25.07.2026

Santiago Bilbao uribilduaren zaindariaren omenezko meza katedralean

Gaur -uztailak 25, zapatua-, Santiago eguna da (Bilbao uribilduaren zaindariaren eguna). On Joseba Segura gotzaina buru izango da katedralean, Santuaren omenez, eguerdiko hamabietan ospatuko dan Mezan eta Bedeinkapen Apostolikoa parkamen osoagaz emongo dau. Zuzenean jarraitu ahal izango da web honen bidez. Zaindariaren jaiak ospatzen diharduan Ermuan, 11:00etan ospatuko da Meza Nagusia, Santiago Apostolua eleizan.

Bilbao izan zan, uriburuen artean, Santiago bere zaindari izendatzen lehenengoetakoa, eta berari eskeini eutson eleiza nagusia. Bilboko katedrala XV. gizaldiaren amaieran eraiki eben estilo gotikoan eta Alde Zaharraren bihotzean kokatuta dago. Eraikinak hiru nabe ditu triforio eta girolagaz eta benetan ederra dan klaustroa. Beranduago gehitu eutsoezan torrea eta fatxada nagusia, estilo neoklasikoa dabenak. 

Donejakue Bideen barruan, Bilboko Santiago katedrala gizadiaren ondare izendatu eban UNESCOk 2015eko uztailaren 5ean Bonnen ospatutako saioan.

https://catedralbilbao.com/

www.bizkeliza.org

Componentes de la capilla de Música de la catedral