“Urdaibaiko txistuak. Lope Alberdi organogilea” erakusketa dago ikusgai Euskal Herria Museoan. 1868an Gautegiz Arteagan jaio zan organogile entzutetsuaren oroimen eta ondarea berreskuratzea da helburua. Bere lana Busturialdeako doinuen iturri da azken gizaldian.
Busturialdeako organogilerik ospetsuenetakoaren ondarearen eta nazinoarteko musika-ondarean itzi eban arrastoaren garrantzia nabarmentzen dau.

Berak egindako musika-tresnak -gehienak desagertuta dagoz- garrantzitsu badira be, Lope Alberdi bigarren mailan egon da, besteak beste agiri gitxi dagoalako gordeta eta aldaketa andiak izan diralako organo-ondarearen inguruko musika-gustuei eta zaintza-erispideei dagokienez. Erakusketa hau prestatzeko egin dan ikerketari esker, jenteak lehenengo aldiz ezagugu ahal izango dau organogile honen bizitza eta ibilbide profesionala. Bizkaian dago organogile honek egindako musika-tresna gehien, hain zuzen be, hamabost.
Josep Maria Berengerrek prestatutako erakusketa honen bidez, XIX. gizaldiaren amaiera eta XX. gizaldiaren hasiera bitarteko organogintzaren bilakaera ulertuko dogu. Agiri historikoek, argazkiek,planoek, marrazki teknikoek, tresnek, ikus-entzunezko lagungarriek eta musika-tresna originalek Bartzelonako bizilagun bihurtuta, ibilbide profesional oparoa -berak egindako musika-tresnak Penintsula osoan, Amerikan eta Filipinetan dagoz- izan eban artisau honen historia azalduko deuskue.

Erakusketa
Urremendigaz batera, azken 22 urtez eskualdeko organo-ondarearen zaintzarako, zabalkunderako eta daukan garrantzia nabarmentzeko funtsezko dan Urdaibai organo-jaialdia antolatzen diharduan UOJE Urdaibaiko Organoak – José María Eguilior alkartea arduratu da erakusketa eratzeaz eta ikerketa-lanaz. Era berean, ikertutako musika-tresna historiko askoren jabe dan Bilboko Eleizbarrutiak, Eusko Jaurlaritzak eta Gernika-Lumoko Santa Klara monasterioak -oinarrizko esku-hartzea izan da berea, ikerketarako eta erakusketa egiteko- ezinbesteko laguntza eskeini dabe.
Egitaraua
Uztailak 25, 18:00 – UOJE kontzertua. Mertzede-San Bartolome, Gernika-Lumo.
Abuztuak 13, 12:00 – Bisita gidatua erakusketara eta Santa Klara organora (gaztelaniaz). Rodrigo Hernández. Ezinbesteko da lekua gordetzea.
Abuztuak 13, 18:00 – Mahai-ingurua: “Órganos de Bizkaia, retos de conservación y futuro”.
Abuztuak 14, 10:00 – Bisita gidatua erakusketara eta Santa Klara organora (gaztelaniaz). Rodrigo Hernández. Ezinbesteko da lekua gordetzea.
Abuztuak 15, 20:00 – UOJE kontzertua. Andra Mari eleiza, Mundaka.
Irailak 25, 18:00 – Erakusketaren katalogoaren aurkezpena eta Bermeoko San Frantzisko eleizako Lope Alberdi organoaren zaharbarritzeari buruzko berbaldia.
Urriak 3, 11:00 – “Alberdi organoak, guztion ondarea” (euskera). Onddarearen Europako Jardunaldia. Ezinbesteko da lekua gordetzea.
Urriak 17, 11:00 – “Los órganos Alberdi, un patrimonio compartido” (gaztelania). Onddarearen Europako Jardunaldia. Ezinbesteko da lekua gordetzea.
Azaroak 12, 17:00 – Bisita zaharbarritzen diharduen Bermeoko San Frantzisko eleizako organora. Jarduera elebiduna. Ezinbesteko da lekua gordetzea.
Azaroak 21, 18:00 – Oscar Rodriguez Pastoraren kontzertua.
Abenduak 19, 18:00 – “Hauspo bete-betean”, Umorezko hausnartzea euskeraz. Itziar Saenz de Ojer.
- urtarrilak 8, 18:00 – Benantzi Bilbaoren kontzertua
Aldez aurretik lekua gordetzea edo izena emotea ezinbesteko da hainbat jarduerarakok. Gehiago jakiteko: Euskal Herria Museoa.








