20.07.2026

Eukaristia Francisco Beraskola jaio zan lekuan

Atzo, uztailaren hirugarren domekaz ohikoa danez, Eukaristia ospatu zan Gordexolan, frai Francisco Beraskola jaio zan lekuan. Urriaren 31an, dohatsu autortuko dabe, beste 4 frantziskotar martirigaz batera, Floridako penintsulako Georgia estatuko Savannat eleizbarrutian. 

Autoz zein oinez heldutako erromes askok parte hartu eban On Joseba Segura gotzaina buru zala ospatutako Eukaristian,

Berascola Gordexola
Berascola Gordexola

Gotzainak, homilian, frai Frantzisko eta bere kideengan loratu dauan” haziaren parabolaz jardun eban. 

Berascola Gordexola

Isasiko Ama abesbatzak girotu eban otoitzaldia.

Berascola Gordexola

Amaieran, parrokoak esker ona adierazo eutson Gordexola lagunarteari, ekitaldia antolatzeagaitik eta udalari, dastatu eben txakoli eta “txoripanagaitik”. 

Berascola Gordexola


www.bizkeliza.org