01.07.2026

Berriotxoako San Balendinen aldeko Hirurrena gaurtik

Zapatu honetan, garagarrilaren 4an, Bilboko eleizbarrutiko bigarren zaindaria dan Berrio-Otxoaren San Balendin eguna ospatuko da, 1989an aldarrikatu zanetik. Joseba Segura gotzaina izango da Meza Nagusiko buru, eta erakundeetako ordezkariak izango dira bertan, Elorrioko Sortzez Garbiaren parrokian, 12:00etan. Aurretik beste Eukaristia bat egongo da 10:00etan, Santa Anako Domingotarren komentuan. Gainera, gaur Hirurrena hasiko da, ohikoa danez jaiaren aurretik ospatzen dana, Sortzez Garbiaren parrokian (garagarrilak 1, 2 eta 3), 19:00etan.

Vatikanoak 2012an egindako kontzesinoaren ondoren, garagarrilaren 4an, Berrio-Otxoako San Balendin jai liturgikoa ospatzen da Eleizbarrutian. Horrek esan gura dau mezan Aintza abesten edo errezetan dala eta Santuaren otoitzak eta irakurketak dagozala.

Elorrioko Sortzez Garbiaren eleizak, euskal eleiza zutabedunaren erakusle onenetako batek, ehundaka fededun hartuko dauz datorren zapatuan.

Berriotxoako San Balendin

Domingotarren monastegia

Berriotxokoa San Balendin, Elorrioko Ama Domingotarren monasterioko akolito izan zan.

Aurreko urteetan legez, Joseba Segura gotzainak Domingotarrak bisitatuko ditu, Meza Nagusiaren aurretik.

Gotzaina monastegira sartzen aurreko ekitaldi baten

Bidaia Vietnamera

Abuztuan, Joseba Segura gotzaina Vietnamera joan zan, San Valentin Berriotxoa martirizau eben lurraldera. Horren arrazoia Hai Phòng-eko eleizbarrutiari santuaren erlikia bat emotea izan zan. Bisita hartan, Bizkaiko Elizak Vietnamgo martirien mihise baten bi erreplika be eroan ebazan, tartean San Balendin bera. Jatorrizkoa, Elorrioko Domingotarren eleizan ikus daiteke.


Parroquia Purísima Concepción de Elorrio.

Hemen argitaratuta: Lehenengo Orrialdea

Honan etiketatuta: Parrokiak, San Balendin