20-10-2025 Lunes, XXIX semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 Gaurkotasuna 5 Barriak
 

Barriak

Etiquetado como: Caritas Bizkaia

27.09.2025

Kurtsoaren hasiera ekitaldi bitan

Bilboko eleizbarrutiak eta Caritas Bizkaia erakundeak bat egin dabe kurtsoari itxaropenez eta zerbitzu-senez hasiera emoteko. Elorrioko gaurko hitzorduak jarraipena izango dau bihar Bizkaiko parrokietan, lekukotasun- eta alkartasun-senez hasteko asmoagaz.

28.08.2025

Bizkaiko Caritasen datu bankua publikoaren esku

Bizkaiko Caritasen Behatokiak gure inguruko pobreziarekin, zaurgarritasunarekin, gizarte-bazterkeriarekin eta desbardintasunagaz lotutako gai nagusiak aztertzen dauz. Horretarako, erakundeak egindako esku-hartze sozialean, FOESSA fundazinoak egindako Integrazinoari eta Behar Sozialei buruzko Inkestan (EINS) eta estadistika ofizial nagusien jarraipenean oinarritzen da. …

Barri-bilatzailea
-(r)en araberako bilaketa “...” Aurkitu dira 2140 Emaitzak.
-(r)en arabera ordenatu
Emaitzak orrialdeka
20.10.2025

Pastoral ekiturtearen hasiera Portugaleten eta BAGARA egitasmoa martxan jartzea

"Portugaleten, lagunarteko Eleiza, nortasun sendoa dauan Eleiza eraiki gura dogu", aldarrikatuz emon eutsen hasiera joan dan zapatuz Portugalete PBko pastoral ekiturteari, Andra Mari basilikan. 

20.10.2025

Artxiboak lau gizalditako arkitektura-agiriak erakutsiko ditu

Bisita gidatuan, lau gizalditako arkitektura-agiriak ikusi ahal izango dira, besteak beste,eleiz eraikinen planoak, egitasmoak, oroitza-txostenak eta aurrekontuak, Bizkaiko Eleizaren Historia Artxiboan. Ekitaldia bihar ospatuko da 16:00etatik 18:00etara eta lekuak mugatuak diranez, ezinbestekoa da aurretik lekua gordetzea 944 062 493 telefonora deituz edo katalog@aheb-beba.org helbide elektronikora mezua bialduz.

19.10.2025

Eleizbarrutiko asteko barriak

Astean zehar webgunean argitaratutako barri nagusiak laburbilduta eskaintzen deutsuguz. Bizkaiko Eleizan asko dira aurrera eroaten diran ekimenak eta webgunean euron arteko batzuk baino ez dira batzen. Zure parrokian, erakundean zein eleiz alkartean gertatzen danaren barri emoteko helbide honetara idatzi zeinke: komunika@bizkeliza.org
18.10.2025

Ondarearen jardunaldiak Elorrion, Arteagan eta Gordexolan

Asteburuan, BIlboko eleizbarrutiak Ondarearen Europako Jardunaldiakaz bat egingo dau ondare erlijioso eta kulturalaren leku esanguratsuenetako batzuk ezagutzeko aukera emongo daben bisita gidatuen bidez. Elorrio, Gautegiz-Arteaga eta Gordexolan garatuko dira ekitaldiok, basilika, ermita eta kanposantua bisitatuz hurrenez hurren.

17.10.2025

Bizian gora mobimentuak emon deutso hasiera kurtsoari: "Ez gara zaharrak, nagusiak baino"

Maria Jesus Beascoechea "Vida ascendente/BIzian gora" mobimentuko eleizbarrutikok presidentearen berbok emon eutsen hasiera mobimentuaren kurtsoari, lehenengo batzar nagusia ospatuz. Otoitzaren ostean, presidenteak kurtso osorako jardueren egitaraua eta eleizbarrutiko batzorde barriaren kideak aurkeztu ebazan, talde-lana mobimentuaren jardunbide nagusia dala nabarmenduz. 

17.10.2025

Erromesaldia eleizbarrutitik Lourdesera

Gaurtik domekara arte, On Joseba Segura gotzaina buru dauan eleizbarrutiko taldeak erromesaldia egingo dau Lourdesera. lLourdeseko Andra Mari Bizkaiko Hospitalitateak antolatu dau, beste behin be, erromesaldi hau.

16.10.2025

Jose Larrearen eskultura aurkitu dabe eleiza baten hondakinen artean

Bilboko Eleiz Museoko talde batek, inguruko bikarioagaz alkarlanean, aingeru guardako baten eskultura baliotsua atara dau Sopuertako Beziko San Kosme eta San Damian eleizaren hondakinetatik. Irudia, antxinako kanposantuko sasitzan ezkutatuta egon da dozenaka urtetan, baina, harrigarria bada be, egoera nahiko onean dago. Jose Larrea eskultore bilbotar ezagunaren lana da. Berreskuratu ondoren, Museoan egongo da ikusgai. 

16.10.2025

Mundakako Santa Katalina, 'pelikulako' ermita

Mundakako Santa Katalina ermita ikuspegi ikusgarriak dituan altxor historikoa izateaz gainera, zinema-platoa be bada, makina bat grabaketa egin da-eta bertan. Ezagunenetako bat, 'Presunto culpable' telesaila da eta leku honetan hasten da trama nagusia. Bihar, 18:00etatik 19:30etara, leku ezagun hau bisitatzeko aukera izango da. Edorta Jimenez idazleak jardungo dau gidari-lanetan, Ondarearen Europako Jardunaldien barruan egingo dan bisitan. Lekuak, mugatuak dira eta turismo-bulegoaren bidez egin daiteke izen-emotea.

16.10.2025

Alkartasunezko misino-ibilaldia Torre Urizarren

Aurreko egunetan iragarri dogunez, datorren domekaz, urriak 19, DOMUND misinoen eguna ospatuko da. Hamaika jarduera prestatu da egun hori dala-eta, esate baterako ekitaldiak ikastetxeetan DOMUND egunaren aurretik eta mahai-ingurua joan dan eguenez, urriak 9, BIlbon. Eta domekan bertan, Torreurizar Pastoral Barrutiko (PB) umeen katekesiak antolatutako alkartasunezko ibilaldiaren 5. ekitaldia. 

15.10.2025

"Durangoko basilikaren misterioak", Ondarearen Europako Jardunaldietan

Urrian ospatzen diran Ondarearen Europako Jardunaldiak dirala-eta, Durangoko Vicente Zabala alkarteak "Durangoko Uribarriko Andra Mari basilikaren misterioak" berbaldia antolatu dau. Bihar, urriak 16, izango da Andra Mari basilikan, 19:00etan, Durangon San Faustoren omenez ospatzen diharduen jaien testuinguruan.

Emaitzak orrialdeka