27-06-2025 Sagrado Corazón de Jesús
Bizkeliza 5 Gaurkotasuna 5 Barriak
 

Barriak

Etiquetado como: San Balendin

04.07.2024

Berriotxoako San Balendin eguna Elorrion

Fededun asko batu da gaur otoitz eta jai giroan Berriotxoako San Balendin zaindariaren eguna ospatzeko. Sortze Garbia basilikan, Elorrioko santua hil eben Vietnameko Hanoiko Artxidiozesiko lau abadek alkar-meza ospatu dabe. Datorren kurtsotik aurrera Iñaki Jauregi parrokoaren lekua hartuko dauan Javi Garai abadeak be parte hartu dau eleizkizunean. Mezaren aurretik, On Joseba …

Barri-bilatzailea
-(r)en araberako bilaketa “...” Aurkitu dira 1948 Emaitzak.
-(r)en arabera ordenatu
Emaitzak orrialdeka
27.06.2025

Amaitu da kurtsoa Seminarioan

Atzo. kurtsoko azken ekitaldia ospatu zan eleizbarrutiko Seminarioan. On Joseba Segura gotzaina eta orain arte hezitzaile izan diran Miguel Vera eta Manu de las Fuentes bertan zirala ospatu zan saioan, Ignacio Fernandez errektoreak oroitza-txosten pastorala eta etorkizuneko erronka eta egitasmo barriak aurkeztu ebazan, datorren kurtsoan abadegaien heziketa Iruñan egingo dala nabarmenduz. 
27.06.2025

Jose Luis Andia abadea hil da

Atzo -ekainak 26, eguena- Jose Luis Andia Alegria eleizbarrutiko abadea hil zan Bilbon, 84 urte ebazala.

27.06.2025

Bilboko gotzaina Haur Misiolarien kanpamentuan

Aita Santuaren Misio Ekintzak (OMP) erakundeak antolatutako kanpamentua ospatuko da Javierren (Nafarroa) ekainaren 22tik 29ra. Umeen (lehen hezkuntzako 3-6 mailakoak) eta gazteen (DBHko 1-4 mailakoak) kanpamentuak egingo dia. Gaur -barikua-, On Joseba Segura Bilboko gotzain eta Misinoetarako eta Eleizen arteko Lankidetzarako Espainiako Gotzainen Batzarreko (EGB) Gotzain batzordeko presidentea joango jake bisitan.

27.06.2025

Hirugarren etapa BizkaiBiran: Igorre-Zeanuri

BIzkaiBiraren hirugarren egunean, ibiltariek 12,11 kilometroko ibilbidea burutzeaz gainera, Zeanurik Caritas Bizkaia erakundeak egiten dauan lana zuzenean ezagutzeko aukera izango dabe. Lehenengo etapan, Osasun Pastoraltzan laguntzen dauan hainbat lagunek eroan eban lekukoa, atzo, Migrazinoetarako Pastoraltzako kideek eta gaur lekuko Caritas taldeen, hain zuzen be Arratiako talde honen, zerbitzua nabarmenduko da.

26.06.2025

Vicente Vide Teologia-fakultateko dekano

Atzoko egunez -eguaztena- Deustuko Unibertsitatean ospatu zan ekitaldian, Macarena Cuenca Zientzia Ekonomiko eta enpresarialen (Deusto Business School) dekano-karguaz jabetu zan, Andoni Eguiluz Ingeniaritza-fakultateko dekano-karguaz eta Vicente Vide Teologia-fakultateko dekano-karguaz. Gainera, Alvaro de la Ricak bere gain hartu eban Politika Akademiko eta Eraldaketa Digitalerako errektoreorde ardura. 

26.06.2025

"Santiago katedraleko torre neogotikoari" buruzko berbaldia

Karidadearen Mirabeen Bilboko etxe nagusian dagoan (Nasa, 1) ospatuo da bihar -barikua-, 17:00etan, Arkitektura-gelak antolatutako berbaldia. Francisco Javier Garcia de la Torre zuzendariak jardungo dau honen inguruan: "Santiago eleiza katedraleko torre neogotikoa". Gainera, 7. pisuko terrazatik -7. zerua- bista panoramikoaz gozatzeko aukera izango da. San Anton, Areatza, Zazpi kaleak, Erribera, Itsasadarra...

26.06.2025

BizkaiBirako bigarren etapa, Galdakaotik Igorrera

Atzo Begoñan emon jakon hasiera BizkaiBirari Begoñan hasi eta 13,06 kilometroren buruan, Galdakaon amaitu zan etapagaz. Gaur ospatuko da bigarrena, 15,94 kilometrokoa, Galdakaon hasi eta Igorren amaituko dana. Arratsaldez, Arratiako alkarte katolikoko etorkinak izango dira protagonistak.

25.06.2025

Ehunka lagun batu da BizkaiBira ibilaldiaren hasierako ekitaldian

HIrurehun lagun inguru batu da Begoñako basilikan BIzkaiBIra ibilaldiko lehenengo etapari hasiera emoteko ekitaldian. 19 egunez egingo da amaitu be Bilbon amaituko dan esperientzia espiritual eta kultural hau. Gotzaina izan da buru Amatxuren oinetan ospatu dan bialketa-otoitzean. Otoitzaldia amaitzeaz batera, ibiltariek ibilbideari ekin deutse eta 13 kilometro egin ondoren, Galdakaora iritsiko dira.

25.06.2025

300 lagun inguruk armagabetzea eskatu eban atzo

Bizkaiko kristau alkarteak batu ziran atzo Joan Santuak eleizan bakea aldarrikatzeko eta gerra-hotsak isiltzea eskatzeko. "Bake goldeak / Arados de paz" mobimentuak deituta, 300 lagun inguru batu zan gaubeilan, Hagan ospatzen ari zan NATOren goi-bileraren egun berean. Antolatzailek dei egin eben uztailaren 3an Gernikan amaituko dan BIzkaiBira ibilaldiko hirugarren etapagaz bat egiteko, arratsaldez ospatuko dan armagabetze eta bakearen aldeko ekitaldian.

25.06.2025

"Harrera eta abegia" Bizkaia isilik bilkuretan

Bizkaia isilik bilkura isilak deitzen dabezanek azaldutakoaren arabera, Migrazinoetarako Nazinoarteko Erakundearen datuen arabera, 400 etorkin hil dira Mediterraneoan (munduko hobi komunik handiena) zeharkatzeko saiakeran. Gaur barriro batuko dira, hilaren azken eguaztenez ohikoa danez, bidegabekeriaz jositako hainbeste egoera agertzeko eta salatzeko. Deialdian jasoten danez, hilabete honetako bilkuran, "itxaropena erakutsi eta mundu zuzenagoaren alde jarraitu gura dogu. Gogoan izango doguz, batez be, mugak zeharkatzeko saiakeran biktima bihurtu diran pertsonak eta Europako hegoaldean bizi …

Emaitzak orrialdeka