24.06.2026

Bertan behera geratu dira Bilkura Isilak

Gaur arratsaldez, hilaren azken eguaztenez ohikoa danez, ez da 'BIzkaia isilik' bilkurarik egingo "errefuxiatu eta migratzaileek jasaten dabezan bidebakokeriak salatzeko". Bizkaian, 9 lekutan egiten dira, 19:30etan. Bilbon, Arriaga plazan eta Ibarrekolandan; Galdakaon, Iturrondon; Durangon, Andra Mari eleizpean; Balmasedan, San Severino plazan; Portugaleten, Gregorio Uzkiano kalean; Barakaldon, Bide Onera plazan; Getxon, Telletxen eta Zornotzan, Herriko plazan.

Gaur ez da Bilkura Isilik egongo bero handia dala-ta.

Gaur arratsaldeko bilkura isiletan, gizon-emakume guztien eskubideak eta duintasuna errespetatzea eskatzen da hilero eta, batez be, askotan, bizimodu hobearen bila migratzera behartuta dagozanena.

Bide horretan, egundoko zailtasunak jasaten dabez, esate baterako, jazarpena, iruzurra edo deportazinoa, makina bat hiltzen da itxasoan…, eta bizirik irauten dabenek bakardadea baino ez dabe aurkitzen gure kaleetan eta ez daukie ez etxebizitzarik, ez lanik, ez adiskiderik…

Migrazinoetarako Nazinoarteko Erakundearen arabera, urte honetan 1.500 lagun inguru hil edo desagertu da Mediterraneoan edo Mendebaldeko Atlantikoan. 

‘Bizkaia isilik’ bilkuren antolatzaileek dei egiten deutsie bizkaitarrei harreraren dinamikan konprometitu daitezan, gizarte hobea eraikitzen laguntzeko urratsa egon dagien eta “erakundeek daukien harrerarako sistema hau, gizarte bitarteko eta estaldurarik eza” salatu dagien.