Barriak
Etiquetado como: Bizkaia Isilik
Bertan behera geratu dira Bilkura Isilak
Gaur arratsaldez, hilaren azken eguaztenez ohikoa danez, ez da 'BIzkaia isilik' bilkurarik egingo "errefuxiatu eta migratzaileek jasaten dabezan bidebakokeriak salatzeko". Bizkaian, 9 lekutan egiten dira, 19:30etan. Bilbon, Arriaga plazan eta Ibarrekolandan; Galdakaon, Iturrondon; Durangon, Andra Mari eleizpean; Balmasedan, San Severino plazan; Portugaleten, Gregorio Uzkiano …
'Bizkaia isilik' ekimenekoek gerraren aurkako manifestazinoagaz bat egingo dabe
Hilaren azken eguaztena izanda, 'Bizkaia isilik' bilkura isilak egingo dira gaur arratsaldez "etorkin eta errefuxiatuek jasaten dabezan bidebakokeriak salatzeko eta pertsona guztien eskubide eta duintasuna errespetatu daitezala eskatzeko". Oraingoan, Bilboko Arriaga plazan egiten dan bilkura isilak bat egingo dau "Gerrari Ez. Bizitza duinak denontzat" manifestazinoagaz bat …
'Bizkaia isilik': "Euskadin, migrazinoaren aurpegia, emakumearena da"
Hilaren azken eguaztena izanda, gaur arratsaldeko 19:30etan 'Bizkaia isilik' bilkurak ospatuko dira, ohikoa danez, "etorkin eta errefuxiatuek jasaten dabezan bidebakokeriak salatzeko". Martxoko bilkuran, eurentzat eta euren sendientzat bizimodu hobearen bila, etxea atzean itzi behar izan daben emakumeen errealitatea gogora ekarriko dabe, "atzo eta gaur, indarkeriatik eta …
Indarrean dagozan 50 gerrak izango dabez gogoan "Bizkaia isilik" bilkuretan
Hilaren azken eguaztenez ohikoa danez, "Bizkaia isilik" bilkurak egingo dira gaur arratsaldez errefuxiatu eta etorkinek jasaten dabezan bidebakokeriak salatzeko.
"Bizkaia isilik" bilkura aurretatu egin da Gabonak dirala-eta
Hilaren azken eguaztenez izaten dan "Bizkaia isilik" bilkura aurreratu egingo da orainoan, azken eguaztenez, abenduak 31, Gabon zahar gaua dalako eta aurrekoa, abenduak 24, Gabon gaua. Hori dala-eta, "etorkin eta errefuxiatuek jasaten dabezan bidebakokeriak salatzeko" hilabete honetako bilkura bihar, abenduak 17 ospatuko da, ohiko lekuetan eta orduan, 19:30etan: Bilbon, …
"Bizkaia isilik" kurtsoko lehenengo bilkura
Kurtso barriari hasiera emon deutsagun honetan, "Bizkaia isilik" ekimenak ohiko jarduera berreskuratuko dau eta hilaren azken eguaztenez bilkurak egingo dabez etorkin eta errefuxiatuek jasaten dabezan bidegabekeriak salatzeko. Bihar, ohikoa danez, 19:30etan batuko dira honako lekuotan: Bilbon, Arriaga plazan; Portugaleten, Gregorio Uzkiano kalean; Barakaldon, Bide Onera …
"Bizkaia isilik", kurtsoko azken bilkura
Migrazinoetarako Nazinoarteko Erakundearen datuen arabera, 2025 honetan, 1.000 etorkin hil eta desagertu dira Mediterraneoa zeharkatzeko saiakeran. Gaur, "Bizkaia isilik" bilkurak egingo dira ohiko leku eta orduan etorkin eta errefuxiatuek jasaten dabezan bidegabekeriak salatzeko.
"Bikaia isilik" bilkuretan aurton Mediterraneoan hilako pertsonak gogoratuko dabez
Hilaren azken eguaztenez ohikoa danez, "Bizkaia isilik" bilkurak egingo dira gaur arratsaldez, 19:30etan, betiko lekuettan: Bilbon, Arriaga plazan; Portugaleten, Gregorio Uzkiano kalean; Barakaldon, Bide Onera plazan; Galdakaon, Iturriondo plazan; Durangon, Andra Mari eleizpean; Balmasedan, San Severino plazan; Getxon, Telletxe plazan (metroaren ondoan) eta Zornotzan, Herriko …
Euren etxea itzi eta bizimodu hobearen bila atara diran emakumeak gogoratuko dabez 'Bizkaia isilik' bilkuretan
Hilaren azken eguaztenez ohikoa danez, "Bizkaia isilik" bilkurak egingo dira etorkinek eta errefuxiatuek jasaten dabezan bidegabekeriak salatzeko.
Gaur, zineforum solidarioa Bilboko 'Bizkaia isilik' bilkuraren aurretik
Gabon-aldia dala-eta, abenduko Bizkaia isilik bilkura astebete aurreratuko da eta, beraz, gaur izango dira ohiko lekuetan. Bilboko bilkura isilaren aurretik, bideoforuma egingo da Chiapas-Mexikoko ume eta nagusi indigenen inguruan. Giza eskubideen alde konprometituta dagoan Ofelia Median Mexikoko aktore, gidoilari, ekoizle eta aktibista sozialak eta ikerketa historikoaz …
Santiago Apostoluaren eguneko eleizkizunaren zuzeneko emonaldia katedraletik
Eguerdiko 12:00etan emongo jako hasiera On Joseba Segura eleizbarrutiko gotzaina buru dala katedralean Santiago Apostolua Bilbao uribilduaren zaindariaren egunez ospatuko dan Eukaristiari.
Santiago Bilbao uribilduaren zaindariaren omenezko meza katedralean
Gaur -uztailak 25, zapatua-, Santiago eguna da (Bilbao uribilduaren zaindariaren eguna). On Joseba Segura gotzaina buru izango da katedralean, Santuaren omenez, eguerdiko hamabietan ospatuko dan Mezan eta Bedeinkapen Apostolikoa parkamen osoagaz emongo dau. Zuzenean jarraitu ahal izango da web honen bidez. Zaindariaren jaiak ospatzen diharduan Ermuan, 11:00etan ospatuko da Meza Nagusia, Santiago Apostolua eleizan.
"Urdaibaiko txistuak. Lope Alberdi organogilea" erakuseta, Gernikan
Gernikako Euskal Herria Museoan, Lope ALberdi organogilearen oroimenezko erakusketa dago ikusgai 2027ko urtarrilaren 10era arte: "Urdaibaiko txistuak. Lope Alberdi organogilea". Organoetarako Eleizbarrutiko Batzordeak be esku-hartu dau erakusketaren prestaketan, alde batetik, Bizkaiko Eleizaren Historia Artxiboko agiriak eta Alberdiren harmonium bi, Bolibarko Santo Tomas eleizakoa eta Burtzeñakoa, erakusketarako itziz.
"Museo de Arte Sacro/Eleiz Museoa" berezia Alkarren Barrin
Hona hemen, 2025-26 kurtsoan "Alkarren Barri/Comunicación" aldizkarian "Museo de Arte Sacro/Eleiz Museoari" buruz argitaratu diran artikuluen bilduma.
Eleizbarrutiko 30 lagun inguru laikotzaren biltzarrean, Malagan
Ekintza Katoliko Orokorrak lau urtez behin antolatzen dauan parrokietako laikotzaren biltzarra ospatuko da Malagan uztailaren 24tik 26ra -barikutik domekara-. "Bide berari lotuz, itxaropenean bat eginez" da aurtengo goiburua.
"Bokazinoa: hitza eta egitea": Ekintza Katoliko Orokorreko gazteen kanpamentua
Atzo bueltatu ziran Huescako Pirinioetan egin dan 'Virgen Blanca' kanpamentuan parte hartu daben Bilboko eleizbarrutiko Ekintza Katoliko Orokorreko (EKO-ACG) gazteak.
Zabalik da Durangon ospatuko dan «Goazen!» kurtsoaren hasierako ekitaldian izena emoteko epea
2026-2027 kurtsoaren hasiera ofiziala irailaren 26an izango da Durangoko Andra Mari basilikan. Zabalik da ekitaldira joan aurretik ezinbesteko dan izena emoteko epea. Irailaren 20a da azken eguna: Hemen.
"Ehundu alkartea" botere teknologiko eta ekonomikoaren aurrean, HOACen udako ikastaroetan
200 lagunek -15 Bilboko eleizbarrutikoak- parte hartuko dabe aste honetan -uztailaren 20tik 26ra- HOACen udako ikastaroen aurtengo ekitaldian, Madrilen. Aurton, "Alkartea ehundu aro digitalean: guztion onaren aldeko konpromisoa" goiburuaren haritik, era digitalean guztion ona eratzearen ingurukoak landuko dabez.
Zacarias Guenaga "Zaca" abadea hil da: Abegi, adeitasun eta irribarrea
Joan dan barikuz, uztailak 17, Zacarias Guenaga Belaustegi eleizbarrutiko abadea hil zan, 94 urteko zala eta 69 urte abade bizitzan emon ondoren. Bere arimaren aldeko hileta-eleizkizuna gaur arratsaldez ospatuko da Ondarroako parrokian 19:00etan, On Joseba Segura gotzaina buru dala.
Eukaristia Francisco Beraskola jaio zan lekuan
Atzo, uztailaren hirugarren domekaz ohikoa danez, Eukaristia ospatu zan Gordexolan, frai Francisco Beraskola jaio zan lekuan. Urriaren 31an, dohatsu autortuko dabe, beste 4 frantziskotar martirigaz batera, Floridako penintsulako Georgia estatuko Savannat eleizbarrutian.



