20.07.2026

Zacaruas Guenaga “Zaca” abadea hil da: Abegi, adeitasun eta irribarrea

Joan dan barikuz, uztailak 17, Zacarias Guenaga Belaustegi eleizbarrutiko abadea hil zan, 94 urteko zala eta 69 urte abade bizitzan emon ondoren. Bere arimaren aldeko hileta-eleizkizuna gaur arratsaldez ospatuko da Ondarroako parrokian 19:00etan, On Joseba Segura gotzaina buru dala. 

Zacarías Guenaga Ondarroan jaio zan 1932ko urtarrilaren 2an eta 1957ko ekainaren 30ean egin zan abade Ondarroako parrokian. 1957an, abade egin ondoren, Lemoako Andra Mari parrokiako abade lagunkide eta organista izan zan. Lemoan 10 urte emon ondoren, Elantxobera bialdu eben 1967ko urtarrilean, abade lagunkide lez. Urte berean, abenduan, misinoetara joan zan eta 9 urtez izan zan misiolari Los Ríosen (Ekuador) eta Angolan.

Misinoetatik bueltan, Bilboko Maria Eleizaren Ama parrokian egon zan 1976tik 1983ra. Beranduago, Markina-Xemeinera bialdu eben (Amalloako ekonomo eta Urberuagako arduradun lez).

1983an, Berriatuako San Pedro Apostolua parrokiara bialdu eben eta 20 urtetik gora egon zan bertan, 2008an erretiroa hartu eta Ondarroako parrokian laguntzen hasi zan arte. 

Azken urteetan, Bilboko Erruki-etxean bizi izan da Zacarias.

Gizon abegitsua

 Jose Luis Iza abade lagunak Berriatua eta Larruskaineko (Markina) parroko lez bere lekua hartu ebanean ezagutu eban Zacarias, urte luzez parroki hareetako arduradun izan zan. 

Zakarias fue un hombre fundamentalmente buena persona. Era cariñoso con la gente y se interesaba mucho por el entorno y la historia de las personas con quienes trataba. Tenía gran conocimiento del pueblo, de su gentes, de los barrios y caseríos. Era un sacerdote que dejaba hacer, acogía con interés las diversas iniciativas que surgían de la feligresía”.

Muy acogedor con todos, a nadie negaba la celebración de distintos sacramentos en sus parroquias aunque provinieran de pueblos cercanos”.

Musikaria

“Como músico que era y, llevado por su interés en la renovación litúrgica, estableció un repertorio particular y original para las celebraciones, apoyándose en un coro numeroso de gente, tanto para las celebraciones dominicales como para los funerales. Llevado por esta misma afición musical, en muchos funerales cantaba “bertsos” que hacían referencia a la persona difunta”.

Ha sido un sacerdote muy querido por sus comunidades y, por eso mismo, lo visitaban en grupo de vez en cuando en su residencia de la Misericordia, para llevarlo a comer a algún restaurante y pasar todo el día con ellos”.

Misinoetatik

Zacak 1967an ekin eutson misino-bokazinoari, baina ez Angolan, Ekuadorren baino. Beranduago joan zan Angolako misinora, lehenengo Quilenguesen, hegoaldean eta gero Malanjen, iparraldeko taldean, Angolan igaro ebazan azken urteeak barriro hegoaldean emon ebazalarik. 

Halanda be, Angolatik igaro diran misiolari gehienek Nova Lisboako parrokia baten laguntzen ezagutu eben, Angolatik Euskadira egiten ebazan joan-etorrietan jenteari abegi eginez.

Afrikar kontinentera urratsa emon aurretik misiolari barriei eskeintzen eutsen abegi, adeitasun eta irribarrea nabarmentzen dabez ezagutzen ebenek.

“Venid a mí todos los que estáis cansados ​​y agobiados,

y yo os haré descansar”.

“Zatoze niregana, nekatu eta zamatu guztiok,

eta neuk emongo deutsuet atseden”. 

(Mt 11, 28) 

Goian bego! ¡Descanse en paz!

Hemen argitaratuta: Lehenengo Orrialdea

Honan etiketatuta: Heriotza-oharra