29.06.2026

Ermua eta Berrizko gazteak erromesaldian

Mendibi taldea, 21 lagunez osotutakoa da. Berrizko eta Ermuko gazteek parte hartu daben Italiako erromesaldi esperientziaren amaierara iristen ari da. "Gure bihotza zentzunez bete daben egunak izan dira – Azaldu dabe –, gure fedea indartuz eta gure esperientziak partekatzera, alkarregaz berba egitera eta alkarri laguntzera animauz, Kristori jarraitzeko bidean".

Bidaia bagilaren 21ean hasi zan, Florentzian egun batzuetako bisiteagaz. Bagilaren 23tik 29ra San Frantziskoko lekurik esanguratsuenak zehartu dabez Asisen.

Otoitz, isiltasun eta Jainkoagaz topo egiteko egunak bizi izan dabez

Mendibi Asis

“Gure bokazinoan sakontzeko, Jaunak gaur zer eskatzen deuskun eta San Frantziskoren eredua gure eguneroko bizitzan leialtasunez, sinpletasunez eta alaitasunez zelan bizi daikegun galdetzeko garaia izan da”.

Mendibi Asis
Florentzian

Asisetik Erromara

Orain, bidaiaren azken etapari ekingo deutsie, eta Erromara joango dira garagarrilaren 1era arte. Gainera, “Bizi izandako guztiagaitik esker oneko bihotzarekin eta Jaunak egun hauetan oparitu deuskun guztia gure eguneroko bizitzara eramateko nahiagaz” amaitzen dabe.

Mendibi Asis
Mendibi Asis
Mendibi Asis