeren aurrean

Bizkaiko Caritasek modu positiboan balorau dau miloi bat migratzailek baino gehiagok euren administrazino egoerearen ezohiko erregularizazinoa eskatzeko aukerea izan izana apirilaren 16tik bagilaren 30era bitartean. Denpora horretan, erakundeak 1.000 personari baino gehiagori eskaini deutse arreta eta aholkularitza, 2.500 erantzun baino gehiagogaz.

Caritas Bizkaiak 12.300 € baino gehiago bideratu ebazan zuzeneko laguntza ekonomikoetara, erregularizazinorako beharrezko dokumentazinoa lortzen laguntzeko. Laguntza hori guztia erakundearen 38 proiektutan hedatu zan, lurralde historiko osoan zehar. “Caritas Bizkaitik migratzaileek eta boluntarioen eta profesinonalen taldeek egindako ahalegina azpimarratu gura dogu. Ezohiko erregulazinoak, espedienteak izapidetzea ez eze, administrazino-ziurbakotasuneko egoeran urteak eroiezan pertsonei segurtasuna, laguntasuna eta itxaropena eskaintzea ekarri dau “, azpimarratu dau Iñigo Cortazar erakundeko gizarte-langileak.

Aldi barria hasten da

Espedienteak aurkezteko legez emondako epea amaitu ondoren, beste fase bat edegiko da. Aro barri honetan, Caritas Bizkaiak bat egiten dau Estatuko Caritas Konfederalak Gobernuari egindako eskaereagaz. Eskaera horrek erantzun arina eskatzen deutse gaur egun izapidetzen ari diran eskaera guztiei. Gainera, eskatzen da administrazinoak lehenbailehen jakinaraztea migratzaileei behin-behineko bizileku- eta lan-baimena. Bizilekua egiaztetako balio dauen edozein probabide onartzeko be eskatzen da. Halan, ez litzateke beharrezkoa izango errolda-ziurtagiria aurkeztea Atzerritarraren Nortasun Txartela eskatzeko unean.

Migratzaileen erregularizazinoa
Caritas Bizkaiak pertsonei laguntzen jarraitzen dau

Oztopo nagusiak

Pertsonei laguntzeko prozesu horretan, Caritas Bizkaiak, gainerako Caritas Konfederalak lez, hainbat zailtasun hauteman ditu, euren espedienteak ebazten diran bitartean migratzaileei eskubideak eskuratzea oztopatzen deutseenak. Horreen artean, “Behin-behineko bizileku- eta lan-baimena” emotea nabarmentzen da. Caritasen eretxiz, figura hori “oso beharrezkoa izan arren”, ez da eraginkorra izango. Baimen horreek behin-behinekoak dira, eta denpora larregi behar dabe izapidetzeko eta pertsonei jakinarazteko.

Enplegatzaileen errezeloak

Horrez gain, Caritasek errezeloak antzeman dauz enplegatzaileen aldetik, figura hori ez ezagutzearen, haren indarraldiaren edo baliotasunaren ondorioz lan egiteko behin-behineko baimena daben personak kontratetako. Erakundeak aldarrikatzen dau baimen horreek guztiz baliozkoak dirala Gizarte Segurantzan alta emoteko – Nahi-ta aldi baterakoak izan –, eta automatikoki baliozkotu ahal izango dirala behin betiko baimen baten bidez. Halan izango da, behin personak behin betiko baimena dauenean.

Erriberako Caritaseko harrera lekua
Caritas Bizkaia zabalik abuztuanbe

Caritas Bizkaiak laguntzen jarraitzen dau

Era berean, atzerritar batek behin betiko ebazpen ukatzaile bat jasotzen dauenean, persona horrek bere enplegatzaileari iragarri beharko deutso amaitu jakola lan egiteko baimena. “Eskaerak erregistretako fasea amaitu ondoren, Bizkaiko Caritasen jarraituko dogu migratzaileei laguntzen espedienteak izapidetzen ari diran bitartean, bizitzeko eta lan egiteko daben eskubidea benetan onartzen dala bermatzeko”, adierazo dau Susana Cuestak, erakundearen zerbitzu juridikoaren koordinatzaileak eta Caritasen Konfederazioaren talde juridikoko kideak estadu mailan.

Caritas Bizkaiak Angel Mari Unzueta Saria jaso dau aste honetan eleizbarrutiko irratien eskutik
Iñigo Cortazar, de Caritas Bizkaia, atendiendo a una persona migrante